EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015231

46/2015 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500046
Xedapenaren data: 2015-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201505160
Maila: Ebazpena
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko eta Foru Aldundien beraien arteko lankidetza hitzarmena informazioa baliabide elektronikoen bitartez trukatzeko. (I. eranskinean jasotzen da).
– Lombardiako eskualdearekin protokoloa nekazaritzako elikagaien sektorean lehiakortasuna sustatzeko (II. eranskinean jasotzen da).
– Euskadiko Gurutze Gorriarekin lankidetza-hitzarmena: Pobreza energética proiektua garatzea. (III. eranskinean jasotzen da).
– Nafarroako Foru Erkidegoarekin osasun-gaien inguruko lankidetza-hitzarmena, (IV. eranskinean jasotzen da).
– Carlos III Osasun Institutuarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: osasun sistema nazionalaren prestazioak eta osasun-teknologiak aztertzeko jarduerak garatzea. (V. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza hitzarmena, Tolosako udalarekin, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan. (VI. eranskinean jasotzen da).
– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Zumarragako udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko. (VII. eranskinean jasotzen da).
– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Ordiziako udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko. (VIII. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Soraluzeko udala toki erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (IX. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Zumarragako udala toki erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (X. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lizartzako udala toki erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (XI. eranskinean jasotzen da).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIEN ARTEKO ETA FORU ALDUNDIEN BERAIEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA INFORMAZIOA BALIABIDE ELEKTRONIKOEN BITARTEZ TRUKATZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
HAUEK BILDU DIRA:
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, Herri Administrazioa eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean (hemendik aurrera EAEko Administrazioa).
Cristina González Calvar andrea, Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Foru Aldundiaren izenean.
Ibone Bengoetxea Otaolea andrea, Bizkaiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Foru Aldundiaren izenean.
Imanol Lasa Zeberio jauna, Gipuzkoako Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatua, Foru Aldundiaren izenean.
Alderdiek hitzarmena sinatzeko behar den gaitasun juridikoa onartu diote elkarri eta hori dela bide hauxe
ADIERAZI DUTE:
I.– Bai EAEko Administrazioak, bai Foru Aldundiek administrazio-kudeaketa modernizatu, arrazionalizatu eta erraztu nahi dute, zerbitzu publikoak ahalik eta efizienteenak eta hoberenak izan daitezen. Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Eta zehazki, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, izapideak egiteko herritarrei ziurtagiriak eskatu beharra saihesteko aukera emango duten sistemak.
II.– Herritarrek zerbitzu publikoak baliabide elektronikoen bitartez erabiltzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak ezarri du herritarrek eskubidea dutela herri-administrazioek badituzten datuak eta agiriak ez emateko. Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak ezartzen duenez, datuak eta agiriak ez ekartzeko eskubidea erabiltzea errazagoa izan dadin, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak sinatzea bultzatuko du administrazioak, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 9. artikuluaren arabera (Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa da lege hori). Hitzarmenetan organo lagatzaileei eskuratu nahi diren datu edo dokumentuekiko eskubide hori baliatzen dela egiaztatzea ahalbidetuko dieten prozedurak ezarriko dira.
III.– Sinatzaileek datu jakin batzuk laga diezazkieten behar izaten dute, beren egitekoak burutzeko eta ezarrita dituzten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean efizientziaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, alderdiek uste dute beren arteko datu-trukea arautu beharra daukatela. Truke horretn baliabide elektronikoak erabiliko dira, eta herri-administrazioek dauzkaten datuen inguruan herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.
IV.– EAEko Administrazioak eta Lehendakaritza Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoko zerbitzuak emateko elkarri, eta horren aplikazio-eremuan sartzen da EAEko Administrazioa SARA sarean sartzea. Sare hori Lehendakaritza Ministerioak eta autonomia-erkidegoek elkarrekin garatutako azpiegitura teknologikoen multzo batek osatzen dute, eta horren bidez administrazio guztiak (nahi dutenak) sarean konekta daitezke eta administrazioen artean aplikazioak elkartrukatzeko sistema erraztu daiteke. Hitzarmenaren II. eranskinean adierazten da EAEko Administrazioak hitz ematen duela Foru Aldundiak SARA sarean sar daitezen erraztu eta sustatuko duela, Foru Aldundiek erabakitako teknologia, tresna eta prozedurak erabiliz.
V.– Datuak elkarri emateko erabiliko den sistemari esker, alde batera utzi ahal izango dira paperezko ziurtagiriak eta bestelako egiaztagiriak: aurrerantzean datuak baliabide elektronikoen bidez bidaliko dira, eta behar bezala bermatuko dira trukatzen den informazioaren egiazkotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta artapena.
VI.– Sinatzaileek itundu dute 1998ko abenduaren 22an Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundi bakoitzak datuen trukeaz sinatutako hitzarmenak (EHAA, 1999-01-15) hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez haietan ezarritako informazioa ematea bermatzen denean, suntsitzea. Hori gertatu arte aurreko hitzarmenek jarraituko dute indarrean. Era berean, sinatzaileek erabaki dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren sozietate publikoek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek informazioa baliabide elektronikoen bidez trukatzeko 2009ko abenduaren 1ean (EHAA, 2010-02-10) sinatu zuten lankidetza-hitzarmena suntsitzea.
Horregatik guztiagatik alderdiek lankidetza hitzarmen hau sinatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua.
Hitzarmen honen xedea da zehaztapenak eta baldintza orokorrak zehaztea, batetik, EAEko Administrazioaren eta Foru Aldundien arteko informazio-trukea eta, batetik, Foru Aldundien artekoa egiteko. Hitzarmen honen xedea da, halaber, Estatuko administrazioen eta Foru Aldundien arteko datu-bitartekotza egitea.
Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datu eta agiriak ez ekartzeko eskubidea erabiltzeko erraztasunak ematea, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2.b artikuluan ezarritako eran, hau da, interesdunak ados daudenean edo legeak hala ezartzen duenean.
Nolanahi ere, hitzarmenak aukera emango dio administrazioari herritarrek aurkeztutako datuak egiaztatzeko, haren baimenik lortu beharrik gabe, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11.2 eta 21 artikuluei jarraituz.
Bigarrena.– Lankidetzaren eremua.
EAEko Administrazioak eta Foru Aldundiek elkar hartuta lan egingo dute, kasuan kasuko informazioaren arabera lagatzaile edo lagapen-hartzaile gisa, hitzarmenaren I. eranskinean aurreikusitako datuen transmisioan. Era berean, EAEko Administrazioak Estatuko administrazioen eta Foru Aldundien arteko datuen transmisioan bitartekotza-lanak egingo ditu, hitzarmenaren II. eranskinean aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.
1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak ezarriko ditu eskaintzen dituen elkarreragingarritasun-zerbitzuetara sartzeko protokolo eta baldintzak. Informazioa emateko eskaerak koordinatu, tramitatu eta erantzuteko organo arduraduna honakoa izango da.
– Arabako Foru Aldundian: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.
– Bizkaiko Foru Aldundian: Administrazioaren Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusia.
– Gipuzkoako Foru Aldundian: Modernizazioaren, Zerbitzuen eta Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia.
– EAEko Administrazioan: Administrazio Elektronikoaren eskumenak dituen Zuzendaritza.
2.– Lagatako datuak hartzen dituen administrazio bakoitzak ezarritako datuetara sartzeko baldintzak beteko ditu eta lagatzaileak baimenduriko administrazio-tramite eta prozeduren esparruan emandako informaziorako pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Emandako informaziora sartzeko eskaerak koordinatu, tramitatu eta erantzuteko organo arduraduna honakoa izango da:
– Arabako Foru Aldundian: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.
– Bizkaiko Foru Aldundian: Administrazioaren Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusia.
– Gipuzkoako Foru Aldundian: Modernizazioaren, Zerbitzuen eta Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia.
– EAEko Administrazioan: Administrazio Elektronikoaren eskumenak dituen Zuzendaritza.
Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.
Informazioa Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean eta hura garatzeko arauetan, eta bereziki datuen bitartekotzako protokoloen elkarreragingarritasunerako arau teknikoan (BOE, 2012-07-26), ezarritako baldintza tekniko eta funtzionalen arabera emango da.
Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.
Jarraipen Batzorde Teknikoa sortuko da hitzarmenean eta eranskinetan itundutakoa kudeatzeko, jarraipena egiteko eta betetzen denentz kontrolatzeko. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bina kide izendatuko dituzte. Batzordea Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluko II. kapituluan ezarritako arauei lotuko zaie bere jardunean.
Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera aparteko bilkura egingo du alderdi batek eskatzen duen bakoitzean.
Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren interpretazioaren eta burutzapenaren inguruan sortzen diren auziak ebatziko ditu, eta bidezkotzat jotzen diren hobekuntzak formalizatzea proposatuko du. Era berean, bere egitekoak garatzeko egoki iruditzen zaizkion lantaldeak antolatuko ditu.
Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.
Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.
Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik; baina horrek ez du esan nahi, alderdiek, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko eta betiere materialki posible bada, inbertsioak egin beharko ez dituztenik.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honek sinatzen den egunetik aurrera sortuko ditu ondoreak, eta hiru urtean egongo da indarrean. Indarraldia amaitutakoan hitzarmena urtebeterako luzatuko da berez, eta hala gertatuko da urtero, baldin eta, mugaeguna baino gutxienez hiru hilabete lehenago, alderdietako batek hitzarmena suntsitzea nahi duela adierazten ez badu.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.
Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko. Hitzarmenaren klausulak berrikusten badira, aldaketak hitzarmenean bertan sartuko dira, eranskin gisa, eta alderdiek sinatu behar egin beharko dituzte.
Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik at geratzen da, baina horrek ez du ezertan galarazten, sortzen diren zalantzak eta hutsuneak ebazteko, lege horretako printzipioak aplikatzea.
Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek konpromisoa hartu dute hitzarmena betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.
Hitzarmenaren garapenean eta burutzapenean alderdien arteko auziren bat sortzen bada eta bosgarren klausulan ezarritako Jarraipen Batzorde Teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikziora joko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hamaikagarrena.– Komunikazioa.
Alderdiek hitzarmenaren sinatzaile guztiak aipatuko dituzte haren berri emateko bakarka zein batera egiten dituzten egintza guztietan.
Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.
Hamabigarrena.– Araubide iragankorra.
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundi bakoitzak datuak lagatzeko 1998ko abenduaren 22an sinatutako hitzarmenak (EHAA, 1999-01-15), hitzarmen hau sinatzen denean indarrean daudenak, indarrean jarraituko dute, harik eta hitzarmen honetan aurreikusitako transmisio-sistema berria efektiboa izan arte, eta ezin izango dira ordeztu, haietan aurreikusitako informazioa emateko modua bermatu ezean.
Hamahirugarrena.– Hitzarmena suntsitzea.
Sinatzaileek erabaki dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren sozietate publikoek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek informazioa baliabide elektronikoen bidez trukatzeko 2009ko abenduaren 1ean (EHAA, 2010-02-10) sinatu zuten lankidetza-hitzarmena suntsitzea.
Aurrean ezarritako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren lau ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.
Cristina González Calvar, Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.
Ibone Bengoetxea Otaolea, Bizkaiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua.
Imanol Lasa Zeberio, Gipuzkoako Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatua.
Erantsitako agiriak:
I. Eranskina. EAE-ko Administrazioaren eta Foru Aldundien arteko eta Foru Aldundien beraien arteko datu transmisioa.
II. Eranskina. Estatuko Administrazio orokorraren eta Estatuko gainerako Administrazioen eta Foru Aldundien arteko datu bitartekotza.
I. ERANSKINA
EAE-KO ADMINISTRAZIOAREN ETA FORU ALDUNDIEN ARTEKO ETA FORU ALDUNDIEN BERAIEN ARTEKO DATU TRANSMISIOA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da EAEko Administrazioak eta Foru Aldundiek eta Foru Aldundiek beraien artean datuak trukatzeko baldintzak arautzea. Alderdi guztiek informazio-lagatzaile nahiz lagapen-hartzaile izan daitezke.
Informazioa beren egitekoen ondorioz bildu dute lagatzaileek, administrazio baitira, eta lagapen-hartzaileek, ezarrita dauzkaten eginkizunak burutzeko behar dute.
Nolanahi ere, indarrean dagoen arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuz eman eta eskuratuko da informazioa. Alde horretatik, datu pertsonalak zein esparru eta helburu zehatz, esplizitu eta legitimotarako lortu diren kontuan izan beharko da, eta trukatzen direnean, horren arabera, egokiak, beharrezkoak eta neurrikoak izan behar dira, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 4. artikuluak ezarri legez.
2.– Informazioa ematearen helburua.
Helburua da EAEko Administrazio Publikoaren eta Foru Aldundien menpeko organo eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatu eta kontsultatzea, baldin eta datu horiek prozedura horietako eskakizunetan sartzen badira.
3.– Informazioaren edukia.
Datu-lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogo bat eduki eta argitaratuko du, lagapen-hartzaile diren erakundeen eskura, kontsultatu dezaten. Zerbitzuen katalogoan trukerako datuen xehetasunak jasoko dira, zerbitzuetara sartzeko baldintza teknikoak, tramitaziorako eskakizunak eta lagapen-hartzaileak jakin behar duen beste zernahi informazio.
4.– Informazioaren transmisiorako baldintzak.
Informazioa Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean eta hura garatzeko arauetan, eta datuen bitartekotzako protokoloen elkarreragingarritasunerako arau teknikoan ezarritako baldintza tekniko eta funtzionalen arabera transmitituko da.
5.– Datu pertsonalen babesa.
Alderdiek hitz ematen dute zorrotz beteko dituztela Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, lege hori garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritako xedapenak eta haiek garatzeko estatuko nahiz erkidegoko araudian ezarritakoak.
Horren ondorioz, datuak kontsultatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da interesdunaren adostasuna lortzea, lege maila duen arau batek kontsulta egitea baimentzen ez badu behintzat. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozedurak hasteko eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.
