EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2015240

EBAZPENA, 2015eko urriaren 26koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena; horren bidez, dagoeneko Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aitortuta eta inskribatuta dauden datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk elkartzea eta aldatzea erabaki da, bai eta EHAAn argitaratzea ere.

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2015-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201505291
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/05/12an argitaratutako 2011/04/12ko EBAZPENA [201102596]

Urei buruzko 1/2006 Legeak (ekainaren 23koa) Uraren Euskal Agentzia sortu zuen 5. artikuluan, zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa; hala, nortasun juridiko propioa eman zitzaion, eta bere eginkizunak betetzeko jarduteko erabateko gaitasuna ere bai, betiere Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikirik.
Administrazio publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo deuseztatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko xedapen orokorraren bidez baizik ezin daiteke egin, eta fitxategiak deuseztatzeko ematen diren xedapenetan berauen helburua ezarri behar da, edo, dagokion kasuan, suntsipenerako hartzen diren neurriak zehaztu behar dira, halaxe xedatzen baitute, batetik, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legeak (otsailaren 25ekoa), 4. artikuluan, eta berori garatzeko 2005eko urriaren 18an emandako 308/2005 Dekretuak, eta, bestetik, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (abenduaren 13koa), 20.1. artikuluan, eta berori garatzeko 2007ko abenduaren 21ean emandako 1720/2007 Errege Dekretuak.
Halaber, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legeak (otsailaren 25ekoa) Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezartzen duenez, ezinbestekoa da Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinaraztea zer fitxategi sortu, aldatu edo deuseztatu diren.
2011ko apirilaren 12an, erakunde honen fitxategi pertsonalak arautzeko ebazpena eman zuen Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak.
Hala, 2011ko ekainaren 9an egin zuen fitxategi horien inskripzioa Datuak Babesteko Euskal Agentziak.
Lau urte igaro ondoren, beste era bateko aldaketak egon dira, eta aldaketa horien ondorioz gertatu da beharrezkoa aitortutako fitxategiak berrikustea.
Lehenengo eta behin, antolaketa-egitura berria ezarri da; izan ere, kendu egin da Erakundeekiko Harremanetarako eta Berrikuntzako Zuzendaritza, eta Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza da orain fitxategi horien arduraduna. Aldaketa hori martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren bidez arautu da.
Bigarrenik, informatikaren bilakaera garrantzitsua izan da Agentzian barruan. Lehenengo adierazpena egin zen egunetan abian zeuden proiektu batzuen arabera, fitxategi zehatz batzuk elkartuta egotea komeni zen, fitxategi horiek aplikazio beraren bidez kudeatzen baitira.
Hirugarrenik, akatsak hauteman dira Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzan aitortutako fitxategien arduradunaren izendapenean, eta zuzendu egin dira.
Laugarrenik, 2013ko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, isurtzeko beste kanon bat ezartzen du, eta aitortu beharreko datu pertsonalak baliatzen dira haren bilketa-kudeaketan.
Azkenik, kontuan hartuta 2013ko abenduaren 16an Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsitako Segurtasun Dokumentuaren kudeaketa eta egindako ikuskaritzak, komenigarria da fitxategiak elkartzea; izan ere, datuek antzekotasun handiak dituzte, araututako gaiak aintzat hartuta, eta hori gertatzen da bai Jabari Publikoko Zuzendaritzak aitortutako fitxategietan, bai Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaritzan.
Administrazio Kontseiluaren 2015eko irailaren 23ko bileraren ondoren, erabaki da zuzendari nagusia eskuordetzea Uraren Euskal Agentziaren datu pertsonalak dituzten fitxategiak arautzeko.
Datu pertsonalen fitxategi hauek ezagutarazteko eta jabetza publikoko datu pertsonalen fitxategiei buruzko araudi aplikagarrira egokitzeko, Uraren Euskal Agentziaren eskumen-esparru osoko datu pertsonalen fitxategi automatizatuei aplikatuko zaie ebazpen hau, haren eranskinean gehitu baitira lege-xedapenak sortu ahala edo denbora igaro ahala arautu eta egokitutako aldaketak eta eguneratzeak jasotzen dituzten fitxategiak eta aurreko xedapenetan azaltzen ez ziren fitxategi berriak.
Adierazitakoagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sortzen diren fitxategiek Uraren Euskal Agentziaren datu pertsonalak dituzte, eta ebazpen honen I. eranskinean adierazten direnak dira.
Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen honen eranskinean adieraziko dira zein diren fitxategien helburuak eta horietarako aurreikusitako erabilerak, zer pertsona edo kolektiboren gainean eskuratu nahi diren datu pertsonalak edo zer pertsonak edo kolektibok eman behar dituzten ezinbestean datu pertsonalak, oinarrizko zer egitura eduki behar duten fitxategiek, berariaz adierazita zer datu jaso diren, zer datu laga edo transferituko diren nazioartean, Administrazioaren zer organo diren fitxategien arduradunak, zer zerbitzu edo unitateren aurrean baliatu ahal izango diren datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak eta zer segurtasun-maila dagokion horietako bakoitzari (oinarrizkoa, ertaina, handia).
Bigarrena.– Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren fitxategi aitortuen eremuan, zera egingo da:
a) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatu:
2112500001 Langileen kudeaketa: prestakuntza.
2112500002 Langileen erregistroa.
2112500003 Laneko arriskuen prebentzioa.
2112500004 Langileen kudeaketa: nominak.
2112500005 Ordutegi-kontrolaren kudeaketa: ordutegi-kontrola.
«Langileen Kudeaketa» fitxategia sortuko da, eta I. eranskinean jasotako edukiarekin batuko ditu aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak.
Edukiok batzean curricula vitarumei buruzko datuak jasoko direnez, ondorioz, babes-maila ertaina izango du fitxategi osoak.
b) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatzea:
2112500007 Finantza-kudeaketa: Kontratu txikiak.
2112500008 Uraren Euskal Agentziaren kontratazio-espedienteak.
«Kontratazio-espedienteak» fitxategia sortu da, eta I. eranskinean jasotako edukiarekin batuko ditu aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak.
c) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatu:
2112500010 Isurketak kontrolatzeko kanona.
2112500011 Ur Jabari Publikoa erabiltzeagatiko kanonak.
«Ibilguetara, lehorretik itsasora, egiten diren isurketak kontrolatzeko eta erabiltzeko kanonak» fitxategia sortu da, eta I. eranskinean jasotako edukiarekin batuko ditu aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak gehi lurretik itsasora botatzen diren isurien kanonari buruzko datuak.
Hirugarrena.– Eduki berarekin mantentzen dira honako fitxategi hauek: 2112500006 «Finantza-kudeaketa», 2112500009 «Zehapen-espedienteak» eta 2112500012 «Dokumentuen sarrerak eta irteerak»; horiek II. eranskinean sartu dira, Uraren Euskal Agentzian dauden fitxategiak hobeto ulertzeko.
Laugarrena.– Erakundeekiko Harremanetarako eta Berrikuntzako Zuzendaritza ezabatzeaz batera, hark aitortutako fitxategien arduraduna Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza da orain. Zehazki honako fitxategi hauek dira:
2112500013 Uraren Euskal Agentziaren organoen kudeaketa.
2112500014 Sentsibilizazio-prestakuntzarako diru-laguntza.
2112500015 Diru-laguntzak, berrikuntza, garapena.
2112500016 Ingurumen Agenda.
Bosgarrena.– Plangintza eta Obren Zuzendaritzaren eremuan, eduki berarekin mantentzen dira honako fitxategi hauek: 212500017 «Zuzkidura-sareak hobetzeko diru-laguntza» eta 2112500018 «Plangintza-kontsultak: aprobetxamenduak, urpean gera daitezkeen eremuak etab.»; horiek II. eranskinari gehitu zaizkio, Uraren Euskal Agentzian dauden fitxategiak hobeto ulertzeko.
Seigarrena.– Jabari Publikoko Kudeaketa Zuzendaritzak aitortutako fitxategien eremuan, honako hauek egin dira:
a) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatu:
2112510001 Obra-baimenen kudeaketa.
2112510003 Ur Jabari Publikoaren zortasun-eremuetan baimenen kudeaketa.
2112510005 Isurien baimenak.
2112510006 Lehorretik itsasora eginiko isurketen baimenak.
2112510010 Ur-aprobetxamenduen kudeaketa.
«Baimenen eta emakiden kudeaketa» fitxategia sortu da, eta bertan batu dira aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak eta I. eranskinean jasotako edukia.
b) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatu:
2112510002 Lanei buruzko kontsultak eta txostenak.
2112510004 Itsas-lehorreko jabari publikoko babes-zortasuneko eremuen inguruko kontsultak eta txostenak.
2112510007 Isurketei buruzko kontsultak eta txostenak.
2112510011 Aprobetxamenduei buruzko kontsultak eta txostenak.
«Kontsultak eta txostenak» fitxategia sortu da, eta bertan batu dira aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak eta I. eranskinean jasotako edukia.
c) Honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi aitortuak ezabatu:
2112510012 Aprobetxamenduen salaketak.
2112510017 Lanen inguruko salaketak.
2112510018 Salaketak itsas-lehorreko jabari publikoko babes-zortasuneko eremuetan.
«Salaketen kudeaketa» fitxategia sortu da, eta bertan batu dira aurretik aipatutako fitxategien eduki guztiak eta I. eranskinean jasotako edukia.
