EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2015001

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, ondoko espedienteari buruzkoa: Dokumentazio klinikoa ateratzeko, lekuz aldatzeko eta zaintzeko zerbitzua».

Xedapenaren data: 2015-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201600013
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako Unibertsitate Ospitalea, Jose Atxotegi kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Faxa: 945 00 70 87.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.
c) Espedientearen zenbakia: G/211/20/1/1515/O101/0000/122015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: dokumentazio klinikoa ateratzeko, lekuz aldatzeko eta zaintzeko zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 144.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko fidantza: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.a) puntua.
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 19an, 15:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.
c) Aurkezteko lekua: AUOko Txagorritxuko Egoitzako Kontratazio Administratiboko Unitatea, Jose Atxotegi kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ikus oinarriak.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Balio-judiziotan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Balorazio teknikoa: 50 puntu.
b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Prezioa: 50 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: AUOko Txagorritxuko Egoitza, Jose Atxotegi kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko urtarrilaren 25ean 12:15ean.
b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: AUOko Txagorritxuko Egoitza, Jose Atxotegi kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko otsailaren 9an, 10:00 etan.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.
Kontratazio-mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.