EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015230

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Euskotreneko errepideko material mugikorrerako, tren-makinetarako eta higiezin lokaletarako erregai horniketarako lizitazio publikoaren esleipena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-11-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201505155
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/27an argitaratutako 2015/07/20ko IRAGARPENA [201503349]

1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Pertsona Bakarreko sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratuaren deskribapena: erregai horniketa Euskotreneko errepideko material mugikorrerako, tren-makinetarako eta higiezin lokaletarako.
b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.
c) Burutzapen epea: 2 urte, gehi urtebeteko bi luzapen gehiago egiteko aukera.
d) Loteak: bai, 3.
3.– Tramitazioa, prozedura eta esleipenerako era.
a) Jardunbidea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua bost milioi ehun eta berrogeita zortzi mila (5.148.000), eurokoa da, zenbateko osoa hiru loteentzako eta kontzeptu guztiak sartuta, salbu BEZa.
Enpresa esleipendunak eskainitakoa izango da luzapenen kasuan aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere hamar milioi berrehun eta laurogeita hamasei mila (10.296.000) euroko lizitazioa (BEZik gabe).
5.– Bermeak: baldintza pleguen araberakoa.
6.– Esleipena.
Esleipendunak:
b) 1. lotea, Bizkaia autobusak: UTE Sumoil-Esergui, guztira, urte birako, milioi bat bostehun eta laurogeita hamasei mila bederatzi ehun eta laurogei (1.596.980) euro, BEZik gabe.
c) 2. lotea, Gipuzkoa autobusak, tailerra eta Museoa: UTE Sumoil-Esergui, guztira, urte birako, bi milioi berrehun eta laurogeita bi mila hirurehun eta laurogeita hamalau euro eta berrogei zentimo (2.282.394,40), BEZik gabe.
c) 3. lotea, Tren-makinak: Repsol Directo, S.A., guztira, urte birako, hogei mila eta hamabost (20.015) euro, BEZik gabe.
7.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipendun izango diren enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatia.
Bilbao, 2015eko azaroaren 26a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.