Zazpigarrena.– Eduki berarekin mantentzen dira honako zenbaki hauekin inskribatutako fitxategi hauek: 2112510008 «Ezbeharren kudeaketa», 2112510009 «Ikuskaritzen kudeaketa» eta 2112510014 «Ibilguak mantentzea eta berreskuratzea», 2112510013 «Uren Erregistroa eta ur pribatuen katalogoa eramatea» eta 2112510015 «Uraren kanona»; horiek II. eranskinean sartu dira, Uraren Euskal Agentzian dauden fitxategiak hobeto ulertzeko.
Zortzigarrena.– Zuzendaritza Nagusiaren eremuan, 2112510016 «Erakundeekiko harremanak» fitxategia mantentzen da, eta II. eranskinean sartu da, Uraren Euskal Agentzian dauden fitxategiak hobeto ulertzeko.
Zazpigarrena.– Datuen lagapena.
1.– Ebazpen honen eranskinetan, fitxategi bakoitzerako aurreikusitako Datuen lagapenari kalterik egin gabe, fitxategietako datuak laga ahal izango dira, Uraren Euskal Agentziaren esparruan, lege-ordenamenduak agintzen dituen funtzioak betetzeko, baldin eta eskumen eta gai antzekoei buruzkoak badira.
2.– Edozein pertsona fisikori edo juridikori ere eman ahal izango zaizkio, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 16tik 18ra bitarteko artikuluek eta Ingurumenari buruzko Informazioa eskuratzeko Eskubideari buruzko abenduaren 12ko 38/1995 Legeak xedatzen dutenarekin bat etorriz. Datu eta espediente pertsonalak isilpean gordeko dira beti.
3.– Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko eta beste herri-administrazio batzuetako organo eta zerbitzu estatistikoei laga ahal izango zaizkie, halaxe xedatzen baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (4/1986 Legea, apirilaren 23koa) eta Estatistikako Funtzio Publikoaren Legeak (12/1989 Legea, maiatzaren 9koa).
Zortzigarrena.– Segurtasun- eta kudeaketa-neurriak.
Fitxategi bakoitzaz arduratzen diren zuzendaritzek behar diren neurriak hartuko dituzte, batetik, bermatuta gera dadin Uraren Euskal Agentzian indarrean dauden segurtasun-neurriak betetzen direla, sortu zirenean ezarritako xedea betetzeko erabiltzen direla eta datu pertsonalak babesten direla; bestetik, datuak ez daitezen aldatu, galdu eta baimenik gabe tratatu edo eskuratu, eta, azkenik, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta horren garapen-arauetan jasotako berme, betebehar eta eskubideak gauzatu daitezen.
Bederatzigarrena.– Datu-tratamenduen zerbitzuak ematea.
Uraren Euskal Agentziaren kontura datu pertsonalak tratatzeko zerbitzuak ematen dituztenek esleituta dituzten funtzioak beteko dituzte, tratamenduaren arduradunaren jarraibideen arabera, eta halaxe jasoko da zerbitzua eskaintzeko egiten den kontratuan. Hala, beraz, alde batetik, datuak ezin izango dira beste xede baterako aplikatu edo erabili, eta, bestetik, ezin izango zaio inori haien berri eman, nahiz eta datuak gordetzeko asmoarekin izan, horixe xedatzen baitu 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Uraren Euskal Agentziaren erantzukizunpeko fitxategiak honako hauek dira:
Langileen kudeaketa
Finantza-kudeaketa
Kontratazio-espedienteak
Uraren Euskal Agentziaren zehapen-espedienteak
Ibilguetara, lehorretik itsasora, eginiko isurketak kontrolatzeko eta erabiltzeko kanonak
Dokumentuen sarrera eta irteeren eta/edo bidalketen erregistroaren fitxategia
Ingurumen-agenda
Uraren Euskal Agentziako organoen kudeaketa
Ingurumenari buruzko prestakuntza eta sentsibilizaziorako diru-laguntzak
Berrikuntzarako eta garapenerako diru-laguntzak
Hornidura-sareak hobetzeko diru-laguntzak
Plangintza-kontsultak: aprobetxamenduak, urpean gera daitezkeen eremuak, etab.
