EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-12-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2015229

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2015-2016 ikasturterako itunpeko ikastetxeen eskola giroa euskalduntzeko diru-laguntzak ebazten dituena.

Xedapenaren data: 2015-11-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201505124
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/04an argitaratutako 2015/06/02ko AGINDUA [201502471]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 2ko Aginduak (ekainaren 4ko EHAA) itunpeko ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2015-2016 ikasturtean saioak burutzeko diru-laguntzen deialdia egin zuen.
2015eko urriaren 30ean Ebaluazio Batzordea bildu zen eta, batzorde horren proposamenari jarraikiz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– I. eranskinean azaltzen diren itunpeko ikastetxeei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
AZKEN XEDAPENENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 11.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.