EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015236

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Institutuetako, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika Kontserbatorioetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakasleen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Xedapenaren data: 2015-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201505236
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/11/23an argitaratutako 2015/11/17ko 201500215 DEKRETUA

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretua (apirilaren 19ko EHAA), urriaren 10eko 198/2006 Dekretuaren (urriaren 25eko EHAA) eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuaren (abuztuaren 14ko EHAA) bidez aldatu zen. Bada, dekretu horrek, alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Institutuetako, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika Kontserbatorioetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroei berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean egokitzeko asmoz gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera.
Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.
Azaroaren 17ko 215/2015 Dekretuaren bidez (azaroaren 23ko EHAA), onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako – maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik– lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda, 2015-2016 ikasturterako.
Dekretu horretan, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan bete ditzaketen lanpostuak ere agertzen dira.
Aipaturiko arauetan ezarritakoa betetze aldera, eragindako ikastetxe bakoitzean, langileak berratxikitzeko prozesuari ekin zaio. Horretarako egindako bileraren barruan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.
Akta horiek aztertuta, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, agindu hau.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Argitara ematea Bigarren Hezkuntzako Institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, Musika Kontserbatorioetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:
a) I. eranskina: lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutatik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data, zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.
b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.
c) III. eranskina: beste lanpostu bati berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanposturi berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data zehaztuz; halaber, zehaztuko da prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.
d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, bai eta prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.
e) V. eranskina: integrazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, bai eta atxikipen-mota ere.
f) VI. eranskina: bateratze-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, bai eta atxikipen-mota ere. Era berean, prozesu honetan eta aurrekoetan lekuz aldarazitako pertsonak zerrendatzen dira, zehaztuta izaera hori zein urtetan lortu zuten.
g) VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.
2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2015-2016 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
LABURDUREN ESANAHIA
ALDIA/TXANDA:
1.1.– lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.
1.2.– lekuz aldarazitako langileek titularitatea berreskuratzea.
2.1.– espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigorrezkotasun data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.
2.2.– espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.
2.3.– lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.
IN: lanpostuen integrazioa.
FZ: finkatze zuzena.
BE: Ikastetxeen bateratzea.
ZT: Ikastetxeen zatiketa
ADSKRIPZIO-MOTA (AM):
B ongi adskribatuta.
P: 2. HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta.
E: HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa) aldi baterako ongi adskribatuta.
T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta.
OHARRAK:
EPEA lanpostuari HE ezabatzea, egiaztatzeko epea bete izanagatik.