EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015236

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako apelazioaren gainean bideratutako 162/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201505238
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 162/2015, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzkoa.
Alderdi apelatzailea: Sadia Melouk Mograne.
Demandatua: Abed Mograne.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta epaitzak honela dio hitzez hitz:
EPAITZA
Baietsi egin da Sadia Melouk Mogronek Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Magistratuak 782/2013 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko autoetan emandako epaiaren aurka (horren ondoriozkoa da erroilu hau) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Horrenbestez, errebokatu egiten dugu epai hori; demanda aldez baietsi egiten dugu eta Abed Mograne kondenatzen dugu demandatzaileari hilean 150 euro ordaintzera, mantenu-pentsio gisa. Pentsio hori egokitu egingo da urtero KPIaren arabera. Ez da berariazko adierazpenik egiten kostuei buruz.
Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0162 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.
Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.