EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015243

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen hainbat zerbitzuren 2016. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2015-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201505360
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2015eko abenduaren 1ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapenak argitaratzen dira, guztiek jakin ditzaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2016. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «Espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2016. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak ematen dituen Larrainetako funikular eta tranbia zerbitzuen 2016. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
a) Larrainetako funikularraren tarifak.
b) Tranbiaren tarifak.
c) Tarifa murriztuak.
Bigarrena.– Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.