EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2015227

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 23koa, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarena, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren Dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201505075
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2010/03/10rean argitaratutako 2010/02/23ko 201000055 DEKRETUA

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren otsailaren 23ko 55/2010 Dekretuak arautu zituen kontseilu horren osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak.
Kontseilua jardunean hasi zenetik 5 urte igaro direnez, bidezkoa da kontseilu horren izaera eta eginkizunak egokitzea gizartearen eta politikaren testuinguruari eta biktimen politikaren garapenari; Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak, beraz, kontseilu horren araubidea eguneratzeko dekretu-proiektu bat egitea sustatu du.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Horregatik guztiarengatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren Dekretu-proiektua.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta nahi duenak alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Lehendakaritzako Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki oholean, www.euskadi.eus webgunean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,
JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.