EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2015249

EBAZPENA, 2015eko urriaren 14koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldez aurretiko administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri, Gipuzkoan, Getariako udal-mugartean, gas natural kanalizatua banatzeko (Espedientea: 20/24139 - CG-F-2015-7).

Xedapenaren data: 2015-10-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201505525
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/21ean argitaratutako 2015/07/08ko IRAGARPENA [201503267]

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:
AURREKARIAK
1.- 2015eko ekainaren 15ean, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k aldez aurretiko baimena eskatu zuen, Getariako udal-mugartean gas naturala banatzeko instalaziorako.
2.- Lehiako iragarkia argitara eman zen EHAAn (2015eko uztailaren 21eko 136. zenbakian), eta GAOn (2015eko uztailaren 17ko 135. zenbakian); hala ere, ez da lehiarako bestelako proiekturik aurkeztu.
3.- 2015eko abuztuaren 4an, Repsol Butano, S.A.k alegazioak aurkeztu zituen, eta, funtsean, eskatu zuen Naturgasek aurkeztutako eskaera ukatzeko; edo, ukatu ezean, hainbat murriztapen ezartzeko, instalazioaren erabilera publikoa ukatzeko, besteak beste. Repsol Butano, S.A.k honako egitate hauek arrazoitu ditu ukoa eskatzeko:
- Proiektuko sareak eta Repsol Butano, S.A.ren banaketa-sareak ia % 100en egiten dute bat, PGLa banatzeko.
- Eragimen ekonomikoaren irizpideak, biltegiratze-sistemak eta banaketa-sareak ez bikoizteko.
- Gaur egun PGLa hornitzen duenari eragiten zaion kalte ekonomikoa, ez baitago denbora nahikorik inbertsioa itzultzeko.
- Ez da egokia proiektuko instalazioa onura publikoa dela deklaratzea, ez baitu ekarriko lehendiko PGL hornidurak baino abantaila gehiago.
4.- Aurkeztutako alegazioak Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri jakinarazi zaizkio, eta berak erantzuna eman du 2015eko urriaren 8an aurkeztutako idazki baten bidez (idazkiaren edukia espedientean dago).
Ebazpen hau ondoko oinarrietan bermatzen da:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.- Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).
2.- Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.
3.- 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak arautzen dituena, eta bai gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak ere.
4.- 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko BOPV), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.
5.- Repsol Butano, S.A.k egindako alegazioak aztertu eta gero, ezetsi egin behar dira; izan ere, gas naturala banatzeko baimenak ez du baztertzen jarduera horretakoak ez diren beste instalazio batzuk baimentzea, PGL soltea kanalizazio bidez banatzeko sareak, hain zuzen.
6.- Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu dutelarik aurkeztutako proiektu bakarra, kontsideratzen da ezen Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k bete egiten dituela arlo honetarako ezarritako betekizunak eta baldintzak.
7.- Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri, Gipuzkoan, Getariako udal-mugartean, gas naturala hornitzeko eta banatzeko instalazioak egin ditzan.
Aurkeztutako proiektua Joaquín Costa Moreno ingeniari industrialak sinatu du, eta proiektu horren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak. Hauek dira:
- Gas natural likodutuaren planta (GNL): 19,9 m
- Getariako herriguneko banaketa-sarea (MOP ≤ 5 bar), ezaugarri hauetakoa:
Bigarrena.- Administrazio-baimen honek baldintza hauek bete beharra dakar:
1.- Baimentzen den instalazioa honako izen hau duen proiektuaren arabera egin beharko da: Getariako herrigunean, gas naturala banatzeko sarea.
2.- Instalazioak gauzatu aurretik, proiektu zehaztua aurkeztu beharko da, banaketa-sariari eta GNLeko plantari buruzkoa, eta eraginpeko erakundeentzako separatak erantsi beharko zaizkio.
3.- Instalazioek bete beharko dute, batetik, Gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2000 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.
4.- Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k 11.238 uroko fidantza(k) jarriko d(it)u bi hileko epean; hala, instalazio-betebeharrei erantzungo diela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Euskal Autonomia Erkidegoko Gordailuen Kutxa Nagusian aurkeztu beharko da aipatu fidantza, eskudirutan, estatutuaren titulutan, edo banku-abaletan, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz. Instalazioak baimendu eta horiek instalatzeko baimenean ezarritako epeetan eraiki ondoren, eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak, instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri fidantza itzuliko zaio.
5.- Egiteko epea hiru urtekoa izango da, aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitarazten denetik hara; eta hori betetzen ez bada, indargabetu egingo da baimena.
6.- Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.
7.- Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.
8.- Instalazioak martxan jartzeko, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak eta tarteko diren erakundeen baimenak jasota; baita as-built planoak ere, sarea non dagoen eta beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuta.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.