EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2015238

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espediente irekitzeko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (HSL) eta lege hori aldatzen duen Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legean (SPL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201505272
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko; artikulu hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen.
1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala irizten badiote, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, prozedura irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, herri-segurtasunaren babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskura dago iragarki honen lehengo puntuan ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2015eko urriaren 26a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.