EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015246

233/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201500233
Xedapenaren data: 2015-12-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201505438
Maila: Dekretua
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, osasun-alorrean egiten duen lanagatik.
Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea 1989ko martxoaren 6an eratu zen, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: G/1.506/89), Justiziako Sailburuordetzaren 1989ko maiatzaren 15eko Ebazpenari jarraikiz.
Elkarteak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.
Eratu zenetik, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak bere helburu nagusia lortzera bideratzen ditu jarduera guztiak. Hona hemen zeintzuk diren jarduera horiek: gaixotasunaren gaineko informazioa ematea (ondorioak, igurikimenak, aurrerapen medikoak, etab...), familiei laguntzea eta haiekin elkarlanean aritzea, ahal duten neurrian irabazi asmorik gabeko laguntza ematea (arnasketa-fisioterapia, horretarako oinarrizko materiala, laguntza psikologikoa, etab...) gaitzak eragindako pertsonei zein haien familiei edo ingurukoei.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, onura publikoko aitorpena Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betetzearren, dagokion espediente izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, ekarritako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2015eko abenduaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, G/1.506/89 zenbakiarekin.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.