EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2015240

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 13koa, Etxebizitzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Eraikian Esku Hartzeko Proiektuak egiteko eta horietatik eratorritako lanak egiteko diru-laguntzak ematen dituena.

Xedapenaren data: 2015-11-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201505297
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/26an argitaratutako 2014/12/17ko AGINDUA [201405483]

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez (2014ko abenduaren 26ko EHAA, 246. zk.), Etxebizitza eta Eraikinen Birgaitze Eraginkorrerako Renove Planaren 2015. urteko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Eraikian Esku Hartzeko Proiektuak eta horietatik eratorritako lanak egiteko.
2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 7. artikuluak ezartzen du aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta esleitzeko Balioespen Batzorde bat eratuko dela. Horrek, 2014ko abenduaren 17ko Aginduko esleipen irizpideei jarraituz, dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Etxebizitzako sailburuordeari.
Balioespen Batzordeak aurkeztutako txostena irakurrita, eta 2014ko abenduaren 17ko Aginduak –Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Eraikian Esku Hartzeko Proiektuak egiteko eta horietatik eratorritako lanak egiteko Etxebizitza eta Eraikinen Birgaitze Eraginkorrerako Renove Planeko laguntzen programa arautzeko eta laguntzak eskatzeko deialdiari buruzkoak– bere artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuz,
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako diru-laguntzak ez ematea honako erkidego hauei, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:
1.1.– Renove Aginduaren 1. artikuluan azaltzen den bezala, aurkezten diren eraikinek bloke exentuak edo etxadiak osatuz taldekatuta egon behar dute, eta gutxienez albo batean etxebizitzak dauden eraikinak izan. Baldintza hori ez betetzeagatik erkidego hauen eskariei ezezkoa ematen zaie:
– Errekalde 6, Antzuola.
– Martoko 16, Bergara.
– Arrieta 73, Sopela.
1.2.– Aginduaren 4. artikuluaren arabera, deialditik kanpo geratzen dira proposamenak, haien memoria deskriptibo-justifikaziozkoak eta ekonomikoak Aginduaren 2. artikuluan jasotako puntuei berariaz erantzuten ez badiete. Diruz lagundu daitezkeen proposamenek egin beharreko jarduketak biltzen ditu artikulu horrek: a) eraikinen inguratzailearen gaineko jarduketak, berokuntzarako energia-eskaria murrizteko, eta eraikineko instalazio termikoen gaineko jarduketak energia-kontsumoa murrizteko (eraberritzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtagiria lortu beharko da, apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak zehaztutako prozeduraren arabera); b) eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sarbidea izango dela bermatuz, desnibel koskadunak saihesten ibili beharrik gabe; c) segurtasun-baldintzak hobetzea: larrialdiko argiztapenerako, seinaleztapenerako, eta suteak detektatu eta itzaltzeko ekipamendu eta instalazio orokor egokiak izan beharko ditu eraikinak edo eraikin-multzoak, baita bertakoei alarma jakinarazteko baliabideak ere; d) eraikitako perimetroa handitzeko jarduketak, bizigarritasun-baldintzak hobetzeko, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz; eta e) energia-monitorizazioa, birgaitutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko. Alde horretatik eta Aginduaren 4. artikuluan zehazten den dokumentazioa ez aurkezteagatik, honako eskaera honi ezezkoa ematen zaio:
– Urjauzi 8, Irun.
Eskaeran ez zen energia-monitorizazioaren jarduera bidali eta eraikinak ez zuen eskatutako energia-ziurtagiria lortu.
1.3.– Aginduaren 6. artikuluan ezartzen denez, jabekideen kopuruari edo partaidetza-kuotei dagokienez lortutako adostasuna indarrean dagoen Jabetza Horizontalari buruzko Legean ezarritakoa baino txikiagoa delako, erkidego hauen eskaerei ezezkoa ematen zaie:
– Altamira 26 eta 27, Bilbao.
– Altamira 33, Bilbao.
– Olabeaga aldapa 14, Bilbao.
– Marques de Fidelidad 3, 4 eta 5, Sestao.
– Marques de Fidelidad 6 eta 7, Sestao.
– Bermeo bidea 1, Mungia.