Ematen diren datu pertsonalen erantzuleak kasuan kasuko datuak babesteko agentzian behar bezala deklaratuta izan beharko ditu datuen fitxategiak, informazioa eman baino lehenagotik. Tratamenduaren arduradunik bada, datuen erantzuleak esango dio, hitzarmen honetan jasotako zerbitzuak emate aldera, zer jarraibide bete behar dituen datuetara sartzen uzteko.
6.– Informazioaren eskuragarritasuna.
Elkarreragingarritasun-zerbitzua astean 7 egun eta egunean 24 ordu egongo da eskuragarri.
Administrazio lagatzaile nahiz lagapen-hartzaile guztiek laguntza eskainiko diete zerbitzuen erabiltzaile guztiei, eta horretarako arreta-zentro bat izango dute, elkarreragingarritasun-sistemaren gaineko gorabehera guztiak bideratuko dituena.
7.– Informazioa beste sistema batzuen bidez bidaltzea ez eskatzeko konpromisoa eta herritarrei zuzenean aurkez dezaten ez eskatzekoa.
1) Lagapen-hartzaileak ez dio eskatuko lagatzaileari hitzarmenean, eranskinetan edo alderdiek ituntzen dituzten aldaketetan ezarritakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko informazioa.
2) Lagapen-hartzaileak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, lagatzaileari eskatuko dio informazioa hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko; hala ere, gerta liteke arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik lagatzaileak informazioa ezin bidali izatea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua,
CRISTINA GONZÁLEZ CALVAR.
Bizkaiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Gipuzkoako Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatua,
IMANOL LASA ZEBERIO.
II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIEN ARTEKO DATU BITARTEKOTZA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren eta estatuko gainerako administrazioen eta Foru Aldundien arteko datu-bitartekotza arautzea. Bitartekotza hau Lehendakaritza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak administrazio elektronikoko zerbitzuak emateko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker egin daiteke.
Herritarrek, lehendik administrazio publikoen esku dauden datuak eta dokumentuak berriro aurkeztu beharrik ez izateko eskubidea erabiltzea errazte aldera, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak datu horien bitartekotzarako plataforma bat garatu du.
Plataforma horri esker, interesa duten administrazio publikoek automatikoki eta baliabide elektronikoen bitartez kontsultatu ahal izango dituzte herritarren datuak, dokumentu horiek aurkeztu beharrik ez izateko edo datu horiek egiaztatzeko. Horretarako, alabaina, lege batek gaitu behar ditu edo herritarrek baimena eman behar die. Lehendakaritza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak elkarri administrazio elektronikoaren zerbitzuak emateko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunaz baliatu ahal izango dira Foru Aldundiak, eta Eusko Jaurlaritzaren bidez, hitzarmen honen eranskinetan datozen edo aurrerantzean jasotzen diren zerbitzuek eskaintzen dituzten funtzionalitateetara sartzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak bitartekotza-lana egingo du, bai estatuko administrazioek eskura jarritako datuak gainerako euskal administrazioei lagatzeko, bai eta, alderantziz, horiek eskaintzen dituzten datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko.
Kontuan izanik administrazioen arteko lankidetza behar-beharrezkoa dela herritarrei zerbitzu integratuak eskaini ahal izateko, eta kontuan izanik, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko baldintzak zehaztea, administrazio-egitekoak betetzeko beharrezkoak diren datuak kontsultatu ahal izateko, legeak exijitutako segurtasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.
2.– Irismena.
Eranskin hau aplikatuz gero, Foru Aldundien menpeko organoen edo erakundeen aplikazio informatikoek datuen bitartekotza zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.
Datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa izango du zerbitzuak, oinarrizko zerbitzuekin eta segurtasun politika bateratuarekin, Euskalsarea sarera konektatuta dauden administrazio publikoen aplikazioen artean informazioa modu seguruan trukatu dadin. Dena den, agiri honetan ezarritako ezaugarriak eta baldintzak beteko dira.
Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari bat izango du eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzu guztiei buruzko dokumentazioarekin; besteak beste, honako hauek izango ditu: eskura dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa eta sarbidea baimentzeko formularioak.
3.– Zerbitzua ematen duenaren betebeharrak.
EAEko Administrazioak, zerbitzu-emaile gisa, honako betebehar hauek hartzen ditu bere gain:
(i) Foru Aldundien eskura jartzea administrazio publikoen arteko datuen bitartekotzarako zerbitzua.
(ii) Zerbitzuak integratzeko proba-inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehen behar bezala dabiltzala bermatze aldera.
(iii) Foru Aldundietako integrazio eta garapen taldeek aplikazioak haien zerbitzuetan integratzeko behar duten laguntza eskainiko dioten bitartekoak prestatzea.
(iv) Zerbitzuen erabileraren ondoriozko kontsultei eta gorabeherei arreta emateko eta horiek konpontzeko behar diren baliabideak edukitzea.
(v) Egindako eragiketak ikuskatzeko tresnak ematea, transakzioak ezesten ez direla ziurtatze aldera.
(vi) Eskaintzen diren informazioa eta bitartekotza zerbitzuak behar bezala babesteko behar diren segurtasun-neurri guztiak hartzea.
(vii) Bitartekotza zerbitzuak emateari lotuta dauden datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, erabilgarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.
4.– Zerbitzuen onuradunen betebeharrak.
Foru Aldundiek, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuradun gisa, honako konpromiso hauek hartu dituzte:
(i) Bere bulego edo instalazioetatik Euskalsarea sarearen bitartez bitartekotza-zerbitzura sartzeko behar den konektibitatea eta hedapena prestatzea.
(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean eta hura garatzeko arauetan, eta bereziki, datuen bitartekotzako protokoloen elkarreragingarritasunerako arau teknikoan, ezarri diren segurtasun neurriak eta egiazkotasun, konfidentzialtasun eta osotasun eskakizunak betetzea.
(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egin daitezen hitzartzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistemen gainerako erabiltzaileek zerbitzuak erabil ditzaten arriskuan ez jartzeko.
(iv) Datuak berak jaso baditu, herritarren onarpena eskatzea, datuak eskatzea gaitzen duen legerik ez badago.
(v) Zerbitzua modu egokian erabiltzea, baimenduta dituen kasuetan erabiliz.
(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzurako sarbidea eta horren erabilera erraztu, sustatu eta antolatzea bere eskumen-eremuko erakundeei eta administrazioei; eta zerbitzuaren kalitatea, dagokionean, bermatzea.
(vii) Zerbitzua erabiltzen duten aplikazioak eta sistemak administratzeko prozesuak bateratzeko ezarritako prozeduren jarraipena egitea.
5.– Informazioaren transmisiorako baldintzak.
Eranskin honen xede diren zerbitzuek Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean jasotzen diren baldintza teknikoak eta funtzionalak bete beharko dituzte.
6.– Erantzukizunaren mugak.
Eusko Jaurlaritzak edo horren hornitzaileek ez dute zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez egoteagatik zeharka sor daitezkeen kalteak bere gain hartzeko betebeharrik.
7.– Erreferentziak.
Eusko Jaurlaritzak onuradunen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan atera dezake, aldez aurretik baimena eskatu gabe, zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda.
Foru Aldundiek ez dute Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko baimenik behar izango zerbitzu horien erabilera aipatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua,
CRISTINA GONZÁLEZ CALVAR.
Bizkaiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
Gipuzkoako Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatua,
IMANOL LASA ZEBERIO.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
LOMBARDIAKO ESKUALDEAREKIN PROTOKOLOA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAN LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO
Alde batetik, Lonbardia eskualdeko gobernuaren izenean, Gianni Fava Nekazaritzako sailburu jaunak,
eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean, Maria Aranzazu Tapia Otaegui Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu andreak, Eusko Jaurlaritzako kideak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen 2013ko apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak 3. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz, hemendik aurrera «Aldeak» deituko diegunak, zera adierazi dute:
CHRW(9679) Lonbardia eskualdean Nekazaritza Sailari aitortzen zaio protokolo hori gauzatzeko legezko ahalmena, eta, Eusko Jaurlaritzaren kasuan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika Sailburuordetzaren eskumena da baserriko eta itsasertzeko eremuetako nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren arloetan lehiakortasuna sustatzea helburu duen edozein jarduera garatzea, tokiko zein nazioarteko merkatuan.
CHRW(9679) Nekazaritza eta arrantza arloak lehiakortasun terminoetan abiarazteko interes partekatua ageri da; bai nekazaritzako elikagaien katean ekoizpen gaitasuna eta negoziazio ahalmena sustatuz, bai merkataritza-estrategia berrietara zuzendutako transformazioa landuz.
CHRW(9679) Nekazaritzako elikagaien sektoreak eta, batez ere, tokiko produktuekin lotutako elikagaien industriak bi Aldeen lurraldeetan ekonomia hazteko aukerak ekartzen dituzte, bai eta lehen sektorearen garapen dibertsifikatuagoa, orekatuagoa eta harmoniatsuagoa ekarri ere.
CHRW(9679) Barne merkatura bideratutako arlo tradizionalenetan modernizazioa eta berrikuntza sustatzeko nahia partekatzen dute Aldeek. Hain zuzen ere, Aldeen ustez, beraien produktuen eta zerbitzuen balioa handitzeari begiratu behar dio aipatutako arloetako berrikuntzak, teknologiak eskaintzen dituen ahalmenei etekina ateraz eta lankidetza zein merkataritza estrategia berritzaileak garatuz.
CHRW(9679) Gainera, kalitate bereiziari laguntzeko ekimenak, merkataritzarako zirkuitu laburrak eta tokiko produktuak, enpresak nazioartekotzea, berrikuntza eta nazioarteko sareak oinarrizkoak dira lehiakortasun orokorrerako, baita nazioarteko gaikako ekitaldietan parte hartzea ere.
CHRW(9679) Gianni Fava sailburuak 2015eko otsailaren 26an eta 27an Donostian egindako erakunde-bisita baliatuz, lankidetzarako lehentasunezko eremuak partekatu zituzten Aldeek.
Arrazoi horiengatik, protokolo hau berrestea hitzartu dute Aldeek, hurrengo hitzarmenen arabera:
HITZARMENAK
I.– Protokolo honen xedea.
Eusko Jaurlaritzaren eta Lonbardia eskualdearen artean komunikazio-bide zuzena sortzea da aipatu protokolo honen helburua, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Lonbardia eskualdeko Nekazaritza Sailaren arteko lankidetzaren bidez. Komunikazio horren helburua esperientziak eta ezagutzak trukatzea da, bai eta ekimen komunak partekatzea eta garatzea ere, honako eremuetan:
– nekazaritzako elikagaien «kalitatea» eta «jatorria», merkataritzarako zirkuitu laburrak eta lurraldearekin zerikusia duten produktuak indartuz.
– lankidetzarako nazioarteko sareak intereseko gaietan.
– ezagutzak eta berrikuntza trukatzea.
– baserri, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien eremuko berrikuntzan aitzindariak diren eskualdeen taldea sortzea.
– sukaldaritzan tokiko eta kalitatezko produktuak erabiltzea bultzatuz, eremuko ohitura gastronomikoak sustatzeko xedea duten elikadura-heziketako jardunbide onak eta proiektuak trukatzea.
– zirkuitu laburra sustatzeko praktika onak eta proiektuak trukatzea Farmer market izenekoak, zuzeneko salmentak, eta abar.
Eranskin batean azaldu da lan-eremu horietako bakoitza garatzeko aurreikusi den jardute programa, eta lankidetzaren oinarrizko edukia batu zaio horri.
II.– Aldeen konpromisoak.
Aldeek lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute, protokolo honetan jasotako gaien inguruan garatutako jakintzak, baliabideak eta esperientziak eskainiz eta helaraziz.
Aldeen kontura izango dira protokolo honen ondoriozko finantza-gastu guztiak.
III.– Kontrol-batzordea.
Protokolo hau egikaritzeko koordinazio egokia bermatzeko asmoz, kontrol-batzordea eratu da. Lonbardia eskualdearen izenean, nekazaritza eta landa garapen gaietan adituak diren pertsonek osatuko dute aipatutako batzordea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkariek osatuko dute; Lonbardia eskualdeko Nekazaritza sailburuak izendatuko ditu lehenengoak, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak izendatuko ditu bigarrenak.
Era berean, Aldeetako bakoitzeko teknikariak eta adituak kontrol batzordeko bileretara joan ahal izango dira, batzordeko kideek horiek bertaratzea egokitzat jotzen duten aldiro.
Batzordeak urtean bitan egingo ditu, gutxienez, bilerak, protokoloa egikaritzean hautemandako aurrerapenei buruzko informazioa eta elkarrekin garatutako ekimenen emaitzen ebaluazioari buruzko informazioa trukatzeko helburuz. Gainera, beharrezkoa balitz, batzordea arduratuko da protokoloa ikuskatzea edota moldatzea proposatzeaz.
Kontrol-batzordeak protokoloa interpretatzeko eta aplikatzeko eskumena dauka.
IV.– Iraupena eta ebazpena.
Protokolo honek, eskudun organoek onartzen dutenean, sinatzen duten egunean indarrean jarri eta hiru urte iraungo du.
V.– Izaera juridikoa.
Agiri honek ez dakar ondorio juridiko loteslerik Aldeentzat. Kontrol-batzordeak ebatziko ditu protokoloa aplikatzeari dagozkion eztabaidak.
Aurrekoarekiko adostasuna dagoela erakusteko, eta nork dagozkion funtzioak erabiliz, dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte Aldeek, bai italierazko bertsioan, bai gaztelaniazkoan, biek ala biek emanez modu berean fede, goian adierazitako egun eta lekuan.
Lonbardia eskualdearen izenean, Nekazaritzako sailburua, Gianni Fava.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, María Aránzazu Tapia Otaegui.
ERANSKINA
LAN-PROGRAMA
Iraupena: 2015.
