EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015245

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-12-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201505415
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/03/18an argitaratutako 2015/03/11ko EBAZPENA [201501300]

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2015ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza hauek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz aldatu zen.
Ebaluazio Batzordeak, aipatutako Ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela-eta, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala, aurkeztu izanagatik.
Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).
Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei diru-laguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).
Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. eta VII. kapituluko diru-laguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.
Bosgarrena.– Diru-laguntzak ez esleitzea, V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.
Seigarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.