EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2015221

IRAGARKIA, Donostiako (Gipuzkoa) IES Usandizaga-Peñaflorida BHI (Usandizaga eraikina) ikastetxean suteen aurkako arautegira egokitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2015-11-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201504967
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, 2. solairua, I. korridorea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 94 97.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: k-navas@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko abenduaren 15a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/17/15.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obrak.
b) Deskribapena: Donostiako (Gipuzkoa) IES Usandizaga-Peñaflorida BHI (Usandizaga eraikina) ikastetxean suteen aurkako arautegira egokitzeko obrak.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Donostiako (Gipuzkoa) IES Usandizaga-Peñaflorida BHIko Usandizaga eraikina.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 6 hilabete, zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.
f) Luzapena onartzea: ez.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Lizitazio elektronikoa: ez.
d) Esleitzeko irizpideak:
Eskaintza ekonomikoa; haztapena: 100.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 454.536,18 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 454.536,18 euro. Guztira: 549.988,78 euro.
6.– Bermeak:
Behin-behinekoa: ez da behar.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZa kanpo.
7.– Kontratisten berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen. Honako sailkapena izanez gero, kaudimena aurkeztetik salbuesten da: C taldea, 4 azpitaldea, D kategoria edo C taldea, 4 azpitaldea, 3 kategoria.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abenduaren 16ko 13:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Lakua I, 2. solairua, I. korridorea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun natural, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.
c) Eguna eta ordua:
«B» gutun-azalak irekitzea: 2016ko abenduaren 28ko 12:00ak.
10.– Iragarkiaren gastuak: EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.