EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015230

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Herrera-Altza zatiaren komunikazio-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-11-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201505154
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/28an argitaratutako 2015/05/21eko IRAGARPENA [201502357]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Herrera-Altza zatiaren komunikazio-lanak.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko maiatzaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 98. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta laurogeita hamar mila eta laurehun eta lau euro berrogeita sei zentimorekin (590.404,46), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko azaroaren 17a.
b) Esleipenduna: Dominion Instalaciones y Montajes, S.A.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta hirurogeita hamabi mila eta hirurehun eta laurogeita bederatzi euro hogeita hemeretzi zentimoekin (472.389,39), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: sei (6) hilabete.
Bilbao, 2015eko azaroaren 25a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.