EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015234

48/2015 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Entzia (ES2110022) kontserbazio bereziko eremuak kudeatzeko jarraibideak eta neurriak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500048
Xedapenaren data: 2015-11-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201505199
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/26an argitaratutako 2015/10/06ko 201500188 DEKRETUA

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.
Ildo horretatik, Entzia kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, urriaren 6ko 188/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.2 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.
Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 10eko 634/2015 Erabakiaren bidez onartu zituela «Entzia (ES2110022) Batasunaren Garrantzizko Lekua egoki kontserbatzeko eta hango habitaten hondamena eta espezieen gorabeherak saihesteko kudeaketa-jarraibideak eta neurriak», honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, III. eranskin gisa, Entzia (ES2110022) kontserbazio bereziko eremua kudeatzeko jarraibideak eta neurriak, zein Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2015eko azaroaren 10ean onartu baitzituen.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 25a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.