EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2015227

IRAGARKIA, Donostiako Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez ate, autoan eta banan-banan banatzea -beste garraiobide batekin ezin bada egin- helburu duen zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

Xedapenaren data: 2015-11-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201505081
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/17an argitaratutako 2015/07/17ko IRAGARPENA [201503216]

1.- Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: A-013-DAPJ-2015.
d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Donostiako Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez ate, autoan eta banan-banan banatzea, beste garraiobide batekin ezin bada egin.
c) Loteak: ez.
d) CPV: 60120000-5.
e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2015-07-17.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: 190.000,00 euro. Zenbateko garbia: 172.727,27 euro.
5.- Formalizazioa:
a) Esleipen-eguna: 2015-11-02.
b) Formalizazio-eguna: 2015-11-13.
c) Kontratista: Donostialdea Sociedad de Servicios, S.L.
d) Esleipenaren zenbatekoa: Guztira: 190.000,00 euro, BEZa barne.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.