EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2015218

2013/2015 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko urriaren 1eko 529/2014 Epaiaren betearazpena argitaratzen da. Epaia Esther Peciña Elorrieta andreari dagokio zehazki, Administrari Laguntzaileko kategorian dagoenari (2008 EPE).

Xedapenaren zenbakia: 201502013
Xedapenaren data: 2015-10-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201504885
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/03/07an argitaratutako 2011/02/07ko 201100193 EBAZPENA aldatzen du
  • Ikus 2011/10/18an argitaratutako 2011/09/26ko IRAGARPENA [201105018]

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2014ko urriaren 1eko 5292014 Epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 4239/2008 Ebazpena, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Administrazioko Teknikari Laguntzaileen Lanbide Taldearen Administrari Laguntzailea kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetako destinoetan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Hautaketa-proba horien oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 15eko 922/2009 Ebazpenaren bidez, administrari laguntzaileen kategorian gaitzat jotako hautagaien zerrenda onetsi zen, eta Esther Peciña Elorrieta andreak 98,0000 puntu lortu zituen oposizioaldian.
Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 28ko 601/2010 Ebazpenaren bidez, Administrari Laguntzaileko kategorian, txanda ireki bidezko hautagaien zerrenda onetsi zen. Bertan Esther Peciña Elorrieta Andrea agertzen da, 113,0000 puntuekin eta destinoa aukeratzeko aukerarik gabe.
Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 193/2011 Ebazpenaren bidez, administrari laguntzaileen kategoriako txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena onetsi ziren (2011-03-07ko EHAA, 45. zk.), eta bertan Esther Peciña Elorrieta andrea agertzen da 9,2000 puntuko puntuazioarekin lanbide esperientziako atalean eta 122,2000 puntuko puntuazio globalarekin, destinoa hautatzeko aukerarik gabe.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren otsailak 7ko 193/2011 Ebazpenaren kontra, Esther Peciña Elorrieta andreak gorako errekurtsoa aurkeztu zuen eta ondoren administrazioarekiko auzietarako bideaz baliatu zen (293/2011 Laburtua).
Lehen batean aipatutako prozedura judiziala amaitutzat ematen duen epaiak, Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzietarako 1. Epaitegiko 2012ko urtarrilaren 24ko epaiak, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baietsi zuen.
Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, 2014ko urriaren 1eko datarekin, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuak tarteratutako apelazio-errekurtsoa ezetsi zuen eta apelatutako epaia berretsi zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
2014ko urriaren 1eko Justiziako Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialaren ondoren, eta dagokion izapideak eginda, Esther Peciña Elorrieta andreari aitortzen zaio, Administrari Laguntzaileko hautaketa-prozesuan (2008 EPE) 48,0000 puntuko puntuazio bat lanbide esperientziako atalean, eta ondorioz, 161,0000 puntuko puntuazio global bat.
Aurrekoa kontuan izanik eta dagokion izapideak eginda, Esther Peciña Elorrieta andreari destino bat esleitzen zaio Erakunde Zentralean, txanda irekian, Administrari Laguntzaileko kategorian.
Hirugarrena.– Hemen aldatzen direnetatik at geratzen diren prozedura izapidetzerakoan gertatutako beste hainbat administrazio-jarduteak bere hartan jarraitu behar dute (30/1992 Legearen 66. artikulua), egindako termino zehatzetan.
Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzetakoan interesdunei entzunaldia eman zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1994 Legeko 84. artikuluan ezarritakoa betez.
Horregatik guztiagatik, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2014ko urriaren 1eko epai judiziala, Esther Peciña Elorrieta andreari buruzkoa, betetzeko aginduko da, 2008ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.
Bigarrena.– Epai judiziala izapide hauen bitartez gauzatuko da:
1.– Esther Peciña Elorrieta andreari 48,0000 puntu aitortu zaizkio lanbide esperientziaren atalean, Administrari Laguntzaileen hautaketa-prozesuaren barnean (2008ko EPE). Horrenbestez, 161,0000 puntu eskuratu ditu, guztira.
2.– Txanda ireki bidezko destino bat esleitzea Erakunde Zentralean, Administrari Laguntzailea kategorian, Esther Peciña Elorrieta andreari, ezarritako prozedura oinarri izanik.
3.– Administrari Laguntzaileko kategorian langile estatutario finkoko izendapena egitea, Esther Peciña Elorrieta andrearen alde Erakunde Zentralean.
4.– Esther Peciña Elorrieta andreak Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete bateko epea izango du dagokion destinoan lanpostuaz jabetzeko.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege-arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez dena edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo da jabetu esleitu zaion langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesatuari gogorarazten zaio lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenean aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen dena egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko da lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaion erakundean.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela aginduko da.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Esther Peciña Elorrieta andreari jakinarazteko eta hori Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian komunikatzeko agintzea.
Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.