EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2015002

IRAGARKIA, «Beldur Barik» programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena (Espediente zenbakia: 04EMK/04S/2016).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201600030
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 04EMK/04S/2016.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburua: «Beldur Barik» gazte-programa diseinatzea eta gauzatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 110.600 euro; BEZa (% 21): 29.400 euro. Guztira: 140.000 euro.
5.– Bermeak: baldintza zehatzen agiriak ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko berariazko betekizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.
9.– Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-01-19, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, B gutun-azalak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
«C» gutun-azalak irekitzea: 2016-01-28, 12:00etan.
«B» gutun-azalak irekitzea: 2016-02-05, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01005.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera noiz bidali zen (hala badagokio): ez dago horrelakorik.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.