Baimen eta emakiden kudeaketa
Kontsultak eta txostenak
Salaketen kudeaketa
Ezbeharren kudeaketa
Ikuskaritzen kudeaketa
Ibilguen mantentzea eta berreskuratzea
Uraren kanonaren fitxategia
Uren Erregistroa eta ur pribatuen katalogoa eramatea
Erakundeekiko harremanak
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Uraren Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen honen I. eranskinean dauden datu pertsonalen fitxategien berri eman dio Datuak Babesteko Agentziari, hark Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba ditzan.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.
Zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
I. ERANSKINA
URAREN EUSKAL AGENTZIAREN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK
1.– Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
1.1.– «Langileen Kudeaketa» fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak. Langileak prestatzeko ekintzen jarraipena egitea –bereziki, euskara- eta ingeles-ikastaroen ingurukoena–. Postuak betetzeko langileen hautaketa-prozedurak, «curricula vitarum», erakundeko langileen kudeaketa. Agentziako langileen gaitasunen jarraipena.
Uraren Euskal Agentziako langileen laneko arriskuen prebentzioa.
Langileen nominen ordainketak kudeatzea.
Lanaldia, lizentziak, baimenak eta oporrak betetzearen kontrola.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: Uraren Euskal Agentziako langileak eta hautaketa-prozesuetan esku hartzen dutenak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, eskatzaileek emandako datuen, inprimakien, elkarrizketen, bisiten bidez. Eusko Jaurlaritzak emandako datuak (poltsak). Excel datu-baseak. A3 nómina aplikazio informatikoa. DORLET aplikazio informatikoaren bidez eginiko fitxaketak eta eskaerak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, nazionalitatea, izen-abizenak, posta-helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia, mutualitatea.
Ezaugarri pertsonalen datuak: jaiotza-data, sexua.
Ikasketa- eta lanbide-datuak: prestakuntza, titulazioak.
Enpleguaren datu zehatzak: kidegoa, eskala, kategoria, maila, hizkuntza-eskakizuna, betetako plazaren datuak, aurretik betetako lanpostuak, lantokia.
Datu ekonomikoak: banku-datuak, zergak, kenkariak.
e) Datuen lagapenak: IVAP, Funtzio Publikoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, prebentzioko besteren zerbitzua.
f) Fitxategiaren arduraduna: Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
1.3.– «Kontratazio-espedienteak» fitxategia sortzea.
a) Aurreikusitako xedea eta erabilerak: Agentziaren kontratazio-espedienteen kudeaketa eta Kontratazioko Batzorde Nagusiak izapidetutako espedienteen kudeaketan esku hartzea.
ADOS espedienteak eta baimenak kudeatzea: obren kasuan, 50.000 eurotik beherakoak, eta, zerbitzuen kasuan, 18.000 eurotik beherakoak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: lizitatzaileak eta beren ordezkariak edo ahaldunak, kontratazio-mahaiko kideak, kontratazio-espedienteen inguruan egindako hainbat jardueraz arduratutako teknikariak eta goi-karguak eta proposamen ekonomikoak irekitzeko ekitaldietara bertaratutakoak.
Uraren Euskal Agentziaren gastuei lotutako pertsonak eta erakundeak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek berek emandako datuen bidez. Emandako dokumentazioa eta euskarri informatikoa. Kontratatzailearen Profila. «Interneteko presentzia-ereduaren tresnak». ADOS Espedienteak. Excel datu-basea. Paper-euskarria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), NAN/IFZ, IFK, telefonoa, faxa.
Ekonomia- eta finantza-datuak: enpresa lizitatzaileen datu ekonomikoak. Zenbatekoak. Bankuko datuak.
Ikasketa- eta lanbide-datuak: langileen prestakuntza, tituluak, curriculumak.
Enpleguaren datu zehatzak: ahalduna edo ordezkaria, lanpostuak.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
e) Datuen lagapenak: Aldundiak. Publizitatea kontratatzailearen profilaren bitartez eta buletinak kontratazio-prozeduran interesa duen edozeini eta KBNri paperean.
f) Fitxategiaren erantzukizuna duen organoa: Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
1.5.– «Ibilguetara, lehorretik itsasora, eginiko isurketen kontrolerako eta erabilerarako kanonak» fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Erkidego barruko arroetako ibaietara eta lehorretik itsasora eginiko isurketak kontrolatzeko kanonaren igorpenari buruzko espedienteen kudeaketa.