1.4.– Aginduaren 6. artikuluan ezarritako esleipen-prozedurari jarraituz lortutako hurrenkeraren arabera, aurrekontu-kreditua amaitu delako, erkidego hauen eskaerei ezezkoa ematen zaie:
– Torre Izarra, Loramendi 2, Arrasate.
– Torre Eguzki, Loramendi 6, Arrasate.
– Julian Gaiarre 92, Bilbao.
– Julian Gaiarre 29-31, Bilbao.
– Enkarnazio plaza 7, Bilbao.
– Murrieta 17, Barakaldo.
– Ormetxe 1-3, Getxo.
Aurreko lerrokadetan aipatutako eskaerei ezezkoa emateko arrazoi zehatza eman da, baina horrek ez du esan nahi arrazoi horregatik bakarrik eman zaiela ezezkoa.
2.– Diru-laguntzak ematea honako jabeen erkidego hauei, beherago zehazten den diru-kopuruarekin.
Araban:
– San Jose 7-8-9, Amurrio.
30 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 59.209,27 euro ordainsari teknikoetarako eta 823.448,53 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada bat eta estalkiaren isolamendu termikoa gehituz; irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldean hiru igogailu instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da, etxebizitza batzuk monitorizatuz.
Bizkaian:
– Txotena kalea 26-28-30-32, Bilbao.
48 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 130.436,45 euro ordainsari teknikoetarako eta 980.885,89 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat gehituz, ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarriz eta estalkia birgaituz eta isolamendua gehituz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, lau igogailu instalatuz; suteen aurkako neurriak eta bizigarritasuna hobetzea; eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Las Llanas 19-21, Sestao.
18 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 36.645,86 euro ordainsari teknikoetarako eta 597.197,54 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE sistema bat edo antzeko bat gehituz eta estalkia birgaituz eta isolamendua gehituz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Goiri Erdikoa 2, Mateo Bidaurrazaga Alkatea 1, Txorierri 3, Sondika, Bilbao.
24 etxebizitzako blokeak, aurrekontu bateratu honekin: 45.268,93 euro ordainsari teknikoetarako eta 753.904,32 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada bat eta estalkiaren isolamendu termikoa gehituz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Marqués de la Fidelidad 1-2, Sestao.
20 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 36.583,49 euro ordainsari teknikoetarako eta 572.053,70 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada bat jarriz eta estalkia isolatuz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea, etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Altamira 13-15-31-34, Bilbao.
Guztira 102 etxebizitza dituen bloke-multzoa, aurrekontu bateratu honekin: 112.905,58 euro ordainsari teknikoetarako eta 1.903.075,53 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE edo antzeko sistema bat ezarriz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzea, etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Landene 5, Getxo.
10 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 19.935,97 euro ordainsari teknikoetarako eta 283.886,39 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada eta SATE edo antzeko sistema bat uztartuz eta beheko solairua isolatuz eta arotzerietan emisio txikiko beirak jarriz; irisgarritasuna hobetzea, gutxieneko irisgarritasun-baldintzak betetzen dituen igogailu bat instalatuz eta orain dauden biak kenduz, ez baitituzte baldintza horiek betetzen; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Poeta Diez Gaviño 2-4, Portugalete.
56 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 40.151,99 euro ordainsari teknikoetarako eta 1.098.399,62 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada eta SATE edo antzeko sistema bat uztartuz eta 4. zenbakiaren estalkia birgaituz eta isolatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz. Irisgarritasunari dagokionez, igogailu berriak instalatuko dira eta igogailu bertikal bat jarriko da 4. zenbakian.
– Tomás Zubiria Ibarra 3.
108 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 42.500,00 euro ordainsari teknikoetarako eta 1.870.000,00 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, aireztatutako fatxada eta SATE edo antzeko sistema bat uztartuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz. Irisgarritasunari dagokionez, aipatzen da igogailuetako baten tokian egungo araudia betetzen duen beste bat ipintzea planteatzen ari direla.
Gipuzkoan:
– Mogel 10-11-12-16-19, Eibar.
Guztira 50 etxebizitza dituen bloke-multzoa, aurrekontu bateratu honekin: 92.828,49 euro ordainsari teknikoetarako eta 1.346.471,75 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldean SATE edo antzeko sistema bat ezarriz, ezaugarri termiko hobeak dituen arotzeria jarriz eta estalkia birgaituz eta isolatuz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Ibargarai 39-41-43-45, Bergara.
