EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015234

IRAGARKIA, lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa: Arabako Unibertsitate Ospitaleko Santiago Egoitzako eguneko ospitale kirurgikorako hainbat ekipamendu hornitzea.

Xedapenaren data: 2015-12-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201505209
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. Arabako Unibertsitate Ospitalea, Jose Atxotegi z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). Tel.: 945 00 70 93. Faxa: 945 00 70 87.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.
c) Espediente-zenbakia: G/130/20/0/1329/O101/0000/112015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: AUOko Santiago Egoitzako eguneko ospitale kirurgikorako hainbat ekipamendu hornitzea.
c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 5 lote.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: aurreratua.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpideren araberako eskaintza ekonomikorik onena.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 189.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko bermea: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.a) puntua.
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abenduaren 28a, 15:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Administratiboko Atala. Arabako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxuko Egoitza. Jose Atxotegi z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartua: ikusi oinarriak.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak, 50 puntu:
– Balorazio teknikoa: 50 puntu.
b) Formuletan oinarritutako irizpideak, 50 puntu:
– Prezioa: 45 puntu.
– Berme-epea: 5 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Arabako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxuko Egoitza. Jose Atxotegi z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). 2016ko urtarrilaren 11n, goizeko 12:30ean.
b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balora daitezkeen irizpideei dagokienez: Arabako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxuko Egoitza. Jose Atxotegi z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz (Araba). 2016ko urtarrilaren 22an, 10:15ean.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
Kontratazio-mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.