EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2015219

EDIKTUA, titulu judiziala betearazteko 490/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-10-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201504913
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 490/2014 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Gorka Val Cala eta Ainara Goikoetxea Ramos.
Alderdi demandatua: Constantino Fernandez Rio eta Axa Cia. de Seguros y Reaseguros.
Gaia: titulu judiziala betearaztea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
5/2015 EPAIA
Epailea: andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hemeretzia.
Alderdi demandatzailea: Gorka Val Cala eta Ainara Goikoetxea Ramos.
Abokatua: Jon Ander Bilbao Sacristan eta Jon Ander Bilbao Sacristan.
Prokuradorea: Idoia Gutierrez Aretxabaleta eta Idoia Gutierrez Aretxabaleta.
Alderdi demandatua: Constantino Fernandez Rio eta Axa Cia. de Seguros y Reaseguros.
Abokatua: Jon Esesumaga Arrola.
Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.
Judizioaren gaia: kalte-galerengatiko kalte-ordainak.
EPAITZA
Partez baiesten dut Gorka Val Cala eta Ainara Goikoetxea Ramos jaun-andreen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Constantino Fernandez jaunaren eta Axa-ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut Val jaunari 1.488,40 euro eta Goikoetxea andreari 1.795.25 euro solidarioki ordaintzera, bai eta epai honetako hirugarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ere. Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen.
Ema bekio alderdi demandatzaileari, alderdi demandatuak zainpean jarritako zenbatekoa.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.