Bizkaiko eta Gipuzkoako erkidego barruko arroetan ur-jabari publikoko ondasunak erabiltzeagatik kanonaren igorpena eta kobrantza kudeatzea.
Diru-bilketa eta zerga-kudeaketa.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: ibilgura eta lehorretik itsasora isurtzeko baimena eta kanona duten lanen baimenak eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura: Isurketa-baimenak. Obra-baimenak. Espedienteen kudeatzailearen kanonen zerrenda, betearazpen-bidetik eramateko SIPCAra eta Batch Zerrenden Kudeatzailera konektatutako K47 aplikazio informatikoa. Espedienteen kudeatzailea (W53).
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Ekonomia- eta finantza-datuak: beste batzuk (urteko kanonaren zenbatekoa).
Beste datu batzuk: lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: EJIE, OCE, Ordaindu gabekoen kudeaketarako Finantza Zuzendaritza.
f) Fitxategiaren arduraduna: Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
1.7.– «Ingurumen-agenda» fitxategia aldatzea.
«Fitxategiaren arduraduna» atala aldatu da, eta honela idatzita geratu da:
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak:
Agenda fitxategia, zeina ingurumenaren gaiei buruzko argitalpenak eta Uraren Euskal Agentziak antolatutako ekitaldietarako gonbidapenak bidaltzeko erabilitzen baita.
Zientzia, historia edo estatistikaren alorreko helburuak.
Argitalpenak.
Kontaktuak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: ingurumen-informazioaren eta urarekin zerikusia duten jardueren inguruko interesdunak.
c) Datuak biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa eta dokumentuak. Paper-euskarria eta Acces eta Excel datu-baseak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, posta-helbidea eta faxa.
Lanpostuaren datu zehatzak: lanpostuak (kargua).
e) Datuen lagapenak: ez dira antzeman.
f) Fitxategiaren arduraduna: Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
1.8.– Uraren Euskal Agentziako organoen kudeaketaren fitxategia aldatzea.
«Fitxategiaren arduraduna» atala aldatu da, eta honela idatzita geratu da:
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Agenda fitxategia, zeina Uraren Euskal Agentziako Administrazioko organoen saioetarako deialdiak bidaltzeko erabiltzen baita.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: izendatutako pertsona fisikoak edo juridikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa eta dokumentuak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta faxa.
Lanpostuaren datu zehatzak: lanpostuak (kargua).
e) Datuen lagapenak: ez dira antzeman.
f) Fitxategiaren arduraduna: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
1.10.– «Ingurumeneko prestakuntzarako eta sentsibilizaziorako diru-laguntzak» fitxategia aldatzea.
«Fitxategiaren arduraduna» atala aldatu da, eta honela idatzita geratu da:
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Ur-arloan, ingurumenari buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzetarako diru-laguntzen kudeaketa.
Administrazio-prozedurak.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: diru-laguntzen enpresa eta erakunde eskatzaileen titular eta ordezkariak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek emandako datuen, inprimakien eta dokumentazioaren bidez. Paper-euskarria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, faxa.
Enpleguaren datu zehatzak: ahalduna edo ordezkaria, lanpostuak.
Ekonomia- eta finantza-datuak: proiektuen kostuak eta hainbat erakunderen datu ekonomikoak.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
e) Datuen lagapenak: Kontrol Ekonomikoko Bulegoa. Buletinak, baztertutakoen eta esleipendunen publizitatearekin.
f) Fitxategiaren arduraduna: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
1.11.– «Berrikuntzarako eta garapenerako diru-laguntzak» fitxategia aldatzea.
«Fitxategiaren arduraduna» atala aldatu da, eta honela idatzita geratu da:
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: uraren eta sistema urtarren inguruko berrikuntza, ikerketa eta garapeneko programa eta proiektuetarako diru-laguntzen kudeaketa.
Administrazio-prozedurak.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: diru-laguntzen enpresa eta erakunde eskatzaileen titular eta ordezkariak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek emandako datuen, inprimakien eta dokumentazioaren bidez.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, faxa.
Enpleguaren datu zehatzak: ahalduna edo ordezkaria, lanpostuak.