Helburuak eta lan eremuak.
Lonbardiaren eta Euskadiren artean «zuzeneko elkarrizketarako» bidea ezartzea da hitzarmenaren funtsezko xedea, bi lurraldeak elkarrengana hurbiltzea ahalbidetuko duena, bai eta lan-eremu jakin batzuetan elkarlanean aritzea ere, beste lankidetza tekniko eta instituzional batzuk baztertu gabe.
Kalitatea eta jatorria nekazaritzako elikagai-produktuetan.
Europar Batasuneko errealitatea osatu izan dute eta osatzen dute tokiko nekazaritzak eta zuzeneko salmentek, eta bertako nekazaritzaren parte izaten jarraituko dute. Egiaztatutako errealitatea da lurralde bakoitzeko nekazaritza ustiapenetako benetako produktuak eskatzen direla elikagaiak banatzeko kate laburretan.
Lonbardia da nekazaritzako elikagaien eskualde nagusia Italian, eta, era berean, oso lurralde aktiboa da lurraldearen irudia sortzeko unean, bai eta hurbileko produktuaren kalitatea eta identifikazioa eta sustapena bultzatzeko orduan ere.
Lonbardiarekin alor horretako berri gertutik eta errotik izatea da xede nagusia; zehazki, gai horren gaineko esperientziak trukatuz, eta elkarrekin defendatuz kalitatezko eta lurraldeari lotutako produktuen sustapena, bai komunitateko bai bi estatuetako agintaritzaren aurrean. Zehatz-mehatz, hauek dira asmoak:
1.– Euskadik «Position Paper» – «Promoting European Local Food Systems» sinatzea. Lonbardiako UnionCamere-ren ekimena da hori, Lonbardiako gobernuak babesten duena. Zenbait sarek sinatu dute agiri hau, eta bai Lonbardia, bai Euskadi, sare horien partaide dira: Euromontana, Errin, Arepo...
2.– Elkarren presentzia ziurtatzea, Euskadi gonbidatutako eskualde gisa izanik, «Planeta elikatzea, bizitzarako energia» erakusketa unibertsaleko (2015eko maiatzetik urrira bitartean) Lonbardiaren pabilioian, Milanen. Horretaz gain, «arloko» presentzia ziurtatzea tokiko ekoizpen gaietan, jatorriari eta kalitateari lotuta. Presentzia hori «herrialdearen aurkezpena» izatea nahi da, ahalik eta maila goreneko erakundeak bertaratuz.
3.– Elkarrekikotasunean, Bilbon 2016ko otsailaren 12tik 14ra bitartean egingo den Gusto-Ko azokan izango litzateke Lonbardia «gonbidatutako eskualde».
Elkarlanerako sareetan parte hartzea.
Ekonomiarekin, ingurumenarekin, kulturarekin eta gainerakoekin gero eta lotuago dagoen Europa honetan, elkarlanerako sareak oinarrizko tresna dira gure erakundeak itun orokorrean egoki koka daitezen eta gure interesak babesteko.
Alde horretatik, bai Lonbardiak, bai Euskadik, modu aktiboan hartzen dute parte elkarlanerako zenbait plataforma eta saretan, nekazaritzako elikagaien eta baserri gaietan. Horietako batzuetan, gure bi gobernuek edo mendeko egiturek elkarrekin egiten dute lan. Esate baterako, Euromontana, ERIAFF, ERRIN, AREPO, eta abar.
Gure gobernuek kanpo-lankidetzarekin lotura duten gaiekiko sentsibilitate berezia dute eta, horretan oinarrituta, presentziarik handiena lortu nahi dugu Europako eta nazioarteko mundu konplexu baina interaktiboan. Eta hori jomuga izanik, honako helburu komunak proposatzen ditugu hitzarmen honekin:
– Nekazaritzako/baserriko elikagaien eta landa garapenaren testuinguruan, gure ustean, lankidetzan aritzea estrategikoa den sare nagusiak identifikatzea, bai eta xede komunak ezartzea ere horietako guztietan.
– Elkarrekin parte hartzea sare eta programetan, xede komunak lortzeko baliabideak trukatuz (presentzia gobernuko organoetan, ordezkaritza komunitateko instantzietan (Elkarrizketa Zibilerako Taldeak, ENRD...).
Ezagutzak transferitzea eta berrikuntza.
Euskadiren eta Lonbardiaren artean lankidetza bideak ezartzea da helburua, horien artean ezagutzak transferitzeko jarduerak hedatzeko xedez, bien interesekoak diren eremuetan edo eremu estrategikoetan.
– Nekazaritza eta landa garapen gaietan Europako proiektuak garatzeko taldeak elkarrekin harremanetan ipintzea; hala, baterako balorazioa egiteko formulak ezartzea ahalbidetu da, eta partekatutako interesen gaineko proiektuen garapenerako Europako eta nazioarteko partzuergoek parte hartzeko aukerak ugarituko dira.
– Bien intereseko ekitaldietarako gonbidapenak edota elkarrekin egindako antolaketa koordinatzea, nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaietako eta landa garapeneko berrikuntza gaietan bereziki. Berehala zehaztu beharrekoa da Euskadik zehaztasuneko nekazaritzari buruzko ekitaldi eta proiektuetan parte hartzea, bai eta Lonbardian Nereus sarearen jardunaldietan parte hartzea ere, «teknika aeroespazialak mendiko espazioen kudeaketari aplikatzeari» buruzkoan.
Eskualdeko lidergoa.
Benetan uste dugu XXI. mendeko Europan eskualdeak direla Europako herritarren aldeko politiketan oinarrizkoena garatzeko lurralde marko aproposa.
Politika «nazional» handien jakitun gara: ekonomiaren lerro nagusiak, defentsa, azpiegitura handiak, eta abar marko europarrean garatzen dira, hori baita mundu mailan lehiatzeko testuinguru bakarra. Hala ere, estatu handietako lurralde markoa herritarrengandik urrun dago politika lerro handi horiek tokian aplikatzeko unean, eta, jakina, urrun baita ere tokiko politikak garatzeko, europar gizartearen egunerokotasunetik hurbil egonik azken horiek.
Horregatik uste dugu Lonbardia eta Euskadi eskualdeak elkartu egin behar direla, izan ere, beraien lurralde eta herriei dagokienez, eskala hurbila daukate. Aldi berean, baliabideak dauzkate, eta, batez ere, autonomia maila altuaz jarduteko borondatea, eta beraien gain hartzen dituzte euren etorkizuna eratzearen ondoriozko arrisku eta aukerak. Kidetze horrek, Europako beste toki batzuetako eskualde eremuetako lurralde batzuk gaineratuta, askoz ere bultzada handiagoa ekarriko luke hainbat eremutara, behar den tokietan erabiltzeko: Europar Batzordeko erakundeen aurrean, parlamentuan, estatu kideen aurrean, elkarlanerako sareetan... Horregatik proposatu dugu honakoa:
– Nekazaritza, nekazaritzako elikagai eta baserri gaietan «eskualde aitzindariak» direnez osatutako sare bat eraikitzea elkarrekin. Eskualde horien ezaugarri izango dira garapen autonomikoa, norberaren politiken erabilera autonomoa egiteko borondatea edota beste eskualde batzuk baino lehen egoteko gaitasuna.
– Ad hoc antolatutako ekitaldi batean aurkeztuko da sare hori jendaurrean, 2015 amaieran edo 2016 hasieran.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
EUSKADIKO GURUTZE GORRIAREKIN LANKIDETZA HITZARMENA: POBREZA ENERGÉTICA PROIEKTUA GARATZEA
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 6an.
BERTARATU DIRA:
Alde batetik, Ángel Toña Guenaga jauna, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestalde, Irusta Bilbao jauna, Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren presidentea, batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.
Bi alderdiek hitzarmen hau formalizatzeko beharrezkoa den ahalmen juridikoa eta jarduteko ahalmena aitortzen diote elkarri eta, ados jarrita, horretan aritzeko eman zaien ordezkaritza elkarri onartuta, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkio, besteak beste, gizarte-ongizateari eta gizarte-zerbitzuei buruzko egitekoak eta jardun-arloak.
Bigarrena.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuan, gizarte-arloko zeharkako politiken lankidetza aipatzen da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak gauzatzeko laguntza ere.
Hirugarrena.– Jarduera gehienak Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean xedatutako plangintzatik datoz. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eskumen, antolamendu, kontsulta eta parte-hartzearen araubidea ezartzen du. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren xedea da, beste sistema eta politika publikoekin lankidetzan eta koordinazioan, herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea. Oinarrizko helburuen artean dago, besteak beste, gizarte-bazterkeriaren egoerak saihestea eta artatzea, eta pertsona, familia eta taldeen gizarteratzea bultzatzea, baita larrialdi-egoerek eragindako beharrizan pertsonalak eta familiakoak prebenitzea eta artatzea ere.
Laugarrena.– Gizarte Zerbitzuen Legeko 73. artikuluak honako hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden beste prestazio eta zerbitzuak eskuratzea sustatu eta/edo babestu ahal izango dute, bai eta gizarte-zerbitzuen eremuko beste jarduera batzuk egin daitezen sustatu ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen plangintza estrategikoak ezarritako jardunbide orokorretara egokitzen badira eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek garatzen badituzte, zein ere den horien forma juridikoa –elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk–».
Gaineratzen du bereziki kontuan hartuko direla, aurreko paragrafoan aurreikusitako ondoreetarako, pertsonak artatzeko prestazio eta zerbitzu berriak abian jartzearekin loturiko jarduera berritzaileak eta esperimentalak; enpresa-egiturari laguntzeko ekintzak eta herritarren partaidetza sustatzekoak; zerbitzu-erakundeetan, zerbitzua emateko eginkizunetan eta lan-jardunbideen hobekuntzan plangintza hobetzera eta kalitatea bermatzera nahiz hobetzera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-ekintzak (diru-laguntza edo hitzarmen gisa egituratu daitezke horiek).
Bosgarrena.– Gurutze Gorriak erakunde humanitarioa, boluntarioa eta interes publikokoa da, eta jarduera pertsona ahulengandik gero eta hurbilago egoteko eginkizuna du. Horretarako, ekintza integratuak baliatzen ditu, funtsean, boluntarioek eginikoak, parte-hartze sozial handiarekin eta lurraldean presentzia izanik. Legez eratuta dago Administrazio Publikoen laguntzaile eta kolaboratzaile gisa ekintza horiek bultzatzen dituzten ekintza humanitario eta sozialetan.
Euskadiko Gurutze Gorriaren estatutuen helburuen artean dago honako hauen sustapena eta lankidetza: asistentzia-zerbitzuen gizarte-ongizateko ekintzak –arreta berezia jarriz gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboetan edo pertsonetan–, ezbeharrak, hondamen publikoak, gatazkak, gaixotasunak eta izurriteak, prebentzio sanitarioko programetan eta osasunaren arloko ekintza asistentzialak eta zuzentzaileak, eta, oro har, Erakundearen oinarriarekin bateragarria den eginkizun sozial eta humanitario oro. Hori dena Gizateriaren, Inpartzialtasunaren, Neutraltasunaren, Independentziaren, Boluntariotzaren, Batasunaren eta Unibertsaltasunaren printzipioetan oinarrituta.
Seigarrena.– Espainiako Gurutze Gorria antolatzeko arauak ezartzen dituen martxoaren 1eko 415/1996 Errege Dekretuaren babespean eta 1997ko irailaren 4ko Ministerioaren Aginduaren bidez onetsitako Estatutuen babespean, Gurutze Gorria erakunde aproposa da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetzan aritzeko.
Zazpigarrena.– Aurkeztu den proiektua 2015-2019 Ekintza Planaren baitan dago. Euskadiko Gurutze Gorriaren VIII. Batzar Orokorrak onetsi du, eta «Pertsonengandik gero eta hurbilago» leloaren aldeko apustua abiapuntu hartuta, baliabide gutxien dituzten pertsonei laguntzea du helburu. Helburu hori lortzeko egiten da lurralde-eremu osoan hurbiltasuna xede duten proiektuak ezartzeko eta finkatzeko ahalegina eta esfortzua. Krisi-egoerek are gehiago nabarmentzen dute pertsonen eta familien hainbat planotako zaurgarritasuna. Eragin hori murrizteak gizarte-bazterkeria gerarazten laguntzen du. Hori dela eta, mota hauetako proiektuak garatzen dira pertsonen oinarrizko beharrizanei aurre egiteko.
Bi aldeak ados egonik, hitzarmen hau formalizatzea erabaki dute, honako klausula hauei jarraiki.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
1.1.– Hitzarmen honen xedea da Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Euskadiko Gurutze Gorriaren arteko lankidetzaren baldintzak ezartzea energia-pobreziaren proiektua garatzeko eta etxebizitzaren arloan krisiaren ondorioz kaltetutako familiei laguntzeko.
1.2.– Helburu nagusi hau lortu nahi da proiektu hau garatzean: «Egoera zaurgarrian edo gizarte-bazterkeriaren egoeran dauden familien premiazko beharrizanak arintzea, krisiaren ondorioz kaltetutako familiei laguntzea hilabete amaierarako laguntza ekonomikoa emanez eta beste beharrizan batzuk detektatzea eta dagozkion baliabideen bidez bideratuz, orientatuz eta koordinatuz konpontzen saiatzea».
1.3.– Helburu espezifikoak honako hauek dira:
– Diru-sarrera gutxi dituzten familiei etxebizitza eta horniduraren (argia, ura edo gasa) gastuen zati bat ordaintzea.
– Familia horiei eskura dituzten beste baliabide batzuen berri ematea eta horietara bideratzea oinarrizko beharrizanak arintzeko.
– Berehalako laguntza hori familiei helaraztea, hurbiltasunaren irizpideari jarraiki, baliabide komunitarioen eta Gurutze Gorriko Lurraldeko Sarearen bidez.
