EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2015239

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 274/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201505282
Maila: Ediktua
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala
Judizioa: 274/2013 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Comunidad de Propietarios de Amaña n 8 de Eibar-Eibarko Amaña kaleko 8. zenbakiko Jabekide Erkidegoa.
Abokatua.
Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.
Demandatua: Isabel Fernandez Lucio, Santiago Cortes Fernandez, Vanessa Alvarez Ramos, Hernan Cortes Fernandez eta Miguel Martin Lapeyra.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-11-18an, eta honela dio xedapen-zatiak:
EPAITZA
María Jesús Ronda García prokuradoreak ordezkatutako Santiago Cortés Fernández-en aurka, María Cristina Gabilondo Lapeyra prokuradoreak ordezkatutako Vanesa Álvarez Ramos eta Miguel Martín Lapeyra-ren aurka, eta Isabel Fernández Lucio eta Hernán Cortés Fernández-en aurka; Eibar-Eibarko Amaña kaleko 8. zenbakiko jabekide erkidegoaren izenean eta ordez Luis Echaniz Aizpuru prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta, bere finkaren alde, zortasuna eratzeko eskubide erreala aitortzen zaio auzi-jartzaileari, igogailu bat instalatzearen ondorioetarako, demadan 6. dokumentu gisa aurkeztutako exekuzio- eta instalazio.proiektuarekin bat etorriz, eta horren dakarren, bai beherako solairuko ezkerreko lokalari –4, 46 m
1.– Beheko solairuko ezkerreko lokalaren jabetzaren alde: a) 3.200, 33 euro, lokala okupatzeagatiko kalte-ordaintzat; b) Egurrola perituak egindako txosteneko 26. eta 29. orrietan deskribatutako afektazioei (lokalarenak) dagozkien zenbatekoak; betiere, jabeek egiaztatzen badute ezen, aipatu kontzeptuetako ondasun-higigarriak erosi dituztela; horiengatik pagatu zuten zenbateko berbereko kalte-ordaina emango zaielarik; baina, ezein kontzeptutan, ez da izango peritu judizialak bere txostenean finkatutako zenbatekotik gora eskatzerik.
2.– Beheko solairuko eskumako lokalaren (etxebizitza) jabetzaren alde: a) 6.907, 21 euro, etxebizitza okupatzeagatiko kalte-ordaintzat; b) Egurrola perituak egindako txosteneko 39. eta 40. orrietan deskribatutako afektazioei (lokalarenak) dagozkien zenbatekoak; betiere, jabeek egiaztatzen badute ezen, bai gauzatu dituztela obrak (izaria eta kostu), bai –aipatu kontzeptuetako obrak exekutatzen zirela– beste etxebizitza baten alokairuaren kostuari arre egin diotela; horiengatik pagatu zuten zenbateko berbereko kalte-ordaina emango zaielarik; baina, ezein partidatan, ez da izango peritu judizialak bere txostenean finkatutako zenbatekotik gora eskatzerik.
Prozedura honek sortutako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie, kontuan izanik ebazpenean demanda osorik baietsi dela.
Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau pertsonatu diren alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).
Erregearen izenean, epai honen bitartez eman, agindu eta sinatzen du Gonzalo Martín Vázquez-ek, zeina epaitegi honetako magistratu baita.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko azaroaren hamazortzian.
Isabel Fernandez Lucio eta Cortes Fernandez demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Eibar (Gipuzkoa), 2015eko azaroaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.