Ekonomia- eta finantza-datuak: proiektuen kostuak eta hainbat erakunderen datu ekonomikoak.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
e) Datuen lagapenak: Kontrol Ekonomikoko Bulegoa. Buletinak, baztertutakoen eta esleipendunen publizitatearekin.
f) Fitxategiaren arduraduna: Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
3.– Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
3.1.– «Baimenen eta emakiden kudeaketa» fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Ur-jabari publikoaren eremuan eta zortasun-eremuetan eta ibilguetako polizia-guneetan eta EAEren eskumenekoa den itsasoko eta lehorreko jabari publikoa babesteko zortasun-eremuan lanak eta beste jarduera batzuk egiteko beharrezko baimenen espedienteak kudeatzea.
Erkidegoen arteko eta erkidego barruko arroetan ur-jabari publikora isurketak egiteko beharrezko baimenen eta EAEren eskumeneko den lehorretik itsasora egiten diren isurketetarako baimenen espedienteak kudeatzea.
Analisien bidezko jarraipena.
Isurketen zentsua eta inbentarioa.
EAE barruko arroetan, gainazaleko zein lurpeko urak hartzeko emakida eta baimenen espedienteak kudeatzea.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: prozeduretan interesa duten pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek eurek emandako datuen, interesdunek eurek edo ikuskapen-zerbitzuak egindako analisi-kontrolen, inprimakien, aurkeztutako dokumentazioaren, txostenen eta alegazioen bidez. Euskarri informatikoa: Espedienteen kudeatzailea (W53). K47 aplikazio informatikoa.
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak (kargua).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: Interesdunei, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei, udalei, aldundiei, Ebroko Ur Konfederazioari, Kantauriko Ur Konfederazioari eta uraren bestelako erakunde kudeatzaileei. Justizia-auzitegiak. Ministerio eskudunak eta gobernuko presidentetza.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
3.2.– «Kontsultak eta txostenak» fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Uraren Euskal Agentziak jasotzen dituen pertsona fisiko edo juridikoen kontsultak eta txostenak kudeatzea, Ur Jabari Publikoko jarduketa eta lanei buruzkoak eta lotutako tarteen ingurukoak itsasoko eta lurreko jabari publikoan eta itsasoko eta lurreko babeseko zortasun-eremuan, hondakin-uren isurketei eta horien arazketa-prozesuei buruzkoak EAEn eta gainazaleko eta lurpeko uren aprobetxamenduei buruzkoak EAEko erkidego barruko arroetan.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek eurek emandako datuen, aurkeztutako dokumentazioaren, txostenen eta alegazioen bidez. Paper-euskarria eta euskarri informatikoa: espedienteen kudeatzailea (W53).
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak (kargua).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: interesdunei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
3.3.– «Salaketen kudeaketa» fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Jabari publikoan eta lotutako tarteetan lan edo jarduketekin zerikusia duten salaketak kudeatzea, jabari publikora eta lehorretik itsasora eginiko isurketengatik eta jatorrian lanak baimentzeko espedientekoak edo zehapen-espedientekoak ez diren itsasoko eta lurreko babeseko zortasun-eremuan gertatzen diren lan edo jarduketengatik.
Azaleko eta lurrazpiko uren emakidekin lotutako salaketak kudeatzea.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, oinarritzat hartuta interesdunek berek emandako datuak, aurkeztutako dokumentazioa, txostenak eta alegazioak. Paper-euskarria eta euskarri informatikoa: Espedienteen kudeatzailea (W53).
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak (kargua).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: interesdunei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
II. ERANSKINA
ALDATU EZ DIREN FITXATEGIAK
1.– Administrazio eta zerbitzuen zuzendaritza.
1.2.– Finantza-kudeaketa.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Uraren Euskal Agentziaren gastuei eta diru-sarrerei buruzko informazioa kudeatzea, eta aurrekontua gauzatu eta kontrolatzea. Ekonomia eta Kontabilitate Kudeaketa.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: Uraren Euskal Agentziaren gastu eta diru-sarrerei lotutako pertsonak eta erakundeak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura. EXPERTIS aplikazio informatikoa eta paper-euskarria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), NAN/IFZ, telefonoa, faxa.
Ekonomia- eta finantza-datuak: zenbatekoak, banku-datuak, zerga-datuak.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
e) Datuen lagapenak: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta aldundiei.
f) Fitxategiaren erantzukizuna duen organoa: Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
1.4.– Uraren Euskal Agentziaren zehapen-espedienteak.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: ur eta kostaldeei buruzko legeriaren araberako arau-hausteengatik abiarazitako zehapen-espedienteak izapidetu eta artxibatzea. Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: arau-hausle izan daitezkeenak, lekukoak eta perituak.
c) Datuak biltzeko prozedura: zaintzako txostenak, aktak, salaketak, Ertzaintzaren txostenak eta espedientea osatzen duten bestelako agiriak. Espedienteen kudeatzailea (W53).