– Egoera honetan dauden familia eta pertsonen estres eta antsietate maila hobetzea eta egoera horiei aurre egiteko gaitasunak lortzen laguntzea.
– Prestakuntzaren bidez, familiek eta pertsonek energia aurrezteko gaitasunak hobetzea.
Bigarrena.– Euskadiko Gurutze Gorriaren betebeharrak.
2.1.– Euskadiko Gurutze Gorriak bere gain hartzen du Energia Pobreziaren Proiektua egiteko eta etxebizitzaren arloan krisiaren ondorioz kaltetutako familiei laguntzeko konpromisoa.
2.2.– Euskadiko Gurutze Gorriko proiektu horren baitan, honako hauek sartuko dira:
– Kasuaren balorazioa egitea eta familientzako baliabideak jakinaraztea eta bideratzea.
– Etxebizitzaren arloan krisiak eragindako familiekin gizarteratzeko ibilbideak zehaztea, betiere zerbitzura jotzeko baldintzak betetzen badituzte.
– Etxebizitza arloko laguntzak ematea: aldizkako zenbait hitzorduren bidez, lortutako konpromisoen jarraipena egingo da, eta zehaztutako laguntzak emango dira, betiere familiak konpromiso horiek betetzen baditu.
– «Etxe jasangarriak» izeneko tailerrak egitea.
– Laguntzea: Euskadiko Gurutze Gorriko boluntarioek laguntza emango dute hainbat gestiotarako laguntza beharrezkoa den kasuetan.
– Familien jarraipena: ibilbidearen amaieran, familia horien egoeraren jarraipena egitea aurreikusi da.
2.3.– Balorazioaren arabera, familiek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte:
– Horniduren txekeak: 80,00 eurokoak, gehienez ere 3 hilabeterako, horniduretarako, eta abarretarako. Epe hori 6 hilabete arte zabaldu ahal izango da, kasuaren balorazioaren eta jarraipenaren arabera. 150,00 euro berriz alta eman behar den kasuan edo hornidura ez eteteko.
– Laguntza eta prestakuntza: Gurutze Gorriko boluntarioek laguntza emango dute erabiltzaileek eskatutako ekintzetan. Era berean, gaitasun berriak bereganatzea ahalbidetuko da etxeko kudeaketaren bidez eta aurreztearen bidez.
2.4.– Beste alde batetik, Euskadiko Gurutze Gorriak justifikatuko du diruz lagundutako ekintzak hirugarren klausulan aurreikusi bezala egin direla, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoaren Bulegoak egiaztatze-egintzak gauzatuko dituzte, baita Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak zehaztutako araudian aurreikusitako egintzak ere.
2.5.– Euskadiko Gurutze Gorriak diruz lagundu daitekeen gastu motara bideratuko du laguntza. Era berean, hitzarmen hau adosteko kontuan hartutako edozein zirkunstantzia objektiboren zein subjektiboren aldaketa jakinaraziko dio Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari.
2.6.– Gainera, erakunde onuradunak diru-laguntza honen xede diren ekintza eta jardueren euskarrietan jasoko ditu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren lankidetza eta laguntza.
2.7.– Ordain-aginduen ondorioetarako, erakunde onuradunak Zerga Administrazioarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Hirugarrena.– Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren betebeharrak.
3.1.– Hitzarmen honetan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren finantzaketa dago, berrehun mila (200.000,00) eurokoa. Dokumentu honen bigarren klausulan ezarritako ekintzak gauzatzeko diru-laguntza zuzenaren bidez eman da.
3.2.– Diru-laguntzaren ordainketa –2015eko aurrekontuen kargura– honela egingo da eraginkor:
a) Lehenengo ordainketa, ehun eta berrogehi mila (140.000,00) eurokoa, Gobernuko Kontseiluak hartutako erabakiaren bidez diru-laguntza emateko onespena jakinarazi ondoren gauzatuko da.
b) Bigarren ordainketa, hirurogei mila (60.000,00) eurokoa 2015eko 2. seihilekoan ordainduko da, jarduketa guztiak amaitu ondoren. Aurretiaz erakunde onuradunak aurkeztu beharko du, 2015eko abenduaren 31 baino lehen: (i) Egindako jarduketa guztiak azaltzen dituen memoria, eta (ii) diru-laguntza guztiaren kargura egin diren gastu guztiak justifikatzen dituen kontua. Justifikatzeko kontua gastua egiaztatzen duten dokumentu guztien zerrenda da. Bertan, gutxienez, honako hauek adieraziko dira: ekintza bakoitzari esleitutako dokumentu mota, identifikazioa, igorlea, data, zenbatekoa eta ehunekoa.
Justifikatzeko kontu horrekin batera, jatorrizko dokumentuak edo horien kopiak (behar bezala konpultsatuta) aurkeztuko dira, egindako jarduketa guztien gastuak justifikatzeko.
3.3.– Lehenengo ordainketa aurreratuaren aurreikuspena justifikatuta egongo da ekintzaren helburu orokorrak betetzeko beharrizanaren bidez eta diru-laguntza hau barne hartzen duen jarduketaren epearen bidez. Hala, proiektuan jasotako jarduerak behar bezala gauzatzeko baliabideak eskuratzen direla bermatu beharko da.
Beste alde batetik, eta kontuan hartuta begi-bistakoa dela diru-laguntza jasoko lukeen erakundea irabazi asmorik gabekoa dela, eta, bestetik, zalantzarik gabe helburuak interes publiko eta sozialekoak direla, ordainketa horri bide ez emateak erakunde horrek ekonomikoki porrot egitea ekarriko luke, eta, egungo egoera ekonomikoan, ezingo lieke gastu horiei bere baliabideekin aurre egin. Are gehiago, funtzioak geraraztea ekarriko luke. Gainera, porrot ekonomiko handiena izango litzateke helburua bera lortzea eragoztea, hau da, eskubide sozialak baliatzeko ikuspuntutik, gizarte-egoera bereziki zaurgarrian bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
3.4.– Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ekarpena gehienez ere berrehun mila (200.000,00) eurokoa izango da. Beraz, Hitzarmenaren indarraldia amaitu ondoren zehazten bada egindako jardueren kostua arestian aipatutako zenbatekoa baino txikiagoa dela, egiazki ordaindu behar den zenbatekoa likidatuko da.
3.5.– Ekarpen hori bateragarria da beste administrazio edo erakunde batzuetatik –publikoak edo pribatuak– lor daitezkeen bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere Hitzarmen honen Bigarren Klausularen 2.2 atalean deskribatutako jarduketak finantzatzea xede badute.
3.6.– Edonola ere, laguntzen zenbateko osoak ezingo du gainditu jarduketen benetako kostua; hau da, jarduera horietan ezingo da gainfinantzaketarik egon, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
3.7.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.12 artikuluaren arabera, diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, edota aldi berean beste Administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuek emandako laguntzak edota, hala badagokio, helburu berarekin emandako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena ere aldatu ahal izango da, betiere laguntzaren onuradunak izateko ezarritako gutxieneko baldintzak mantentzen badira.
3.8.– Euskadiko gurutze gorriak egindako gastuak justifikatzen ez baditu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak galdutzat joko du jasotzeko dauden zenbatekoak eskuratzeko eskubidea, eta hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio jasotako diru-kopuruak gehi diru-laguntza ordaindu zen egunetik aurrera legez dagozkion interesak. Horrek ez du esan nahi, ordea, bidezkotzat jotzen diren jarduerak ezin daitezkeenik abiarazi, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da.
Laugarrena.– Hitzarmenaren kontrola eta jarraipena.
4.1.– Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza izango da kudeaketa-mandatuaren kontrolaz arduratuko den organoa.
4.2.– Diruz lagundutako jarduketen bidez lortu nahi diren helburuak hobeto optimizatzeko, Hitzarmen honen Jarraipen Batzordea eratu da. Gutxienez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzako pertsona bat egongo da, eta beste bat diruz lagundutako erakundekoa. Gutxienez, sei hilean behin bilduko dira.
4.3.– Jarraipen Batzordeak, bere funtzionamenduan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak kide anitzeko organoetarako ezartzen duenaren arabera egingo da indarrean. Edonola ere, Batzordearen presidentetza Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak ordezkatuko du.
4.4.– Batzorde horren oinarrizko eginkizunak honako hauek izango dira:
– Hitzarmenean jasotako jarduketak bultzatzea, gainbegiratzea eta kontrolatzea, eta zehaztutako helburuetara egokitzea.
– Horiek gauzatzean sor daitezkeen desadostasunak konpontzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
– Aurreikusitako jardueretan gainfinantzaketarik ez dagoela egiaztatzea.
– Alderdien arteko eztabaidak ebaztea.
Bosgarrena.– Hitzarmenaren nondik norakoa eta jurisdikzio eskuduna.
Hitzarmen honek administrazio-izaera du, berau aplikatzean sor daitezkeen alderdiak konpontzeko sor daitezkeen ondorioak barne.
Hitzarmen hau aplikatzean sortzen diren auziak Administrazioarekiko Auzietarako jurisdikzioaren eskumenekoak izango dira.
Seigarrena.– Hitzarmena iraungitzea.
Hitzarmen hau honako arrazoi hauengatik azkendu ahal izango da:
a) Hitzartutako epea amaitzea.
b) Hitzarmena salatzea, Euskadiko Gurutze Gorriak bertan aurreikusitako baldintzak, betebeharrak eta konpromisoak ez betetzeagatik. Salaketa egin aurretik adierazitako erakundeari entzungo zaio.
c) Euskadiko Gurutze Gorriak uko egitea. Uko egin aurretik Sailari jakinarazi beharko zaio.
d) Alde biek adostuta.
c eta d idatz-zatietan adierazitako edozein arrazoirengatik hitzarmena azkentzen bada, benetan egindako jardunak egiaztatuko dira, eta horri dagokionez zehazten denaren arabera, dagokion likidazio ekonomikoa egingo da, eta azken horren arabera, honako kasu hauek izan daitezke:
– Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Euskadiko Gurutze Gorriari egin gabeko ordainketen zenbatekoaren guztizkoa edo zati bat ordaindu beharra.
– Egin gabe dauden ordainketak deuseztatzea.
Zazpigarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek euren eginkizunak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen duen erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako ekintzetara egokituko dituzte.
Zortzigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatu eta biharamunean hasiko da indarrean, eta 2015eko abenduaren 31ra arte iraungo du.
Bi aldeak ados daudela adierazteko, hitzarmenaren bi ale izenpetzen dituzte sinatzaileek hitzarmenaren orri guztietan, horietako bakoitza alderdi baten esku geratuz, agiriaren hasieran adierazitako leku eta egunean.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ÁNGEL TOÑA GUENAGA.
Gurutze Gorriaren Euskadiko Batzorde Autonomikoaren Presidentea,
IÑAKI IRUSTA BILBAO.
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
NAFARROAKO FORU ERKIDEGOAREKIN OSASUN-GAIEN INGURUKO LANKIDETZA-HITZARMENA
Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.
Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpón Sierra jauna eta Nafarroako Gobernuko Osasuneko sailburu Marta Vera Janín bildu dira.
Bakoitzak bere kargua betez eta eman dizkieten ahalmenak baliatuta esku hartzen dute.
Hitzarmen hau izenpetzeko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta
ADIERAZTEN DUTE:
Lankidetza izan behar dutela printzipio herri-administrazioek beren arteko harremanetan, eta eraginkortasuna eta herritarrei zerbitzua ematea izan behar dutela irizpide beren jardunean. Horiek horrela, eskumenak eraginkortasunez bete ahal izateko beste administrazioek behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eman behar dute, halaxe xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3.2 eta 4.1.d) artikuluetan.
1978ko abenduaren 27ko Konstituzioak, 43. artikuluan, osasuna babestu beharreko eskubidetzat aitortzen du, eta botere publikoei ematen die hura antolatzeko eta zaintzeko ardura.
Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak eta Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak egungo osasun-sistema nazionalaren zutabeak ezartzen dituzte. Lege horietan xedatutakoaren arabera, unibertsala, doakoa, bidezkoa eta ororentzako eskuragarria izan behar du osasun-sistemak, eta osasun-zerbitzuak emateko orduan tratu-berdintasuna bermatuko duen osasun-politika finkatzen du, lurralde- eta gizarte-desoreken gainetik.
Inguruabar horretan, nabarmendu behar da Nafarroako udalerri jakin batzuetako lehen mailako arretako kupoko medikuen osasun-zerbitzuak historikoki Irungo edo Euskal Autonomia Erkidegoko espezialitate-anbulatorioei esleitu zaizkienez, Gipuzkoa mugakide duten Nafarroako udalerrietako (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) biztanleei arreta eskaintzen zaiela egun ere, Euskal Autonomia Erkidegoko giza baliabideekin eta baliabide ekonomikoekin. Halaber, Arano eta Goizueta udalerrietako biztanleei Groseko espezialitate-anbulatorioan ematen zaie arreta.
Egoera horrek bere horretan jarraitu zuen Espainiako Osasun Institutuari osasun-arretaren arloan zegozkion Gizarte Segurantzako funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkionean ere, abenduaren 30eko 391/1987 Dekretuaren bitartez.
Alde horretatik, aipatutako eskumenak eskualdatu ondoren, bi autonomia-erkidegoek osasuneko lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten 1988ko urriaren 17an. Bertan jasotako lankidetza-esparruak ziren, besteak beste, eremu mugakideetako osasun-arreta eta osasun-garraioa, eta baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak ordura arteko berdinak izatea adostu zen, alde sinatzaileek hitzarmen berri horri bere horretan eusteko borondatea adierazita.
Hitzarmen horretan, ordea, ez zen helmen materialik, ez hedadurarik, ez edukirik zehaztu ere, gerora zehaztu direnak bi autonomia-erkidegoen arteko akordio tazituen bidez. Egun zehaztutakoen arabera, Gipuzkoan kokatutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren osasun-erakundeek arreta espezializatua eskaintzen diete Arano, Arantza, Bera, Etxalar, Goizueta, Igantzi eta Lesaka nafar udalerrietako biztanleei, aipatutako osasun-zerbitzuetara esleitutako paziente gipuzkoarrei eskainitako antzeko baldintzetan.
Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan artatzen dira Gipuzkoako osasun-zerbitzuetako erakundeetatik bigarren iritzi medikoa lortzeko Nafarroara bideratzen diren kontsultak.
Gaurdaino bildutako informazioa eta esperientzia direla medio, are zehaztasun handiagoz finkatu dezakegu orain autonomia-erkidego bateko zein arreta-premia artatu daitekeen bestean, eta zein neurritan.
Orain arte eman den asistentziaren irismena, behar berrien zehaztapena, eta lankidetzarako eta konpentsaziorako mekanismoak jasoko dituen berariazko akordio bat egiteko borondatea adierazi nahi dute bi aldeek, osasun-arloan sortzen diren arazoei modu koordinatu batean heldu ahal izateko; horretarako, asistentzia sanitarioaren arloan lankidetza-hitzarmen berri bat izenpetu nahi dute.
Hitzarmen horrek luze iraun dezan, egoki kudeatu eta eguneratu beharra dago, hura izenpetu duten alderdien beharrak aldatu egin direla kontuan izanik.
Horiek guztiak kontuan izanik, hitzarmen hau izenpetzen dute bi alderdiek, honako estipulazio hauek oinarri harturik:
XEDAPENAK
Lehenengoa.– Xedea.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko lankidetza, beren osasun-zerbitzuen bitartez –hurrenez hurren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bitartez– gauzatzen dena, beste erkidegoan bizi direnei asistentzia sanitarioa eskaintzeko, dela eskualde mugakideetan bizi direlako, dela jatorrizko erkidegoan ez dituztelako beharrezko asistentzia-teknikak edo -jarduerak.
Lankidetza-hitzarmen honen xedea da, halaber, bi erkidegoek elkarri zerbitzua ematea bakoitzaren osasun publikoko laborategietan, horretarako ezartzen diren protokoloetan zehaztutakoari jarraituta.
Hitzarmen honetan zehaztuko da edo hura aplikatzean Jarraipen Batzordeak zehaztuko du pazienteak nola bideratuko diren, zer protokolo beteko den, zer eratako asistentzia emango den edo hura emateak zer ondorio izango duen.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak tradizionalki bere gain hartutako asistentzia-konpromisoetatik eratorritako betebeharrak.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak arreta espezializatuko zerbitzua emango die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lehen mailako atentzioko medikuek bideratzen dituzten herri hauetako biztanleei: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano eta Goizueta.
2.– Aurreko puntuan zehazten den arreta espezializatua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakunde hauek hartuko dute bere gain:
A) Lehen eta bigarren mailako arreta espezializatua:
A.1.– Arantzako, Igantziko, Lesakako, Etxalarko eta Berako biztanleak:
A.1.1.– Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzuek emango diete asistentzia espezializatua.
A.1.2.– Hitzartutako asistentzia sanitarioari dagokionez, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuan artatutako Gipuzkoako biztanleei ezartzen zaien prozedura berbera aplikatuko zaie, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatuko du, zuzenean, emandako asistentzia sanitarioa.
A.1.3.– Errutinazkoak diren eta Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuari dagokion eskualde-eremutik kanpora bideratzen diren hitzartutako diagnosi-probetarako (densitometriak, medikuntza nuklearra, bihotzeko frogak eta abar), Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuan artatutako Gipuzkoako biztanleekin aplikatzen den prozedura bera aplikatuko da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatuko du, zuzenean, emandako asistentzia sanitarioa.
A.1.4: Hitzartutako prestazioak (etxeko arnas terapiak, garraio sanitarioa, etxeko dialisia eta abar) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zuzenean emango ditu.
A.2.– Aranoko eta Goizuetako biztanleak:
A.2.1.– Osasun-arloko asistentzia espezializatua Donostia Unibertsitate Ospitalean eta haren zentro periferikoetan emango zaie.
A.2.2.– Hitzartutako asistentzia sanitarioari eta hitzartutako diagnosi-probei dagokionez, Donostiako osasun-eskualdean artatutako Gipuzkoako biztanleei ezartzen zaien prozedura berbera aplikatuko zaie, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatuko du, zuzenean, emandako asistentzia sanitarioa.
A.2.3.– Hitzartutako prestazioak (etxeko arnas terapiak, garraio sanitarioa, etxeko dialisia eta abar) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zuzenean emango ditu.
B) Hirugarren mailako arreta espezializatua:
B.1.– Arantzako, Igantziko, Lesakako, Etxalarko eta Berako biztanleak:
Bost udalerri hauetako biztanleen kasuan, pazienteak beren lurralde-eremutik kanpora bideratzeko zirkuitu normalizatua erabiliko da, larrialdi-kasuetan izan ezik, eta Kohesio Funtsaren Informazio Sisteman (SIFCO) sartuko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak egoki irizten duenean.
B.2.– Aranoko eta Goizuetako biztanleak:
Donostia Unibertsitate Ospitalea erreferentziazko zentroa izateaz gain hirugarren mailako asistentzia ematen duen zentroa ere badenez, asistentzia espezializatua bere osotasunean emango zaie, Gipuzkoako biztanleei ematen zaien baldintza beretan, hirugarren mailako asistentzia barne.
C) Hitzartutako hirugarren mailako arreta: Arantzako, Igantziko, Lesakako, Etxalarko, Berako, Aranoko eta Goizuetako biztanleentzat da. Hirugarren mailako asistentziaren barruan sartzen dira tratamendu konplexuak, epe luzeko tratamenduak eta akutuetako, azpiakutuetako eta psikiatriako ospitaleratzeak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatuko du.
Oro har, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baimena eskatuko da. Larrialdiko arreta-kasuetan, nahikoa izango da ondoren jakinaraztea.
3.– Hitzarmen honen eranskinean jasotako agiriaren bitartez bideratutako pazienteak artatuko ditu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Arabako osasun-zerbitzuetako erakundeen bidez artatzeko konpromisoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak asistentzia sanitarioa emango die lehen mailako arretako guardiek bideratzen zaizkienean Cabredoko Kupoan sartzen diren herrietako biztanleei (Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañon eta Meano).
Laugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Laborategiaren konpromisoak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Laborategiak dagozkion zehaztapenak egingo ditu, jaioberrien bahetze-programaren barruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetatik eta arreta-zerbitzuetatik bideratzen direnean, horretarako ezarritako protokoloei jarraituta.
Gauzatzeko, jaioberriak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa aplikazio informatikoaren erabilera lagako da dagozkion tresnak erabiliz.
Bosgarrena.– Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren konpromisoak.
1.– Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak artatuko ditu bigarren iritzi medikoa lortzeko edo espezializazio altuko tratamenduak jasotzeko deribazio-eskaerak, dagokien organo kudeatzaileek hala erabakitzen dutenean, hitzarmen honen Jarraipen Batzordeak ezartzen duen protokoloari jarraituz. Horretarako, pazienteak beren lurralde-esparrutik kanpora deribatzeko zirkuitu normalizatua erabiliko da, kohesio funtsaren informazio-sistema txertatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzutik bigarren iritzi medikoa jasotzeko bideratuko diren eskaerentzat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eskaintza hau izango du (gutxienez):
a) Diagnostiko klinikoaren berrespen genetikoa behar duten azterketa genetikoak edo aurretiaz identifikatutako familiako mutazio baten gaineko analisiak.
b) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko profesionalek egindako diagnostikoak berresteko edo osatzeko anatomia patologikoko azterketak.
c) Barne-medikuntzaren arloan egiten diren azterketak, bereziki fibromialgiaren diagnostikoari buruzkoak.
d) Erradiologia interbentzionistako teknikak erabili beharko lituzketen kasuetarako bigarren iritzia.
e) Espezialitate ezberdinen bigarren iritzi medikoa behar duten kasuak (bereziki neurozirugia eta onkologia).
2.– Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak artatuko ditu Mediku Gaixoaren Atentzio Integraleko Programan (MGAIP) artatutako profesional sanitarioei dagokienez egindako bideratzeak, Euskal Autonomia Erkidegoko asistentzia-egiturak ez direnean egokiak, dagokien diagnostikoa eta tratamendua emateko.
3.– Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak asistentzia emango diete lehen mailako arretako guardietatik bideratzen zaizkienean honako kupoetako biztanleak: Maeztu, Bernedo eta Kanpezu (Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran eta Haran herriak).
4.– Osasun Departamentuak onartuko egingo ditu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek egiten dituzten eskaerak Osasun Departamentuko Irakaskuntza Planean ezarritako ikastaroak egiteko, horretarako ezartzen diren protokoloei jarraituta. Horrela bada, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei programazioa helarazte aldera, urtero jakinaraziko zaie urte bakoitzeko irakaskuntza-plana.
Seigarrena.– Lankidetza ezagutzaren kudeaketan.
Asistentzia sanitarioa errazteko asmoz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak konpromisoa hartzen dute protokoloak, jardute-gidak eta/edo erakunde bakoitzak sortu duen eta beste erakundeari baliagarri suerta dakiokeen softwarea partekatzeko. Nolanahi ere, jabetza intelektual eta industriala errespetatu beharko da beti.
Zazpigarrena.– Historia klinikoetara sartzea.
1.– Asistentzia sanitarioa emate aldera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak konpromisoa hartzen dute, hitzarmen honen bitartez, elkarri uzteko asistentzia sanitarioa jaso behar duten pertsonen historia klinikoetara sartzen, lankidetza-akordio honekin bat etorriz: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2014ko urtarrilaren 8an izenpetutakoa Bortzirietako pazienteei arreta sanitarioko prestazioa emateko. Lankidetza-akordio hori hitzarmen honen parte da, eta bigarren xedapeneko 1. puntuan adierazitako udalerri guztiei aplikatzen zaie.
2.– Historia klinikoetara sartzeko, estatu mailan nahiz bi autonomia erkidegoetan indarrean dagoen araudia errespetatuko da.
3.– Jarraipen Batzordearen eskumenei kalterik egin gabe, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren artean koordinazio-batzorde bat eratuko da, bi aldeak historia klinikoetarako sartu ahal izateko beharrezkoak diren mekanismoak ezartzeko.
Zortzigarrena.– Jarraipen Batzordea.
1.– Hitzarmen honetan adostutakoa kudeatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko Jarraipen Batzordea eratuko da. Lau pertsonak osatuko dute aipatutako batzordea: Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailburuak izendatutako bi pertsonak, eta Nafarroako Foru Erkidegoko Osasun kontseilariak izendatutako beste bik.
2.– Jarraipen Batzordeak sei hilean behin egingo ditu ohiko bilerak, baina ez ohikoak ere egin ditzake bi aldeetako batek hala eskatuz gero.
3.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Kapituluan ezarritakoaren arabera funtzionatuko du Jarraipen Batzordeak.
4.– Hitzarmen hau sinatu eta hogeita hamar eguneko epearen barruan eratuko da Jarraipen Batzordea.
Bederatzigarrena.– Jarraipen Batzordearen egitekoak.
Hitzarmen honetan ezarritako Jarraipen Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu:
a) Hitzarmen honen jarraipena egitea.
b) Asistentzia mailan parekotasuna lortzeko neurriak sustatzea, bi erkidegoek elkarri emango dizkioten zerbitzu sanitario guztietan.
c) Urtean behin asistentzia mailako parekotasuna aztertzea, eta, beharrezkoa bada, neurriak hartzea.
d) Espezializazio-maila altuko bideratzeak jasoko dituen protokoloak egitea, bai eta eta horren xede diren prestazioak ere.
e) Hitzarmen hau interpretatzea eta hitzarmena aplikatzean sor daitezkeen desadostasunak arautzea.
f) Hitzarmena aldatzeko edo haren amaiera iragartzeko proposamena egitea.
g) Urtean behin bi sailetara txosten bat bidaltzea, hitzarmena aplikatzean izandako gertakariei buruz.
h) Hitzarmen honen harira ezar lekizkiokeen beste eginkizun batzuk.
Hamargarrena.– Ekonomia-erregimena.
Hitzarmen honen Jarraipen Batzordea asistentzia mailako parekotasuna bilatzen saiatuko da, eta hitzarmena aplikatzeak bi alderdietako edonori asistentzia-desoreka edo desoreka ekonomiko larririk sor ez diezaion ahaleginduko da. Era berean, baliabide ekonomikoen eta giza baliabideen egoera historikoari bere horretan eutsiko zaio.
Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren barruan sartzen ez diren egoerek dagokien balorazio ekonomikoa izango dute, eta horretarako, Osasun Sistema Nazionalean Kohesio Funts Sanitarioa edo Arreta Bermatzeko Funtsa (FOGA) –egokiena dena kasu bakoitzean– kudeatzeko aurreikusitako metodologia erabiliko da, hitzarmenaren bi erkidego sinatzaileetako araudiarekin bat etorriz eta erkidegoen arteko konpentsazioa arautzen duen araudiak hala ezartzen duenean.
Hamaikagarrena: Sistema informatikoen erabilpena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak eta Nafarroako Foru Erkidegoko Osasun Departamentuak babesten jarraituko dute, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluren barruan, erkidegoen artean bideratutako pazienteei emandako asistentzia sanitarioa kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko beharrezkoak diren mekanismoen funtzionamendua. Horrela bada, sistema informatikoak erabiliko dituzte ezartzen diren beharrezko datuak elkarri helarazteko.
Hamabigarrena: Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean, eta hiru urteko iraupena izango du. Hortik aurrera, automatikoki luzatuko da urtebeteko epeetan, aldeetako batek hitzarmena amaituko dela hiru hilabete lehenago iragartzen ez duen bitartean.
Hamahirugarrena: Hitzarmena berrikustea.
