EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015224

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Etxebarriko San Antonioko geltokirako igogailu okertuen obra eta mantentze-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-11-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201505033
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/30rean argitaratutako 2015/07/22ko IRAGARPENA [201503385]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Etxebarriko San Antonioko geltokirako igogailu okertuen obra eta mantentze-lanak.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean) eta lanen programazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat, laurehun eta zortzi mila, hirurehun eta hirurogeita hamasei euro eta lau zentimo (1.408.376,04), BEZik gabe. Lana, milioi bat, ehun eta berrogeita bost mila, bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta lau zentimo (1.145.576,04), BEZik gabe. Mantentze-lanak, berrehun eta hirurogeita bi mila eta zortzirehun (262.800,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko azaroaren 10a.
b) Esleipenduna: Thyssenkrupp Elevadores, S.L.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat, hirurehun eta hirurogeita hamahiru mila eta zazpi euro hamasei zentimorekin (1.373.007,16), BEZik gabe. Lana, milioi bat, ehun eta hogeita bost mila, seiehun eta hogeita hamazazpi euro eta hamasei zentimo (1.125.637,16), BEZik gabe. Mantentze-lanak, berrehun eta berrogeita zazpi mila, hirurehun eta hirurogeita hamar (247.370,00) euro, BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: lana, hamalau (14) hilabete. Mantentze-lanak, hiru (3) urte.
Bilbao, 2015eko azaroaren 17a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.