EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2015240

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 3koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinarekin Giza Eskubideen «René Cassin» Sarirako 2015eko deialdia egiten baita.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-12-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201505293
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/29an argitaratutako 2015/09/15eko EBAZPENA [201504077]

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez, zeina 2013ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu baitzen, Giza Eskubideen «René Cassin» Saria arautzen da.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez, zeina 2015eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu baitzen, Giza Eskubideen «René Cassin» Sariaren deialdia egin zen.
Aipatutako ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz osatutako epaimahaiak, bildu eta eztabaidatu ondoren, epai arrazoitua eta ebazteko proposamena eman zituen.
Horren ondorioz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Saria ematea.
Giza Eskubideen René Cassin Saria ematea «Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren Euskal Plataforma»n (Kereila Argentinarra izenaz ezagutuan) antolatutako biktima kereilariei; kontuan izanik 427/2013 Dekretuko 7. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak, eta, bereziki, justizia unibertsalaren arloan egin duten lan oso onuragarria, izan ere, justizia era hori oso baliagarria da giza eskubide urraketa larrien aurka egiteko. Epaimahairen nahia da, errekonozimendu honen bitartez, euren lan indibiduala eta kolektiboa bultzatzea, hau da, justiziaren eta egiaren alde egiten dena.
Sariaren bitartez, bestalde, errekonozimendu morala agertu nahi zaie «Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren Euskal Plataforma»n antolatutako biktima kereilari guztiei.
2. artikulua.– Saria ordaintzea.
Saria martxoak 3 Elkarteari ordainduko zaio.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.