EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015224

EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bitartez, GIB/hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematen dira.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-09-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201505019
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/18an argitaratutako 2015/04/27ko AGINDUA [201502153]

Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 27ko Aginduak GIB/hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egiten zuen. Agindu horren 14. artikuluan ezartzen denez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, horretarako izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.
Batzorde horrek bilera egin du 2015eko irailaren 22an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei honako diru-laguntzak hauek ematea:
Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntzarik ez ematea, aurkeztutako proiektuak ez zaizkielako egokitzen esleipen-irizpideei.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.