EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015243

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2016. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2015-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201505361
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2015eko abenduaren 1ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapenak argitaratzen dira, guztiek jakin ditzaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2016. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duena (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 151eko Aginduak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoa xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2016. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2016. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:
1) Antzuola, Aretxabaleta, Bergara eta Eskoriatzako Udalak, Deba Garaia eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da; Bergaran, berriz, 06:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere, Bergaran izan ezik. Halaber, abenduaren 24an eta 31n –Bergaran salbu– eta lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da (Bergaran 22:00etatik 06:00etara).
2) Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko Udalak, Deba Beherea eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
3) Ataun, Beasain, Idiazabal, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako Udalak, Goierri eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
4) Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalak, Urola Kosta eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
5) Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako Udalak, Urola Erdia eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, eta, Azpeitian eta Zestoan, abenduaren 24an eta 31n ere bai.
6) Hondarribia udala, Bidasoa eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
7) Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalak, Buruntzaldea eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
8) Zizurkilgo Udala, Tolosaldea eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
9) Legazpiko Udala, Urola Garaia eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
10) Oiartzungo Udala, Oarsoaldea eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita abenduaren 24an eta 31n ere.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
10) Vitoria-Gasteizko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau lanegunetan, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da; baita ere, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta abenduaren 24an eta 31n. Halaber, irailaren 12an (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita egun hauetan ere: abuztuaren 4, (13:00etatik aurrera) 6, 7, 8 eta 9a (Gasteizko Jaiak).
(3) Tarifa hau ostiraletan eta jai bezperetan aplikatuko da 22:00etatik larunbat goizeko edo hurrengo jaieguneko 07:00etara, kontuan hartuko dira abuztuaren 4 ,5, 6, 7 eta 8ko bezperetan ere.
(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
12) Bilboko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan ezarriko da tarifa hau, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 20:00etatik 07:00etara; baita honako egun hauetan ere: abuztuaren 22, 23, 24, 25 eta 26an (Aste Nagusia) eta abenduaren 24an eta 31n.
(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 1.850 metroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
13) Getxoko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
14) Leioako Udala:

Bigarrena.– Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ MARIA BARRUTIA LEGARRETA.