EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015244

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 791/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201505394
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa (791/2014-N)
Demandatzailea: Roberto Botija Enciso.
Abokatua: Sonia Gazquez Delgado.
Prokuradorea: Maria Leceta Bilbao.
Demandatua: Elisa Maria de la Inmaculada Clausem Larrea.
Gaia: adostu gabeko dibortzioa.
Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko familia arloko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako 791/2014 dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko ebazpena eman baita 2015-10-15ean; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Elisa Maria de la Inmaculada Clausem Larrea demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.