EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015234

IRAGARKIA, Osatek-eko Administrazio Kontseiluko lehendakariarena, Osatek S.A.ko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia iragartzeko erabakiari buruzkoa.

Organo emailea: OSATEK A.B.
Xedapenaren data: 2015-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201505214
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2015eko azaroaren 30ean egindako bileran, botoen erabateko gehiengoaz, Osatek, S.A.ko Administrazio Kontseiluak honako erabakia hartu zuen: Osatek S.A.ko zuzendari gerentearen lanpostua betetzea, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-karguak betetzeko prozeduren bitartez.
Erabaki hura betetzearren, eta zelan eta Osatek S.A.ko zuzendari gerentearen lanpostua beterik gabe dagoen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, Enplegatu publikoaren oinarrizko estutuetako 13. artikuluan, otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan, eta maiatzaren 10eko 92/2011 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Osatek S.A.ko Administrazio Kontseiluko lehendakariak zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, zein izendapen askeko prozeduraz ebatziko baita. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Osatek S.A.ko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira aurkeztu ahal izango dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta bestelako langileak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
1.– Goi-mailako unibertsitate-titulua eduki beharko dute.
2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.
3.– Sektore publikoa kudeatzearen gaineko prestakuntza.
Bigarrena.– Interesatuek Sozietatearen egoitzara bidali beharko dituzte eskabideak, Giza Baliabideen Zerbitzura zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako 10 egun balioduneko epearen barruan. Egoitza horren helbidea hauxe da: Urkixo zumarkalea 36 - 5. solairua, Bilbao, 48011. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:
– Titulu Akademikoak.
– Orain arte betetako lanpostuak.
– Lanbide- eta kudeaketa-esperientzia sektore publikoan.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena.– Osatek, S.A.ko Administrazio Kontseiluak emandako erabakiaren bitartez ebatziko da. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Erabaki honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osatek, S.A.ko Batzar Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO LEHENDAKARIA.