EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015222

2166/2015 EBAZPENA, 2015eko azaroaren 12koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez iragartzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Barne Medikuntzako (ospitalizazioa arloa) atalburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Xedapenaren zenbakia: 201502166
Xedapenaren data: 2015-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201504978
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Barne Medikuntzako (ospitalizazioa arloa) atalburu sanitarioaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du honako arauek xedatukoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 28ko 8/1997 Legearen 27, artikulua, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hauek dira oinarriak:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutarioa, funtzionario edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.
b) Medikuntzan lizentziatura eta Barne-medikuntza espezialitatearen titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez, 3 urteko lan-esperientzia izatea Ospitale Fak. Esp. Barne Medikuntzako Mediku bezala.
2.– Deialdia argitaratzea.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko intraneten, bai eta Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan ere.
3.– Eskabideak non eta noiz aurkeztu.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonal Zuzendaritzara (Gurutzetako Plaza 12, 48903 Barakaldo) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera.
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztietan bete eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazioa hau da:
a) NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den saileko kudeaketari buruzko txosten proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta daudenak, ez dira aurreko paragrafoan zehazten den moduan egiaztatu beharko. Hala ere, izangaiak halaxe adierazi beharko du eskabidea betetzean.
4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du. Horrez gain, horren bidez aginduko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko intraneten argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea emango du, argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak bide administratibotik aurkezteko.
5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Erreklamazioetarako epea amaituta, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak, ebazpen baten bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko intraneten.
6.– Epaimahai kalifikatzailea.
Zuzendaritza Gerentziaren ebazpen baten bidez, epaimahaia osatuko da, epaimahaiburua zuzendari gerentea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: zuzendari medikoa, pertsonaleko zuzendaria (idazkari izango dela, ahots eta botoarekin) eta hiru bokal; izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea bera izan beharko dutenak; horietako bat IVAPek izendatuko du. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian argitaratuko da.
Epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak jasotako kasuaren batean badaude. Kaxu horiexek direla kausa, interesdunek errekusazioa abiarazi dezakete edozein unetan, aipatu legearen 29. Artikuluaren ezarritakoari jarraiki.
Epaimahaikideek guztiek zeinek bere izenean parte hartzen dute, ahots eta botoarekin, eta erabakiak boto-gehiengoz hartu, eta aktan jasoko dira.
7.– Izangaiei deitzea.
Proiektua defendatzeko, banakako jakinarazpena egingo zaie izangaiei, gutxienez, 10 egun aurretik, Jakinarazpenean jasoko dira eguna, tokia eta ordua proiektua jende-aurrean defendatzeko.
Proiektuan defentsa publikoetako egutegia Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.
Epaimahaiak proiektuen defentsa publikoaren aurretik egiaztatu beharko du izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela, eta ez dagoela Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetan jasotako Abstentzio- eta Errekusazio arrazoirik.
8.– Hautatzeko prozedura.
Epaimahaiak dokumentazioa baloratu behar du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.
Ezingo dira baloratu, inolaz ere, ebazpen hau dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.
Ondoko eranskinean, hautaketa-prozesu honi aplikatu beharreko meritu-baremoa jasotzen da. Gehienezko puntuazioa 66 puntu dira, honela banatzen direnak:
– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).
– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu).
– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Prozedura bi fasetan garatuko da:
A) Proiektuaren banakako aurkezpena eta jendaurreko elkarrizketa. Izangai bakoitzari deialdiaren oinarrien araberako puntuazioa emango zaio.
B) Merituen balorazioa, deialdiaren oinarrien arabera, banakako balorazio eta puntuazioarekin.
Gutxienez, prozesu osoan 33 puntu lortu beharko dira lanpostuaz jabetu ahal izateko, eta 15 puntu lortu beharko dira, gutxienez, proiektuaren balorazioan eta haren defentsan.
Prozedura osoa aktan jasoko da.
9.– Prozeduraren ebazpena.
Prozedura bi fasetan ebatziko da:
A) Epaimahaiaren proposamen ESIko Gerentzia Zuzendaritzari puntu gehien atera dituen izangaiaren alde, edo, hala bagadokio, hornitzeko deialdia bete gabe uzteko proposamena.
Proposamena Epaimahaikide guztiek sinatu beharko dute, desglosatu egin beharko dira baremoko atal bakoitzean lortutako puntuak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko intraneten argitaratuko dira.
B) Gerentzia Zuzendaritzak Ebazpena emango du, eta bertan:
B.1.– Epaimahaia proposatutako izangaia izendatuko da. Aukeratutako pertsonak lanpostuari uko eginez gero, hurrengo puntuaziorik onena lortu duen pertsona izendatu ahal izango da, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen baditu.
B.2.– Deialdia bete gabe utzi ahal izango da arrazoi hauengatik:
– Izangairik ez aurkezlea.
– Izangaiek betekizunak ez betetzea.
– Izangaiek gutxieneko puntuazioa ez lortzea.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko intranetean argitaratuko da.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.
10.– Esleipenaren ondorioak.
Izendapen-ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik.
Euskadiko antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28 ataleko 3. arauaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera, Burutzako lanpostu funtzionalek lau urteko eperako izendapen tenporala eduki dezakete; lau urteko izendapen hori luza daiteke arau honetan ezarritakoaren arabera.
11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2015eko azaroaren 12a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.
I. ERANSKINA
MERITUEN BAREMOA (GEHIENEZ, 66 PUNTU)
Merituen balorazioak hurrengo faseak edukiko ditu:
1.1.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).
Fase honen oinarria da epaimahai kalifikatzailearen aurrean dagokion Atalaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko azalpena, eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.
Fase honen puntuazioa bi ataletan banatzen da:
a) Atala kudeatzeko Memoria Proiektuaren balorazioa (15 puntu, gehienez).
Kudeaketako Memoria Proiektuak, gutxienez, arlo hauek garatuko ditu:
a.1.– Antolamendu eta asistentzia arloa (gehienez, 3 puntu):
Atalaren organigrama, buruzagitzako lanpostuaren eta gainontzeko lanpostuen eginkizunak ondo zehaztuta; zerbitzu zorroa, eta atalaren elkarreragina ESIko gainerako atal/zerbitzuekin.
a.2.– Kudeaketa Plana (gehienez, 10 puntu):
Antolamendu-helburuen definizioa, hobekuntza-arloen analisia eta detekzioa, hobekuntza-neurrien plan-proposamena eta atalari esleitutako baliabideen erabilera eraginkorrerako plana.
a.3.– Irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza arloak (gehienez, 2 puntu):
Ataleko irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza planifikatzeko proposamena.
b) Memoriaren ahozko azalpena Epaimahaiaren aurrean (15 puntu, gehienez):
Proiektua defendatzeko orduan, argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, bai eta haren punturik nabarmenenak azaltzeko gaitasuna ere.
1.2.– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
– Lan esperientzia (gehienez, 15 puntu).
– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
– Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Zuzendari gerente, zuzendari mediko edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
– Prestakuntza irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 15 puntu).
– Kudeaketa arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
– Gradu-ondoko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Doktorea: 2 puntu.
Cum laude doktorea: 3 puntu.
Gradu ondoko masterra: 1 puntu.
Unibertsitate aditua edo espezialista: 0,5000 puntu.
Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 0,5000 puntu.
Doktoretza ikastaroak: doktoreak ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.
– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.
Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.
– Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 3 puntu):
Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 1 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,5000 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,2500 puntu.
Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
1.3.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau gartzen duten arauek, xedatukoaren arabera baloratuko da.