Bi aldeek edozein unetan egin dezakete hitzarmen hau berrikusteko proposamena, egoki irizten dituzten aldaketak egiteko. Hitzarmena berrikusiko balitz, dagokion prozeduraren bidez sartu beharko dira aldaketak hitzarmenaren testuan, eta bi aldeek izenpetu egin beharko dituzte.
Hamalaugarrena: Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau administratiboa da, eta ez zaio aplikagarri azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legea (4.1.c) art.).
Hamabosgarrena: Gatazkak konpontzea.
1.– Hitzarmen hau aplikatzean sor daitezkeen gatazkak elkarren arteko adostasunez ebatziko dituztela hitz eman dute bi aldeek.
2.– Hitzarmen hau garatzearen eta betearaztearen ondorioz bi aldeak auzitan baldin badaude eta zazpigarren xedapenean ezartzen den Jarraipen Batzordeak ezin baditu gatazka horiek ebatzi, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren bidetik joko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hamaseigarrena: 1988ko urriaren 7an izenpetutako osasun-lankidetzarako hitzarmena indargabetzea.
Bi aldeek adosten dute bertan behera uztea 1988ko urriaren 7an Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak eta Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak izenpetutako osasun-lankidetzarako hitzarmena.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela erakusteko, alderdiek hitzarmen hau izenpetu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Fernando Domínguez Cunchillos. Nafarroako Foru Erkidegoko Osasun kontseilaria.
Jon Darpón Sierra. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun sailburua.
ERANSKINA DEFINIZIOAK
Hitzarmen honen ondorioetarako:
– Lehen mailako arreta espezializatua deritzo anbulatorio eta ospitale bateko kanpo-kontsulten bidez gauzatu daitekeenari.
– Bigarren mailako arreta espezializatua deritzo Bidasoa Ospitalean eman daitekeenari.
– Hirugarren mailako arreta espezializatua deritzo Donostia Unibertsitate Ospitalean bakarrik eman daitekeenari.
Deribazio-eskaera eredua.
V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
Carlos III Osasun Institutuarekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: Osasun Sistema Nazionalaren prestazioak eta osasun-teknologiak aztertzeko jarduerak garatzea.
Madril, 2015eko abuztuaren 31n.
BATZARTURIK
Batetik, Jesús Fernández Crespo jauna, Carlos III.a Osasun Institutuaren zuzendaria (hemendik aurrera, ISCIII); IFZ hau duela: Q-2827015-E. Martxoaren 6ko 169/2015 Errege Dekretuaren bidez izendatu zuten zuzendari (BOE, 57. zk., martxoaren 7koa), eta ISCIII institutuaren izenean eta hura ordezkatuz jardungo du, apirilaren 6ko 375/2001 Errege Dekretuak, ISCIII institutuaren Estatutua onartzen duenak (eta, gerora, maiatzaren 20ko 590/2005, otsailaren 27ko 246/2009, azaroaren 6ko 1672/2009, urtarrilaren 23ko 200/2012 eta uztailaren 18ko 622/2014 Errege-Dekretuek aldatuak) 11. artikuluan ematen dizkion eskumenak erabiliz. ISCIII institutua Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzaren bidez, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikitako ikerketa-erakunde publikoa da; helbidea Madrilen du, Sinesio Delgado kaleko 6. zenbakian.
Eta bestetik, Guillermo Viñegra García jauna, Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuordea [392/2012 Dekretuaren bidez izendatu zuten]. Apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 7.1.b) artikuluaren bidez ematen dizkion eskumenak erabiliz jardungo du, Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuz Eusko Jaurlaritzaren bidez [S4833001C IFK, eta helbidea Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastián kaleko 1. zk., 01010], hitzarmen hau izenpetzeko berariaz baimendu baitute.
Aldeek elkarri aitortzen diote hitzarmen hau izenpetzeko lege gaitasuna, eta honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Osasun Sistema Nazionaleko (SNS) Lurraldearteko Kontseiluaren osoko bilkurak, 2012ko otsailaren 29an egin zuen bilkuran, osasun-teknologiak ebaluatzeko agentzien sare bat sortzea erabaki zuen, mediku-teknikak eta -prozedurak ebaluatu lehenik, eta, ondoren, haiek Osasun Zerbitzu Nazionaleko zerbitzuen zorro komunaren erabilera-baldintzen artean sartu, atera edo aldatzeko.
Bigarrena.– Osasun Sistema Nazionaleko Osasun Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarea sortuta, orain artekoa baino modu efiziente eta iraunkorragoan egokitu eta koordinatu daitezke egitura nazionalak eta autonomikoak. Horrela jokatuta, ez da bikoiztasunik sortzen, eta sinesgarritasuna eta indarra ematen saio sare-laneko ereduari.
Horren guztiaren bidez, lankidetza instituzional bat ezarri nahi da, partekatutako helburuei erantzuna eman eta Osasun Sistema Nazionalaren ekitatea eta efizientzia handiagoa bermatzeko. Jarduera horren abiapuntua informazio zientifiko zuzena eta kalitatezkoa izango da, orain arte baino errazagoa izan dadin prestazio berriak kostu-eraginkortasun irizpideetan oinarrituta ezartzea, prestazioak baztertzea eta zerbitzuen erabilera-baldintzak aldatzea. Jardun-modu hori lagungarria izango da osasun-teknologiak behar bezala erabiltzeko eta haiek abian jarri ondorengo jarraipena egiteko; horrez gainera, praktika klinikoko giden eta ebaluazio-txostenen bidez, jardun horren kalitatea handituko da eta aldakortasuna murriztuko. Hori guztia gizartearen onurarako egingo da, herritarrek eskura izan ditzaten, une oro, mediku-teknika, -teknologia eta -prozedura berrienak.
Hirugarrena.– Ikerketako erakunde publikoa da ISCIII, erakunde autonomoa, funtzionalki Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendekoa, osasunaren eta osasun-plangintza eta -laguntzaren alorretako jarduerak egiteko, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarekin koordinatuta jarduten du ikerketa aplikatuko beste jarduera batzuetan, haiek Osasun Sistema Nazionalean egitekoak baldin badira.
Laugarrena.– Honako xedapen hauek arautzen dute Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorro komunaren edukia ebaluatzen parte hartuko duela Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sareak: Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeko 20. eta 21. artikuluak, gerora aldatuak izan direnak Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatu eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeari buruzko presazko neurriak ezartzekoa den apirilaren 20ko 16/2012 errege lege-dekretuko 2.6. eta 2.7. artikuluen bidez. Halaber, zerbitzuen zorro komuna eguneratzeko, eta haiek Osasun Sistema Nazionalean erabili aurretik, nahitaezkoa izango da Osasun Sistemako Nazionaleko Osasun Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Espainiako Agentzien Sareak teknika, teknologia eta prozedura berriak ebaluatzea.
Bosgarrena.– ISCIII institutuko estatutuaren 3. artikuluak adierazten du haren egitekoetako bat dela kalitate handieneko zerbitzu zientifiko eta teknikoak ematea eta izaera horretako ikerketak egitea, Osasun Sistema Nazionalarentzat eta gizarte guztiarentzat. Aholkularitza zientifikoa eta teknikoa emateko erakundea den aldetik, haren xedeetako bat da teknologia sanitarioei eta osasun-zerbitzuei buruzko txostenak egitea, erabakiak hartzeko oinarri izan daitezen Osasun Sistema Nazionaleko maila guztietan.
Haren estatutuaren 4. artikuluak arautzen duena aintzat hartuta eta bere eginkizunak betetzeko helburuarekin, erakundeak hitzarmenak egin ditzake estatuko eta nazioarteko erakunde publiko eta pribatuekin, jarduera zientifikoak, teknologikoak, irakaskuntzakoak eta aholkularitzakoak egiteko.
Seigarrena.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Autonomia Estatutuaren 18. artikuluak gai-alor horretan ematen dizkion eskumenak aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailari dagokio ikerketa sustatzea, baina kontuan hartuta, betiere, Espainiako Konstituzioak 149. artikuluaren 1. ataleko 15. puntuak arautzen duena. Hori horrela, aipatu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren bidez, Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzura (Osteba) atxikita geratzen da. Hori da Euskal Autonomia Erkidegoak jarduera horiek Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarearekin egiteko proposatzen duen organoa.
Zazpigarrena.– Adierazitako guztiarekin bat etorrita eta Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarearen jardueren baitan, ISCIII institutuak eta Osasun Sailak lankidetza-hitzarmen hau ezartzea hitzartzen dute, klausula hauen arabera egiteko akordio honen eranskinean adierazten diren jarduerak:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen xede edo helburua da ezartzea zer baldintzek arautuko duten aldeen arteko lankidetza, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzuen zorro komuna eguneratu eta garatzeko prozesuan, aintzat hartuta, beti, zer arautzen duten maiatzaren 28ko 16/2003 Legeko 20. eta 21. artikuluek, gerora aldatuak izan direnak apirilaren 20ko 16/2012 errege lege-dekretuko 2.6. eta 2.7. artikuluen bidez. Jarduera nagusi hauen bidez gauzatuko da hura:
1) Osasun-teknologiak ebaluatzeko txostenak egitea.
2) Praktika klinikoko gidak egitea, Osasun Zerbitzu Nazionaleko praktika klinikoan justifikaziorik gabeko aldakortasuna dokumentatu eta hura murrizteko ekimenak proposatzeko.
Bigarrena.– Araubide juridikoa.
Sektore Publikoaren Kontratuen Legeak, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretuaren bidez onartuak, 4.1.c) artikuluan arautzen duena aintzat hartuta, lege horren aplikazio-eremutik kanpo geratzen da hitzarmen hau, eta berariaz egingo da berau maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 20. eta 21. artikuluen –gerora apirilaren 20ko 16/2012 errege lege-dekretuaren 2.6. eta 2.7. artikuluen bidez aldatuak izan dira– eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 6.1. artikuluaren araupean.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak.
Aldeek beren gain hartzen dute hitzarmen honetan ezartzen diren betebeharrak betetzeko konpromisoa, eta, berariaz, hauek egiteko konpromisoa:
1.– Ostebaren betebeharrak:
a) Agiri honen 1. eranskinean adierazten diren jarduerak egingo ditu.
b) Haren kontura egingo dira hitzarmen honen ondorioz egin beharreko azken txostenen edizioa, maketazioa eta hedapena, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ezartzen dituen irizpideen arabera, eta amaierako txostenak Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarearen web-plataforman jarriko dira.
c) Sareko idazkaritza teknikoak onetsitako protokoloaren eta kronogramaren arabera egingo dira jarduera horiek.
2.– ISCIII institutuaren betebeharrak:
a) Osteba zerbitzuaren esku jarriko ditu, 1. eranskinean adierazten diren jardueren xedearekin lotuta, parte hartzen duen ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektu guztien emaitzak, Osteba zerbitzuak haiek garatzeko aukera izan dezan.
b) Bere bibliografia-funtsak erabiltzeko aukera emango dio Osteba zerbitzuari, 1. eranskineko jarduerak lantzeko.
c) Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarearen web-plataforman jarriko ditu Osteba zerbitzuaren lanak.
d) Izenpetzen duten aldeen ondare-oreka mantentzeko helburuz, ISCIII institutuak bostehun eta berrogeita hamabost mila (555.000) euro transferituko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiri, ES66 0182 5685 070000226271 kontu korrontera. Diru horren zenbatespena egiteko, gastu, zerga eta karga guztiak hartu dira kontuan. Zenbateko hori 2015. aurrekontu-ekitaldiko 27.107.465A.751 aurrekontu-aplikazioaren kontura ordainduko da, esleitutako lan-kargaren nolakotasunari eta ezarritako lan-programari baldintzatuta.
Laugarrena.– Jarraipen Batzordea.
1.– Jarraipen Batzorde bat eratuko da hitzarmen hau interpretatu eta haren jarraipena egiteko. Osaera hau izango du:
CHRW(9679) ISCIII institutuko zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeko burua izango da.
CHRW(9679) Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona.
CHRW(9679) Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sareko hiru ordezkari.
CHRW(9679) Osteba Zerbitzuko ordezkari bat; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak izendatuko du.
CHRW(9679) Autonomia erkidegoko Osasun Saileko bi ordezkari; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariak izendatuko ditu.
CHRW(9679) Idazkari bat, ISCIII institutuak izendatutako funtzionario bat; hitz egiteko eskubidea bai, baina botoa emateko eskubiderik ez du izango.
2.– Batzordearen bilerak ohikoak eta ezohikoak izan daitezke. Batzordea urtean behin bilduko da gutxienez ohiko bilkuran, haren buruak aldez aurretik deialdia eginda, hamabost eguneko gutxieneko aurrerapenez. Egoki iritzitako alditan bilduko da ezohiko bileretan, aldeetakoren batek hala eskatuta.
Batzordeak adostasunez hartuko ditu erabakiak. Adostasun batera iristeko arrazoizkoak diren saioak egin ondoren, adostasunik iristen ez bada, gehiengoz hartuko dira erabakiak. Kalitate-botoa izango du buruak. Jarraipen Batzordearen bileretako aktak egingo ditu idazkariak.
Hitzarmen honen araupean egin beharreko jarduerak egiten direla egiaztatuko du Jarraipen Batzordeak, eta Osteba zerbitzuak entregatu behar duen laburpen exekutiboa onartuko du.
3.– Horiez gainera, berariazko eginkizun hauek izango ditu jarraipen-batzordeak:
a) jardueren aurrerapenari buruzko txostenak eskuratu eta ikuskatzea;
b) jarduerak egiteko baldintzak ezagutzea eta, hitzarmena betetzeko garaian egoera nabarmengarriren bat gertatzen baldin bada, jarduerak betetzeko epearen aldaketa baimentzea, bi aldeetakoren batek hala eskatu ondoren;
c) hitzarmenaren emaitzak berrikustea eta, egoerak horretara behartzen baldin badu, 1. eranskinean adierazten diren jardueren xede diren ebaluazio-txostenak alda daitezen eskatzea, Osasun Teknologiak eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarearen helburuetara egoki daitezen.
