EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015222

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 420/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201504988
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 420/2014 prozedura bideratu da, Gerald Stevens ADDOk eskatuta Maria Carmen Fernandez Moreiraren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
99/2015 EPAIA
Epailea: Ursula Perez Junco.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren hogeita bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Gerald Stevens ADDO.
Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes.
Prokuradorea: Ana Maria Idocin Ros.
Alderdi demandatua: Maria Carmen Fernandez Moreira.
Abokatua:
Prokuradorea:
Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.
EPAITZA
Neurri hauek hartzea erabaki da:
1.– XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Gerald Stevens ADDOri esleitzen zaizkio, eta adingabeen gaineko guraso-ahalari dagozkion ahalmenak, halaber, aitak bakarrik izango ditu.
2.– M.ª del Carmen Fernández Moreirak, mantenu-pentsio gisa, hilean 150 euro ordainduko ditu, aurreratuta eta hil bakoitzeko lehen bost egunetan, adingabeen aitak zehazten duen kontuan. Zenbateko hori urteko eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldakuntzen arabera.
Adingabeen ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, halakotzat zein gastu hartzen duten adostu ondoren. Adostasunik ezean, gurasoetako edozeinek Prozedura Zibilaren Legearen 776.4 artikuluan aurreikusitako prozedura baliatu ahal izango du, zenbateko jakin bat ezohiko gastua dela deklaratu dadin. Aparteko gastutzat hartuko dira ustekabean gertatu gastuak edo aurreikus ezin daitezkeenak, baina , era berean, beharrezkoak direnak, eta baita Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ez dituen medikuntza-gastuak eta irakaslek gomendatutako errefortzu-eskolak ere.
Ez da erabakirik hartzen prozesuan sortutako kostuen inguruan.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4703 0000 00 015115. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa)
. Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Maria Carmen Fernandez Moreira demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko irailaren hogeita bederatzian.
IDAZKARIA.