EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015244

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebatzi egiten baita garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» sariaren deialdia, 2015eko edizioan.

Xedapenaren data: 2015-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201505392
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/22an argitaratutako 2015/09/16ko EBAZPENA [201503962]

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» sariaren deialdia, 2015eko ediziorako (irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 180. zk.).
Deialdia egiteko ebazpenaren bosgarren oinarriaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak saria emateko aho batez erabaki duen proposamena ikusita, eta 2015eko abenduaren 2an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Ángel Cuerda Montoya jaunari ematea garapenerako lankidetzaren 2015eko «Ignacio Ellacuría» saria, sariaren balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia delako. Saria 15.500 eurokoa da, eta, horrez gain, obra artistiko bat emango zaio.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.