EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2015002

243/2015 DEKRETUA, abenduaren 29koa, «Tanzaniako Komunitateak Laguntzeko Born to Learn Galdakaoko Elkartea» garapenerako lankidetzarako elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201500243
Xedapenaren data: 2015-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201600021
Maila: Dekretua
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Tanzaniako Komunitateak Laguntzeko Born to Learn Galdakaoko Elkartea» garapenerako lankidetzarako elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan egiten duen lanagatik.
«Tanzaniako Komunitateak Laguntzeko Born to Learn Galdakaoko Elkartea» garapenerako lankidetzarako elkartea 2011ko ekainaren 15ean eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2011ko uztailaren 26ko Ebazpena dela bide.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/B/16177/2011 erregistro-zenbakiarekin.
Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.
Eratu zenetik, «Tanzaniako Komunitateak Laguntzeko Born to Learn Galdakaoko Elkartea» garapenerako lankidetzarako elkarteak bere helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren jarduerak egiten ditu. Hain zuzen ere, hauek dira helburu nagusi hori osatzen duten jarduerak: garapenerako lankidetza eta laguntza humanitarioa –batez ere kolektiborik ahulenekin lan egiten dute–, Hirugarren Munduko herrialdeetan, eta bidezko merkataritza bultzatzea.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Ondorioz, Lehendakariaren eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, interesdun erakundeek eta antolakundeek emandako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko abenduaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Tanzaniako Komunitateak Laguntzeko Born to Learn Galdakaoko Elkartea» garapenerako lankidetzarako elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela kontsideratzen baita. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratuta dago elkartea, AS/B/16177/2011 zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.