EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015236

49/2015 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2015eko urriaren 30eko 42/2015 Ebazpeneko akatsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez iragarri zen 2015eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea.

Xedapenaren zenbakia: 201500049
Xedapenaren data: 2015-12-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201505231
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/11/13an argitaratutako 2015/10/30reko 201500042 EBAZPENA akatsen zuzenketa

2015eko urriaren 30eko Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 42/2015 Ebazpenean iragarri zen (217 zk, 2015eko azaroaren 13ko EHAAn argitaratua) 2015eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea. Ebazpenaren eranskinean akatsak antzeman direnez, aurrekoa ordezkatzen duen eranskina argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.