5.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluak araututakora egokituko du Jarraipen Batzordeak bere funtzionamendua.
Bosgarrena.– Hitzarmena betetzeko modua.
1.– Hitzarmen hau izenpetzen denean, Sareko idazkari teknikoak protokoloak balioesten dituenean, hirugarren klausulako 1.c. xedapenak adierazitako moduan, hitzarmenaren zenbatekoaren % 10 transferituko da.
2.– Jarraipen Batzordearen azken bileran, justifikazio-kontu bat aurkeztuko da. Kontu horrek, jardueren memoriaz gain, memoria ekonomiko bat izango du, zehaztasunez adieraziko dituena txosten bakoitzean egin diren gastuak.
3.– Jarraipen Batzordearen bileraren ostean, txostenak onartzen direnean eta egindako gastuak justifikatzen direnean, justifikatutako kopuruei dagozkien kredituak askatuko dira. Helburu horrekin, Jarraipen Batzordeko idazkariak aipatu puntuei buruzko ziurtagiria emango du.
4.– Ez-betetzerik gertatzen baldin bada, egin diren eta Jarraipen Batzordeak onartu dituen txostenen arabera egingo dira likidazioak, modu proportzionalean. Aldez aurretik azkentzeko arrazoi izan daitezke ez-betetzeak.
5.– Ezingo da bestelako finantzaketa-iturririk baliatu hitzarmen honen araupean egiten diren jarduerak egiteko, izan haiek europarrak, estatukoak edo autonomikoak.
6.– Alde biek hartzen dute beren gain hitzarmena betetzeko modu normalari eragin diezaiokeen edozein gertakari beste aldeari jakinarazteko konpromisoa.
7.– Azkenik, hitzarmen honen alde bakoitzak bere gain hartzen du egin beharrekoak izango dituen jarduerak zuzen eta efikaziaz betetzeko behar diren bitartekoak jartzeko konpromisoa.
Seigarrena.– Hitzarmena suntsitu eta azkentzeko kausak.
1.– Hitzarmena suntsiarazteko kausa edo arrazoi izango da alderen batek ez betetzea hitzarmen honen bidez bere gain hartzen dituen betebeharrak.
Hitzarmenaren ez-betetze bat hautematen baldin bada, ez-betetzea egin duten aldeari jakinaraziko zaio, hartu izanaren agiria daraman gutun ziurtatu bat bidalita, kopia batekin, Jarraipen Batzordeko buruari. Gutun hori jaso ondorengo hamabost egunetan, zuzendu egin beharko da egoera, edo, halakorik gertatzen ez baldin bada, hitzarmena behar bezala betetzeko ezintasuna dakarkion arrazoiak eta kausak adieraziko ditu hura urratu duen aldeak. Bi aldeentzat egokia den adostasun bat iristen ez baldin bada, suntsitutzat hartuko da hitzarmena, ISCIII institutuko zuzendariak emandako ebazpen bidez.
2.– Hitzarmena azkentzeko kausak izango dira indarraldia amaitzea eta aldeek azkentzea adostea.
3.– Administrazioarekiko auzien jurisdikzioak erabakiko ditu hitzarmen hau interpretatzean, aldatzean, suntsitzean eta haren ondorioak zehaztean sor daitezkeen auziak.
Zazpigarrena.– Indarrean jartzea. Iraupena.
Aldeek izenpetzean jarriko da indarrean Hitzarmen hau, eta 2015eko abenduaren 31ra arte izango da indarrean.
Eta adostasun-adierazpen moduan, hitzarmen hau izenpetzen da, ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendaria,
JESÚS FERNÁNDEZ CRESPO.
Osasuneko sailburua,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.
ERANSKINA. OSTEBA (EUSKADI). LANKIDETZA-ESPARRUAK 2015EAN:
1.– Osasun-teknologien ebaluazioa eta Praktika Klinikoko Gidak.
CHRW(9679) Amaren odol-analisiaren bitartez kromosomapatien baheketa ez-inbaditzailea.
CHRW(9679) Paziente onkologikoentzako intsertzio periferikoko kateter benoso zentralak: segurtasun klinikoa, bizi-kalitatea eta analisi ekonomikoa.
CHRW(9679) Muki-Erauzketa Enodoskopikoa eta Submukosaren Disekzio Endoskopikoa azaleko minbizi gastrointestinaletan.
CHRW(9679) Gibeleko kirurgiarako irudi bidez gidatzeko sistema (Cascination).
CHRW(9679) Prostatektomia osterako ATOMS (Adjustable Transobturator Male System), gernu-inkontinentziarako gailua.
CHRW(9679) Eskaeraren araberako txostenak (Zorroaren ZO):
CHRW(9679) Edoskitzaroaren PKG erabiltzaileentzako informazioa.
CHRW(9679) II motako Diabetesaren PKG eguneratzea.
2.– Monitorizazioa aztertzea.
CHRW(9679) Balbula mitrala larruazal bidez konpontzeko sistema.
3.– Metodologia-garapenak.
CHRW(9675) Kalitatez Doitutako Bizitza Urte baten diruzko balioaren zenbatespenean lankidetza egitea.
CHRW(9675) Analisi etiko eta legalaren eremuen gaineko ebaluazioen egiaztapen-zerrenda.
4.– Beste jarduera batzuk.
CHRW(9675) Osasun teknologien ebaluazioarekin lotutako nazioarteko jardueratan lankidetzan aritzea.
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, TOLOSAKO UDALAREKIN, POLIZIA-KOORDINAZIO ETA ELKARLANAREN ARLOAN
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16an.
BILDU DIRA:
Alde batetik Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua agertu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du.
Bestetik, Olatz Peón Ormazabal andrea, Tolosako Udaleko alkatea, aipatu udalaren izen eta ordezkaritzan.
Ordezkariak direnez, eta hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoarekin, ondokoa
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 42. artikuluan ezarri duenez, Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere. Gaineratu duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.
Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.
Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jarduerak bikoiztea saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.
Hirugarrena.– Ondorioz, premiazkoa da zehaztea eta bultzatzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazio-trukea eta batera jardutea ahalbidetzen dituzten irizpide, prozedura eta bitartekoen ezarpena.
Ildo honi jarraituz, premiazkoa da komunikabide seguruagoak eta eraginkorragoak izatea; eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Segurtasun Sailaren bidez, Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD) titularra denez, bi aldeek egokitzat jotzen dute azpiegitura hori erabiltzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko komunikazioa ezartzeko biderik aproposena baita.
Hori guztia dela eta, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea adostu dute, betiere toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako esparruan, aintzakotzat hartuz hurrengo,
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen helburua da udal sinatzaileen Udaltzaingoa sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena den eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatzen duen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) komunikazio sarean eta; bestetik, polizia-lankidetza eta -koordinazioa bultzatzen dituzten informazio- eta komunikazio-sistemen bitartez trukaketa ahalbidetzen duten mekanismoak aurreikustea.
Bigarrena.– Tetra sarerako sarbidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, udal sinatzaileko Udaltzaingoari doan utziko dio sartzen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD), polizia-zerbitzu horri dagozkion eskumenak betetzeko behar diren komunikazioak egin ditzan.
Udal sinatzaileko udaltzaingoa azaldutako komunikazio-sarean sartzea errazte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udalari oinarri-emisorea esleituko dio.
Udal sinatzaileak, bere aldetik, compromiso hauek hartzen ditu:
– Esleitutako ekipoa erabiltzeko langile egokiak izatea.
– Instalatu eta mantentzeagatik sortutako gastuak ordaintzea.
– Behar bezalako segurtasun-bermeekin gordetzea eta; lagatako materiala hondatu, lapurtu edo galduz gero, berriz jartzeaz arduratuko da.
– Ohiko erabilerak, erruak edo zabarkeriak eragindako matxurak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duen udala komunikazio-sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako komunikazioekipoak (walkie-talkieak eta beste emisore batzuk) eskuratu eta mantentzeaz arduratuko da.
Irrati mugikorreko terminalak eskuratu, ezarri, kudeatu eta mantentzeak kontuan hartuko ditu hitzarmen honen I. eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak.
Hirugarrena.– Elkarren arteko komunikazioa.
Udaltzaingoaren eta Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD) dauden beste talde, agentzia edo zerbitzu batzuen arteko komunikazioa burutuko da erabiltzaileen artean onartutako eta aurretik zehaztutako flota-planen arabera.
Akordio horietan oinarrituta, Ertzaintzak eta udal sinatzailearen Udaltzaingoak ahots-zerbitzuen elkarreragingarritasuna zehaztu ahalko dute.
Laugarrena.– Datu baseetarako sarbidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak udal sinatzailearen Udaltzaingoari sartzen utziko dio Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategi polizialetara Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Udaltzaingoen Atariaren edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste polizia-izapide batzuk egin ahal izateko; baina bakar-bakarrik Ertzaintzaren eta udal sinatzailearen Udaltzaingoaren artean sinatutako protokolo bereziaren bitartez zehaztuko den eran eta moduan, eta horretan berariaz zehazten diren murrizketak, segurtasun-mailak eta sarbide-kontrola aintzat hartuz, betiere polizia-kidegoen arteko eskuduntzak banatzeari jarraituz.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udaleko Udaltzaingoari sartzen utziko dio Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseetan, lehenago esandako baliabideez eta helburuaz, Segurtasun Sailaren eta Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren artean aldez aurretik adostutako eran eta moduan.
Gorago adierazitako datu-zerbitzuetara sartzeko erabili beharreko irrati-terminalek erabiltzen dituzten funtzionarioei atxikirik egon beharko dute Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da kontsulta egiten duen agentearen identifikazioa eta erregistroa egitea.
Ondorio horietarako, udalak etengabe eguneratuta izan beharko ditu Udaltzaingoko agenteen datuak, asmo horretarako Autonomia Erkidegoak Segurtasun Sailaren bidez haren esku jarriko duen aplikatiboa baliatuz.
Datu pertsonalak dauzkaten datu-base edo fitxategietarako sarbideak errespetatu beharko du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia.
Hitzarmen hau sinatzean Udaltzaingoen Erregistroa erabiltzeko moduan egon ezean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategietara sartzen diren udaleko Udaltzaingoaren erabiltzaileen altak eta bajak gauzatuko dira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bidaliz dagokion datu-fitxategia.
Bosgarrena.– Trafikoa.
Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko Udaltzaingoak hitzematen du hilero Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkiola trafikoko istripuen kopuruari buruzko datu estatistikoak, gai horren gainean indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiturari eta edukiei jarraiki eta, betiere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoki zehazten duen modua erabiliz, besteak beste, faxa, posta elektronikoa, web zerbitzua.
Udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatutako bide-segurtasuneko kanpainetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.
Seigarrena.– Jarraipen batzordea.
Hitzarmen hau egoki aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkari batek eta sinatzen duen udaleko beste batek osatuko dute. Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzorde hori bilduko da hitzarmen horietako batek eskatzen duen bakoitzean eta, gutxienez, urtean behin.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Gainera, automatikoki, urtez urte luzatuko da, baldin eta alderdietako batek berariaz salatzen ez badu. Horrelakoetan, salaketa aurkeztu eta jakinarazi beharko da hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago gutxienez.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Seigarren klausulan adierazitako jarraipen-organoaren gain utzitako eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau ulertzean eta betetzean sor litezkeen auziak Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta eskumenaren eraginpean geratuko dira.
Bederatzigarrena.– Eraginkortasuna.
Hitzarmena sinatzen denetik behartuko ditu administrazio parte-hartzaileak.
Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.
Segurtasun sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA.
Tolosako alkatea,
OLATZ PEÓN ORMAZABAL.
I. ERANSKINA
UDALTZAINGOEI DAGOZKIEN ETA SEGURTASUN SAILAREN «TETRA IMSD» SAREAN DAUDEN IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATU, EZARRI, KUDEATU ETA MANTENTZEKO PROZEDURA
1.– Sarrera.
Agiri honek Udaltzaingoei dagozkien eta Segurtasun Sailaren «Tetra IMSD» sarean dauden irrati mugikorren terminalak eskuratu, zabaldu, kudeatu eta mantentzeko oinarrizko prozedura jasotzen du; halaber, jarraitu beharreko gomendioak eta prozedurak ere jasotzen ditu, bai eta zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak ere.
2.– Orokorra.
2.1.– Sarearen eskema.
Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA), besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko (EJHS) Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) kudeatu eta ustiatu behar du.
Tetra estandarrak erabiltzen duen IMSD Segurtasun Saileko Komunikazioen Sareak ematen duen zerbitzuetako bat da; horrek garraiobidearen zeregina betetzen du, EAEn dauden oinarrizko estazio transmititzaile/hartzaileen eta gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen dauden kommutazio-zentroen arteko konexiorako aukera emateko. Sarearen osaera hauxe da:
Kommutazio Zentroetan beretan egiten dira interkonexio guztiak, IMSDren bidez egindako taldekako zein banakako dei guztiak ezartzeko.
Sarearen oinarrizko estazioen erdia Erandioko kommutazio-zentrora dago konektatuta eta beste erdia, Vitoria-Gasteizko kommutazio-zentrora. Konfigurazio horrek aukera emango luke sareak ibiltzen jarraitzeko, baldin eta kommutazio-zentroetako bat erortzen bada, lurraldearen ia % 100ean komunikazioak lanean izanik.
Oinarrizko estazioak zabaldu dira eta horietako bakoitzaren estaldura-zonak ondokoenekin estaltzen dira. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako estazio batek edo guztiek huts eginez gero, komunikazioek ibiltzen jarraituko dutela, nahiz eta, estaldura-mailari dagokionez, pixka bat motelago.
Gaur egun, sare honen bidez zerbitzua ematen zaie zenbait agentziari, bai segurtasunekoei, bai larrialdietakoei. Agentzien taldeen arteko deien pribatutasun eta segurtasuna bermatuta dago, Tetra sarearen egituraren beraren eta diseinuaren bidez. Agentzien taldean ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, nahiz eta agentzia beraren beste talde bat izan. Taldeen arteko komunikazioa behar izanez gero, sistemak zeregin horiek betetzeko beharrezko baliabideak ematen ditu, baldin eta nahitaezko protokolo eta akordioak ezartzen badira.
