EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2015221

IRAGARKIA, Osakidetza Euskal Osasun Zentroa, kontratua formalizatzeari dagokiona, honako espediente honi buruzkoa «Gela zuri bat hornitzea eta tokia egokitzea, AUOko Santiago egoitzan».

Xedapenaren data: 2015-11-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201504970
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/27an argitaratutako 2015/07/16ko IRAGARPENA [201503346]

1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako ente publikoa, Araba Unibertsitate Ospitalea, Olagibek kalea 29, 01004, Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araba Unibertsitate Ospitalea – Kontratazio-Zerbitzua.
c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/0994/O101/0000/072015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: gela zuri bat hornitzea eta tokia egokitzea, AUOko Santiago egoitzan.
c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 1.
d) Lizitazioa noiz argitaratu zen: EHAA 140 zk. 2015eko uztailaren 24an.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia, erregulazio bateraturik gabekoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 150.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko urriaren 15a.
b) Kontratu-egilearen profila argitaratzea: 2015eko urriaren 15a.
c) Kontratugilea: Ecofred Rubi, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 114.690,00 euro (BEZik gabe), 138.774,90 (BEZa barne), % 21.
6.– Kontratuaren formalizazioa.
a) Kontratuaren data: 2015eko azaroaren 7a.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 7a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.