24 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 40.000,00 euro ordainsari teknikoetarako eta 630.685,27 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, bistako adreiluzko fatxada isolatzeko bertan dagoen aire-ganbera intsuflatuz, estalki arteko solairua isolatzeko harri-zuntzezko panelak jarriz eta lehen solairua isolatzeko harri-zuntzezko panelak jarriz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, gas bidezko kondentsazio-galdara indibidualak ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, atari bakoitzeko igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Fray Martin Mallea 1, Eibar.
18 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 19.871,70 euro ordainsari teknikoetarako eta 304.080,30 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldetik SATE edo antzeko sistema bat ezarriz, arotzeria ezaugarri termiko hobeak dituen beste bategatik aldatuz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Arbesko Errota 13, Irun.
12 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 31.500,00 euro ordainsari teknikoetarako eta 433.444,70 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldetik SATE edo antzeko sistema bat ezarriz eta estalki-azpia isolatuz; irisgarritasuna hobetzea, kanpoaldetik igogailu bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Martoko 20, Bergara.
10 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 40.000,00 euro ordainsari teknikoetarako eta 274.005,24 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldetik SATE edo antzeko sistema bat ezarriz; irisgarritasuna hobetzea, portalean igogailu elektriko bat instalatuz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz.
– Fray Martin Mallea 3, Eibar.
20 etxebizitzako blokea, aurrekontu bateratu honekin: 12.396,69 euro ordainsari teknikoetarako eta 362.847,92 euro obra gauzatzeko. Egindako proposamenak honako alderdi hauek biltzen ditu: energia-efizientzia hobetzea, kanpoaldetik SATE edo antzeko sistema bat ezarriz eta estalki-azpia isolatuz; irisgarritasuna hobetzea, igogailu bat instalatuz; berogailu-instalazioaren eta etxeko ur beroaren instalazioen errendimendua hobetzea, eguzki-plakak ezarriz; suteen aurkako segurtasun-neurriak hobetzea, eta energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzen da etxebizitza batzuk monitorizatuz. Irisgarritasunari dagokionez, eraikinak igogailuak dauzka.
Laguntzen aginduaren 5.2 artikuluan diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak zehazten dira:
a) Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteko, dokumentuak idazteko ordainsarietarako aurkeztutako aurrekontuaren % 70 emango da gehienez (zergak kanpo).
b) Obrak gauzatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduketen kontratarako aurkeztutako aurrekontuaren % 50 emango da gehienez (zergak kanpo). Birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan egingo diren jarduketetarako, zenbatekoa izango da diruz lagundutako jarduketetarako kontrataren aurrekontuaren % 60 gehienez (zergak kanpo).
Adierazitako portzentajeen baturaren gehieneko muga hau da: 15.000,00 euro bider esku-hartzeko proiektua aplikatzeko eremuan dauden etxebizitzen guztirako kopurua. Birgaitze integratuko areetan edo bizitegi-area degradatuetan egingo diren jarduketetarako adierazitako portzentajeen baturaren gehieneko muga hau da: 18.000,00 euro bider esku-hartzeko proiektua aplikatzeko eremuan dauden etxebizitzen guztirako kopurua.
Aurkeztutako aurrekontuen arabera, esleipen ekonomikoaren proposamena honako hau da:
Araban, 30 etxebizitza eta 450.000,00 euro proposamen batean:
– San Jose 7-8-9 zenbakiak, Amurrio (30 etxebizitza), 450.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 8.181,81 euro 2015. urterako; 147.272,73 euro 2016. urterako; 147.272,73 euro 2017. urterako eta 147.272,73 euro 2018. urterako.
Bizkaian, 386 etxebizitza eta 3.314.814,06 euro zortzi proposamenetan:
– Txotena kalea, 26-28-30-32 zenbakiak, Bilbao (48 etxebizitza), 581.748,46 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 10.577,23 euro 2015. urterako; 190.390,41 euro 2016. urterako; 190.390,41 euro 2017. urterako eta 190.390,41 euro 2018. urterako.
