EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2015225

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 202/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-11-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201505051
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 202/2015 prozedura bideratu da Naira Stepanyanek eskatuta, Artak Khcheyanen aurka. Judizio horren gaia da aita eta seme-alaben arteko harremanak arautzea. Bada, epaia eman da, eta hau diote idazpuruak eta epaitzak:
91/2015 EPAIA
Epailea: Raquel Colmenarejo Vicente.
Lekua: Irun (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamabosteko azaroaren bosta.
Alderdi demandatzailea: Naira Stepanyan.
Abokatua: Esther Ezkurra Aguirre.
Prokuradorea: Maria Rosario Mugica Bolumburu.
Alderdi demandatua: Artak Khcheyan.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko demanda.
EPAITZA
Baiesten da aita eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko Naira Stepanyanek aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Artak Khcheyanen aurkakoa. Horrenbestez, hau adierazten dut:
Artak Khcheyani XXXXX semearen gaineko guraso-ahala kentzen diot, eta Naira Stepanyanek bakarrik izango du guraso-ahala.
Eta Artak Khcheyan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko azaroaren bostean.
IDAZKARIA.