EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2015001

52/2015 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi S.L.ri emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 16/2015 zenbakiko Epaia behin-behinean betez.

Xedapenaren zenbakia: 201500052
Xedapenaren data: 2015-12-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600004
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/03/12an argitaratutako 2012/02/29ko 201200014 AKORDIOA
  • Ikus 2012/03/12an argitaratutako 2012/02/29ko AGINDUA [201201176]
  • Ikus 2013/01/24an argitaratutako 2013/01/10reko 201300001 EBAZPENA

2015eko abenduaren 22an eginiko batzarrean, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsi du maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi S.L.ri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 16/2015 zenbakiko Epaia behin-behinean betez. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi S.L.ri emateko Erabakiaren testua, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 16/2015 zenbakiko Epaia behin-behinean betez.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 23KO 52/2015 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOETAKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK RADIO LIDER EUSKADI SL-RI EMATEKO DENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALAKO 16/2015 EPAIA BEHIN BEHINEAN BETEZ
Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen guztira.
Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28ko batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onetsi zituen (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: 14/2012 Ebazpena, otsailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena), eta, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, lehiaketa publikoaren deialdia egin zen (Xedapen biak 2012ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratu ziren, 51. zenbakian).
Organo eskudunak irekitako prozeduraren bitartez bideratutako espedientea hasi ostean, eta lehiaketako Balorazio Mahaiak lizentziak adjudikatzeko proposamena egin eta gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, lizentzia horiek eman baino lehen, 2012ko abenduaren 11n egin zuen batzarrean, erabaki hau hartu zuen: «maiztasun-modulazioko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitea» (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: 1/2013 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena – 2013ko urtarrilaren 24ko EHAAn, 17. Zenbakian, argitaratua).
2015eko urtarrilaren 23an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salako Lehen Sekzioak 16/2015 zenbakiko epaia eman zuen, Radio Lider Euskadi S.L.k eskatuta aurkeztu zen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebazteko. Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu zuen 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zuen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtso hori Radio Lider Euskadi S.L.k.
2015eko uztailaren 3ko Autoak behin-behineko betearazpena deklaratu zuen epai horrek hau xedatzen du: errekurritutako erabakia baliogabetzea eta «administrazio jarduerak egintza horren segidako aurreko unera eramatea eta errekurtsogileari lehiaketa-mahaiak proposatu zuen lizentzia behin betiko esleitzea».
Lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietan ezarritako izapideak beteta, Balorazio Mahaiak, 2015eko azaroaren 24ko bileran, adostu du, gehiengo botoekin berretsi zena baina kontrako boto partikular bat aurkeztuta, epaian aipatzen diren lizentziekin adjudikatzeko proposamena Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzea.
Oinarriek hogeita zazpigarren klausulan adierazten dutenez, Kultura sailburuak proposatuta, eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena ikusita, Jaurlaritzaren Kontseiluak lizentziak eramatea erabakiko du. Epaian biltzen diren lizentziak emateko egingo den egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta banan-banan jakinarazi behar da, lehiaketaren oinarrietan ezarritakoari eta Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuko 14.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hogeita zortzigarren klausulan adierazten dutenez, interesdunari lizentzia eman zaiola jakinarazi eta gero, hilabeteko epean sinatuko da administrazio-agiri egokia. Agiri horretara sartuko dira lizitatzaileak bere eskaintza teknikoan hartutako konpromisoak, eta zerbitzu-emaileak nahitaez bete beharko ditu konpromiso horiek.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, hau
ERABAKI DU:
«Lehenengoa.– Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euskadi S.L.ri ematea. Lehiaketa publikoaren oinarriek ezartzen duenaren arabera lizentziei dagozkien deskribapen eta parametro teknikoak honako hauek dira:
Bigarrena.– Lehiaketaren oinarriek hogeita zortzigarren klausulan adierazten duten administrazio-agiria formalizatzea. Horretarako, organo eskuduna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Kabinete zuzendaria da, ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak eskaintzeko beharrezko titulu juridikoak emateko prozedurei dagokienez horien gaineko administrazio kudeaketa bidezkoa egitea dagokiolako.
Hirugarrena.– Erabaki hau esleipendunari zein interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko du».