EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2015225

IRAGARKIA, Barrualde-Galdakao ESIn, Gernika-Lumoko Ospitalean, gainbegirale lanpostu bat izendapen askearen bitartez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2015-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201505037
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerenteak Barrualde-Galdakao ESIn, Gernika-Lumoko Ospitalean, gainbegirale lanpostu bat izendapen askearen bitartez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunetik aurrera.
Galdakao, 2015eko azaroaren 12a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.