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak eta posta-helbidea.
Ekonomia- eta finantza-datuak: isunen zenbatekoa.
Arau-hausteen datuak (IN): administratiboak.
e) Datuen lagapenak: estatistikarako.
f) Fitxategiaren arduraduna: Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
1.6.– Dokumentuen sarrera eta irteeren eta/edo bidalketen erregistroaren fitxategia.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Fitxategiaren helburua da Uraren Euskal Agentziari edo erakundeko langileei lotutako dokumentuen irteera eta sarrera eta bidalketak kontrolatzea eta garrantzitsutzat jotzen duen informazioaren biltegiratzeak kontrolatzea. Geroagoko administrazio-prozeduren ondorioetarako, sarreren eta irteeren eguna eta ordua ematen du, eta barne-estatistikak egiteko aukera eskaintzen du.
b). Datuen jatorria (pertsonak edo taldeak): Posta zein mezularitza bidez dokumentuak bidali edo jasoz edo beste edonolako bidalketak eginez aipatutako erakundearekin harremanak dituzten pertsona guztiak.
c) Bilketaren tipologia, jatorria eta prozedura: barne-prozedura interesdunek berek emandako datuen bidez, paperean eta euskarri informatikoan: Uraren erregistro-liburua (W62), EJIE zerbitzariaren bidez. Bidalitako dokumentutik bertatik lortzen dira datuak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura: Identifikazio-datuak: Izen-abizenak, izen soziala, posta-helbidea, telefonoa. Beste batzuk: dokumentuaren gaia, hau da, berori azaltzen duen laburpena (arau-hauste administratiboen batzordea, kontsultak, txosten-eskabideak, eskaerak, pertsonala edo profesionala etab.).
e) Datuen lagapenak: barnean, estatistikarako eta interesdunentzako.
f) Fitxategiaren arduraduna: Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Arroen bulegoak.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza. Arroen bulegoak.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-maila aplikagarria: oinarrizkoa.
2.– Plangintza eta lanen zuzendaritza.
2.1.– Hornidura-sareak hobetzeko diru-laguntzak.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: edateko uraren hornidura-sareak hobetzeko diru-laguntzak kudeatzea.
Administrazio-prozedurak.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresen arduradunak eta ordezkariak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek emandako datuen, inprimakien eta dokumentazioaren bidez. «Archivo» izeneko Acces-eko datu-basea.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, faxa.
Enpleguaren datu zehatzak: erakunde eskatzailearen organo eskuduna, lanpostuak.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
Ekonomia- eta finantza-datuak: proiektuen kostuak, finantzazio-plana eta helburu bererako lortutako laguntzak.
e) Datuen lagapenak: Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, baztertutakoak eta esleipendunak argitaratzen dituzten buletinetara.
f) Fitxategiaren arduraduna: Plangintza eta Lanen Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Plangintza eta Lanen Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
2.2.– Plangintzako kontsultak: aprobetxamenduak, urpean gera daitezkeen eremuak etab.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Uraren Euskal Agentziak pertsona fisiko edo juridikoengandik jasotzen dituen kontsultak edo txostenak kudeatzea: emakidak, urpean gera daitezkeen eremuak, hornidura, saneamendua, ureztaketa, obrak edo EAEko Plangintza Hidrologikoari lotutako edozein gai.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, oinarritzat hartuta interesdunek berek emandako datuak, aurkeztutako dokumentazioa, txostenak eta alegazioak. Paper-euskarria eta euskarri informatikoa.
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak (kargua).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: interesdunei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
3.– Jabari publikoaren kudeaketarako zuzendaritza.
3.4.– Gorabeheren kudeaketa.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Isurketen inguruko ohartarazpenak, gorabeherak edo salaketak erregistratzea eta horien jarraipena egitea –isurketok Uraren Euskal Agentziaren eskumeneko uretara egin ahal izan diren heinean edo Ur Jabari Publikoari eragin diezaieketen heinean–, hortik abiatuta adierazleak eta balorazioak atera ahal izateko.
Administrazio, zientzia, historia eta estatistikaren alorreko helburuak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: gorabeherak sortu dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta larrialdi-zerbitzuetako, garbiketa-enpresetako eta hondakinen kudeaketako harremanetarako pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa, telefonikoa, aktak. Paper-euskarria. Aplikazio informatikoa: KALAKA (A09).