– Las Llanas 19-21, Sestao (18 etxebizitza), 270.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 4.909,08 euro 2015. urterako, 88.363,64 euro 2016. urterako, 88.363,64 euro 2017. urterako eta 88.363,64 euro 2018. urterako.
– Goiri Erdikoa 2, Mateo Bidaurrazaga Alkatea 1, Txorierri 3, Sondika, Bilbao (24 etxebizitza), 360.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 6.545,43 euro 2015. urterako, 117.818,19 euro 2016. urterako, 117.818,19 euro 2017. urterako eta 117.818,19 euro 2018. urterako.
– Marqués de la Fidelidad 1-2, Sestao (20 etxebizitza), 300.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 5.454,54 euro 2015. urterako, 98.181,82 euro 2016. urterako, 98.181,82 euro 2017. urterako eta 98.181,82 euro 2018. urterako.
– Altamira 13-15-31-34, Bilbao (102 etxebizitza), 1.030.571,66 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 18.737,66 euro 2015. urterako, 337.278,00 euro 2016. urterako, 337.278,00 euro 2017. urterako eta 337.278,00 euro 2018. urterako.
– Landene 5, Getxo (10 etxebizitza), 150.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.727,27 euro 2015. urterako, 49.090,91 euro 2016. urterako, 49.090,91 euro 2017. urterako eta 49.090,91 euro 2018. urterako.
– Poeta Diez Gaviño 2-4, Portugalete (56 etxebizitza), 577.306,20 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 10.496,46 euro 2015. urterako, 188.936,58 euro 2016. urterako, 188.936,58 euro 2017. urterako eta 188.936,58 euro 2018. urterako.
– Tomas Zubiria Ibarra 3 (108 etxebizitza), 45.187,74 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 821,67 euro 2015. urterako, 14.788,69 euro 2016. urterako, 14.788,69 euro 2017. urterako eta 14.788,69 euro 2018. urterako.
Proposamen honi esleitzen zaion diru-laguntza aurrekontu-kreditua amaitu arte geratzen den kopurua da, Aginduaren 6. artikuluan ezarritako esleipen-prozeduraren arabera.
Gipuzkoan, 134 etxebizitza eta 1.735.185,94 euro sei proposamenetan:
– Mogel 10-11-12-16-19, Eibar (50 etxebizitza), 709.058,70 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 12.891,96 euro 2015. urterako, 232.055,58 euro 2016. urterako, 232.055,58 euro 2017. urterako eta 232.055,58 euro 2018. urterako.
– Ibargarai 39-41-43-45, Bergara (24 etxebizitza), 343.342,64 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 6.242,60 euro 2015. urterako, 112.366,68 euro 2016. urterako, 112.366,68 euro 2017. urterako eta 112.366,68 euro 2018. urterako.
– Fray Martin Mallea 1, Eibar (18 etxebizitza), 165.950,34 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 3.017,28 euro 2015. urterako, 54.311,02 euro 2016. urterako, 54.311,02 euro 2017. urterako eta 54.311,02 euro 2018. urterako.
– Arbesko Errota 13, Irun (12 etxebizitza), 180.000,00 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 3.272,73 euro 2015. urterako, 58.909,09 euro 2016. urterako, 58.909,09 euro 2017. urterako eta 58.909,09 euro 2018. urterako.
– Martoko 20, Bergara (10 etxebizitza), 146.732,62 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 2.667,88 euro 2015. urterako, 48.021,58 euro 2016. urterako, 48.021,58 euro 2017. urterako eta 48.021,58 euro 2018. urterako.
– Fray Martin Mallea 3, Eibar (20 etxebizitza), 190.101,64 euro.
Diru-laguntza honako urteroko hauetan banatuko da: 3.456,40 euro 2015. urterako, 62.215,08 euro 2016. urterako, 62.215,08 euro 2017. urterako eta 62.215,08 euro 2018. urterako.
3.– Ebazpen honetan xedatu ez denerako, laguntzak arautzen dituen 2014ko abenduaren 17ko Aginduan xedatutakoa dago indarrean.
4.– Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie Ebazpen hau, eta EHAAn eta BOEn argitaratu behar da, irailaren 16ko 15/2014 Legearen aldaketaren arabera.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Aurka egin nahi izatera, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 13a.
Etxebizitzako sailburuordea,
M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.