Lan egiteko modu horren taula ezartzeko eta normalizatzeko, «Flota Planak» ezarri dira; horietan, taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak zehazten dira. Badago zehaztutako Floten Esparru Plana; hala ere, floten plan hauek egokitu daitezke, une zehatzetan agentziaren beraren beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar duten erabiltzaileen arteko akordioak oinarri hartuta. Horiek ezarri ondoren, terminalak programatzen dira, onetsitako Floten Planaren arabera.
2.2.– Arreta.
Erabiltzaileen Arreta Zentroa da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorraren mendekoa. Hori harremanetarako puntu bakarra da, erabiltzaileei Segurtasun Sailak ematen dituen zerbitzuen gorabehera, matxura eta kontsulten gainean arreta emateko, bai informatika-arloan, ai telekomunikazio-arloan, gorabeherak gertatzen direnetik konpontzen direnera arteko kudeaketa egokia bermatzeko.
Honako prozesuak egiten ditu:
Gorabeheren erregistroa, dei-egileak emandako datuen bidez.
Zenbait kasutan, gorabehera unean bertan konpondu ahalko da; beste zenbaitetan, horren berri emango zaio euskarri espezializatuari, eta horrek kononduko du telefonoaren bidez edo, bestela, bertaratu egingo da. Kasu horietan, erabiltzaileari gorabeheraren zenbakia emango zaio, segimendua egiteko.
Arazo baten berri ematean euskarri espezializatuari, Arretak gorabeheraren bilakaera monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean ebazteko arduraduna baita; horretarako, bilakaeraren segimendua egin eta erabiltzaileari horren gaineko informazioa emango dio.
2.3.– Sarea kudeatu eta mantentzeko zentroa.
Sarea Kudeatzeko Zentroa Erandion dago eta honako ardura du:
CHRW(9679) Maila teknikoan, IMSD sistema –alegia, kontrol-zentroak, oinarrizko estazioak, sarearen hedatzaileak, bulegoko postuak– eta sistemaren gainerako elementuak ibiltzea.
CHRW(9679) Tetra sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea; horretarako, prebentzio- zein zuzenketa-arloko mantentze-lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.
CHRW(9679) Komunikazioen erabiltzaile, terminal, sare-elementu eta segurtasunaren osaera kudeatzea.
CHRW(9679) Estatistika orokorrak eta xehatuak eskuratzea, bai sarearen funtzionamenduari dagokionez, bai terminalei dagokienez.
CHRW(9679) Erabilgarritasun, saturazio, segurtasun, zerbitzuen kalitate, eta abarren gaineko parametroak aztertzea, zerbitzuaren maila egokia izan dadin.
2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.
Irratien terminal berriek Segurtasun Sailaren IMSDren barruan ibili ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfindentzialtasuna bermatu ahal izateko, aurretik, IKTAko zerbitzu teknikoek hasiera eman behar diete; IKTAk terminalaren eta sarearen konfigurazioetan behar bezalako parametroak sortuko ditu, ekipoa ibili ahal izateko.
Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren Sarean lan egin ahalko du, eskura jarritako dei-taldeetan baino ez, bere profilari esleitutako Floten Planak jasotakoaren arabera.
Edozein aldaketa, konponketa edo terminala beste baliabide batera aldatu behar izanez gero, zerbitzu teknikoek berriro programatu beharko dute.
Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango da, bai terminal berriak, bai konpondutakoak IKTAk bidaltzea; horretarako, kasu bakoitzerako egokiena den bidalketa-modua ezarriko da.
3.– Udaltzaingoekin funtzionatzeko protokoloak.
3.1.– Terminalak eskuratzea.
Udaltzaingoek edo, hala badagokio, udal egokiek berek eskuratu beharko dituzte egokitzat jotzen dituzten terminalak, beren ardurapekoak diren zereginak egokiro bete ahal izateko.
Terminalek GETen Tetra zehaztapenak bete behar dituzte, eta honakoak bete beharko dituzte, nahitaez:
CHRW(9679) Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta modu zuzenean (DMO, batik bat modu efizientean maiztasunean).
CHRW(9679) Tetra Vocoder.
CHRW(9679) Interfazeak, kanpoko operadore eta gailuekin: MMI eta PEI.
CHRW(9679) Segurtasuna: TEA2 aire-interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).
CHRW(9679) Handoverra edo gelaxken arteko deien transferentzia.
CHRW(9679) Ekipoen onarpenaren eta elkarreragingarritasunaren probak. Motorolaren Dimetra 5.2 sistemaren bidez dokumentatutako elkarreragingarritasuna.
Funtzionamenduaren maiztasun-bandek maiztasunen esleipenaren nazioko koadroaren UN-28 nazionala erabiltzeko araua beteko dute.
CHRW(9679) Trunking moduko transmisioko maiztasun-banda: 380-385MHz.
CHRW(9679) Trunking moduko harrerako maiztasun-banda: 390-395MHz.
CHRW(9679) Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380-400MHz.
CHRW(9679) RFren kanalaren banda-zabalera: 25KHz.
CHRW(9679) Tx/Rx banaketa: 10MHz.
3.2.– Programazioa.
Dagokion udaltzaingoak terminalak eskuratu ondoren, horiek programatu egin beharko dira (ikusi 2.4. atala).
Eragiketa hau Segurtasun Sailaren erantzukizunpekoa da, eta horrek IKTAren bidez egingo du; horretarako, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro tekniko eta operatiboak sartuko ditu.
Horiek programatu ondoren, igorgailuak instalatu ahalko dira.
3.3.– Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetakoa.
Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetan dauden igorgailuen instalazioa udaltzaingoen beren ardurapekoa izango da; horretarako, IKTAren Telekomunikazioen Arloaren zerbitzu teknikoen aholkularitza izango dute.
3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramatzea.
Terminalen edozein alta, baja edo birprogramatzerako, IKTArekin jarri beharko da harremanetan.
CHRW(9679) Terminalak berriro programatzeko mugigarriak (talkyak) badira, IKTAren egoitzara bidaliko dira, Erandiora, Telekomunikazioen Arloarentzat; horien zerbitzu teknikoek izango dute programatzeko eta jatorrizko egoerara bueltatzeko ardura.
CHRW(9679) Igorgailuak diren kasuetan, bai finkoak, bai ibilgailuetan instalatutakoak, IKTAk baimendutako enpresa instalatzaileek izango dute terminalen zerbitzu teknikoetara joateko ardura, dagokion programazioa jasotzeko eta berriro programatzeko igorgailuetan instalatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari emango diote abisua, sisteman alta emateko.
CHRW(9679) Terminal bat bajan eman nahi izanez gero, Arreta zerbitzuari emango zaio abisua; gero, ARRETA sarea kudeatzeko zentroarekin jarriko da harremanetan, baja egiteko. Baja aldi batekoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari emango zaio abisua, gaitzeko kudeaketa-lanak egiteko.
CHRW(9679) Terminal bat matxuratuz gero (talkya edo igorgailua), protokoloa ezarriko da IKTArekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, fabrikatzaileari konpontzeko bidali aurretik.
CHRW(9679) Terminalak galdu edo ebatsiz gero, berehala emango zaio abisua Arreta zerbitzuari, sisteman baja emateko, eta terminal horretatik deirik egin edo jaso ezin izateko.
3.5.– Datu-zerbitzuetara sartzea.
Segurtasuna, sarreren kontrola eta DBLO betetzea bermatzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak atzitzeko sarrerek erregistroa uztea (zein informazio, nork eta noiz).
Hori dela eta, hitzarmenak IMSDren bidez datu-baseetara sartzeko funtzionaltasunak jasotzen dituenean, nahitaezkoa izango da zerbitzu horiek erabiliko dituzten udaltzaingoen irrati-terminalak erabiltzen dituzten agenteei lotuta egotea, Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Erregistro independentea egongo da, eta udaltzaingo bakoitza baino ezingo da sartu eta horrek baino ez du kudeatuko.
Erregistro hauek kontsultatu ahalko dira, Udaltzaingoen Erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez. Horretarako, udaltzaingo bakoitzari sartzeko kodea emango zaio, esleitzen/baimentzen duten pertsonak bakarrik sartu ahal izateko sarreren erregistroetara eta agenteen terminalen esleipenera.
Hasiera batean, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.
3.6.– Prestakuntza.
Udaltzaingoen erabiltzaileen prestakuntzarako, Tetra sarearen ekipo eta zerbitzuak erabiltzeko, IKTAk prestakuntza-saioak emango dizkio agentzia bakoitzeko erabiltzaile aurreratuen kopuru txiki bati, eta horiek izango dute ezagutza hori dagokion udaltzaingoaren gainerako erabiltzaileei emateko ardura.
Nolanahi ere, prestakuntza-saio berrien gaineko edozein zalantza edo beharren aurrean, IKTA erabilgarri egongo da une zehatz batean eskatzen duenarentzat.
3.7.– Gorabeheren kudeaketa.
Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren gaineko edozein gorabehera gertatuz gero, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA) Arreta izeneko Erabiltzaileen Arreta Zentroa du eskuragarri; horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, aukera ematen du honako eragiketak egiteko:
CHRW(9679) Gorabeheren erregistroa.
CHRW(9679) Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.
CHRW(9679) Gorabehera baten informazio gehigarria ematea.
CHRW(9679) Dagoeneko jakinarazitako gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.
CHRW(9679) Gorabehera konpondu dela berrestea.
Era berean, udaltzaingo bakoitzak, aurretik zehaztutako telefono edo harremanetarako pertsona jakinarazi beharko du, Arreta Zerbitzuak ordezkari bakarra izateko, jakinarazitako gorabeherei buruzko informazio gehiago emateko edo bilatzeko. Garrantzitsua da ordezkari edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, udaltzaingoaren bulegoen barruan harreman anitzak saihesteko.
Segurtasun Saila
Tlfno 68 151 - 94 607 81 51
Fax 68 175 – 94 607 81 75
Email Arreta@hsdi.ej-gv.es
Notes Arreta
VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO
Zumarragan, 2015eko maiatzaren 28an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.
Bestetik, Mikel Serrano Aperribay Zumarragako Udaleko alkate jauna, hori ordezkatuz.
Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,
AZALDU DUTE:
Lehenengoa.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.
Bigarrena.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.
Hirugarrena.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.
Laugarrena.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.
Bosgarrena.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.
Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin. »44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko.»
Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.
Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.
Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.
Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.
Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.
Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:
1.– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.
2.– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.
3.– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.
Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Zumarragako Udalak adierazten du ez duela beste lan-poltsa horretara joko, Segurtasun Sailak osatuko duen lan-poltsara jo aurretik.
Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.
Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera. Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.
Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.
Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:
a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).
b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.
Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
Zumarragako Udaleko alkatea,
MIKEL SERRANO APERRIBAY.
VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA ORDIZIAKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.
Ordizian, 2015ko ekainaren 1ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.
Bestetik, Igor Eguren Izaguire, Ordiziako Udaleko alkate jauna, hori ordezkatuz.
Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,
AZALDU DUTE:
Lehenengoa.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.
Bigarrena.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.
Hirugarrena.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.
Laugarrena.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.
Bosgarrena.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.
Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin.»; «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko.»
Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:
KLAUSULAK
Lehengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.
Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.
Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.
Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.
Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.
Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:
1.– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.
2.– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.
3.– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.
a) Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Ordiziako Udalak adierazten du udaltzainen lan-poltsa bat duela, indarrean mantentzeko asmoa duela eta, beraz, lan-poltsa horretara joko duela Segurtasun Sailak osatuko duenera jo baino lehen, hargatik ezertan eragotzi Gabe hitzarmen hau sinatuta bere gain hartzen dituen konpromisoak.
Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.
Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera. Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.
Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.
Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:
a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).
b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.
Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
Ordiziako Udaleko alkatea,
IGOR EGUREN IZAGUIRE.
IX. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA SORALUZEKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
BILDUTA:
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari Orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa)
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, Iker Aldazabal Basauri jauna, Soraluzeko Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (Trazet) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1. c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia. Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art.), Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Euko Jaurlaritzako Trafikoko sailburuordea, (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Soraluzeko Udaleko Alkatea, Iker Aldazabal Basauri jauna.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia. Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art.), Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Euko Jaurlaritzako Trafikoko sailburuordea, (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Soraluzeko Udaleko Alkatea, Iker Aldazabal Basauri jauna.
X. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ZUMARRAGAKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
BILDUTA:
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, Mikel Serrano Aperribay jauna, Zumarragako Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (Trazet) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1, c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia. Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art.), Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Euko Jaurlaritzako Trafikoko sailburuordea, (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Zumarragako Udaleko Alkatea, Mikel Serrano Aperribay jauna.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
CHRW(9679) Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
CHRW(9679) DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
CHRW(9679) DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
CHRW(9679) DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
CHRW(9679) Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia. Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art.), Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Euko Jaurlaritzako Trafikoko sailburuordea, (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Zumarragako Udaleko Alkatea, Mikel Serrano Aperribay jauna.
XI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN azaroaren 12ko 46/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA LIZARTZAKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
BILDUTA:
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren zuzendari orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa)
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, Leire Gordo Castro andrea, Lizartzako Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
CHRW(9679) Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
CHRW(9679) Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
CHRW(9679) Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
CHRW(9679) Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
CHRW(9679) Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (Trazet) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1, c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia. Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art.), Edorta Simón Díez jauna
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Euko Jaurlaritzako Trafikoko sailburuordea, (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Lizartzako Udaleko Alkatea. Leire Gordo Castro andrea.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
1.– Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
CHRW(9679) Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
CHRW(9679) DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
2.– Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
CHRW(9679) DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
CHRW(9679) DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
CHRW(9679) Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
3.– Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
4.– Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
5.– Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
6.– Probak eta datu errealak.