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta faxa.
Lanpostuaren datu zehatzak: lanpostuak (ordezkaria).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: bestelako administrazio publikoei (Udalak, Aldundiak), berehala jarduteko oharrak laga zaizkie, SOS DEIAK, Eusko Jaurlaritzako Sail eskudunei eta Ur Konfederazioei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
3.5.– Ikuskapenen kudeaketa.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Uraren Euskal Agentziaren eskumeneko ikuskapenak kudeatzea.
Administrazio, zientzia, historia eta estatistikaren alorreko helburuak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: ikuskatutako pertsona fisikoak edo juridikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa, telefonikoa, ikuskaritza-aktak. Paper-euskarria eta euskarri elektronikoa. Aplikazio informatikoa: KALAKA (A09).
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta faxa.
Lanpostuaren datu zehatzak: lanpostuak (ordezkaria).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: bestelako administrazio publikoei (Udalak, Aldundiak), Eusko Jaurlaritzako sail eskudunei eta Ur Konfederazioei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
3.6.– Ibilguak mantendu eta lehengoratzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Uraren Euskal Agentzian ibilguak mantendu eta lehengoratzeko jasotako eskabideak kudeatzea eta URAk horiek egitea, balorazio ekonomikoak, afekzioen balorazioak eta halakoak eginez eta dagozkion txostenak eta baimenak eskatuz.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: pertsona fisiko edo juridiko interesdunak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, oinarritzat hartuta interesdunek berek emandako datuak, aurkeztutako dokumentazioa, txostenak eta alegazioak. Paper-euskarria eta euskarri informatikoa. Euskarri informatikoa: APPCauces (Access).
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa.
Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak (kargua).
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: udal eta aldundiei, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunei eta uraren bestelako erakunde kudeatzaileei.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
3.7.– Uraren kanonaren fitxategia.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: EAEko lurralde osoko uraren kanonaren deklarazioaren inguruko espedienteak eta kanonaren kobrantza kudeatzea, nola barne-mailan hala erakunde hornitzaileen bitartez.
Diru-bilketa eta administrazio-kudeaketa.
Baliabideak.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: ura kontsumitzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak, kanon horren baldintzapean daudenak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barne-prozedura, interesdunek emandako datuen bidez, paperean edo euskarri informatikoan, aplikazio informatiko honen bidez: espedienteen kudeatzailea (W52).
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa, faxa.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Ekonomia- eta finantza-datuak: urteko kanonaren zenbatekoa, hobariak eta salbuespenak.
Beste zenbait datu: baimenak eta emakidak.
e) Datuen lagapenak: OCEri eta Finantza Zuzendaritzari.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: ertaina.
3.8.– Uren Erregistroa eta ur pribatuen katalogoa eramatea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Gainazaleko eta lurpeko uren inguruan emandako baimen eta emakiden inskripzioak kudeatzea.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: kontzesio-prozeduretan interesa duten pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura: barnekoa. Paper-euskarria. Datu-basea.
d) Datuen oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: NAN/IFZ, izen-abizenak, posta-helbidea.
Merkataritza-informazioaren datuak: jarduerak eta negozioak.
Beste datu batzuk: etxebizitza, jabetzak eta ondasunak, lizentziak, baimenak.
e) Datuen lagapenak: interesdunei, udal eta aldundiei, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunei eta bestelako erakunde kudeatzaileei, ingurumenean eskumena duen ministerioari.
f) Fitxategiaren arduraduna: Jabari Publikoaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko, zerbitzu honetara jo:
Uraren Euskal Agentzia.
Jabariaren Kudeaketarako Zuzendaritza.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.
4.– Zuzendaritza Nagusia.
4.1.– Erakundeen arteko Harremanetarako Fitxategia.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Erakundeen arteko Harremanetarako fitxategia da.
b) Egoera horren eraginpean dauden pertsonak edo kolektiboak: beste administrazio batzuetako pertsona fisikoak edo juridikoak.
c) Datuak biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa eta dokumentuak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, helbidea (postala eta elektronikoa), telefonoa eta faxa.
Lanpostuaren datu zehatzak: lanpostuak (kargua).
e) Datuen lagapenak: ez dira antzeman.
f) Fitxategiaren arduraduna: Zuzendaritza Nagusia.
g) Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabiltzeko:
Uraren Euskal Agentzia.
Zuzendaritza nagusia.
Orio kalea, 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
h) Segurtasun-neurrietan eskatu beharreko maila: oinarrizkoa.