EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2015217

212/2015 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia, monumentu- multzo kategoriarekin, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201500212
Xedapenaren data: 2015-11-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201504864
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/06/05ean argitaratutako 2014/05/26ko EBAZPENA [201402474]

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Bere gain hartutako eskumena gauzatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-intereseko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.
Eskumen horiek baliatuta, Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia kalifikatzeko espedientea tramitatzen da, historia, arkeologia eta arkitektura aldetik duen interesa ikusita.
2014ko maiatzaren 26ko Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez (ekainaren 5ko EHAA, 015. zk.) hasiera eman zitzaion Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia monumentu multzoaren kategoriarekin Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari.
Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideak egin ondoren, ondorengo alegazioak aurkeztu ziren: Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza eta Ur Agentzia «URA» izendatutako sistema hidraulikoen babes-araubideak ingurumen-organoek aurreikusitako jarduketetan duen eraginari buruzkoak, baita Lekeitioko Udalaren alegazioa ere, Lazunarriko Malekoia Monumentu Multzoan sartzea eskatzen duena.
Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako txostenak, espedientean dagoenak, ondorioztatzen du lehendabiziko 3 alegazioak ezesten direla, 92/43/CEE Zuzentarau Europarraren kontserbazio-helburuak betez ingurumen-organoek aurreikusitako jarduketetan izendatutako sistema hidraulikoen babes-araubideak duen eraginari dagokionez, zeren eta pentsatzen da bi alderdiak batera daitezkeela babestutako elementu guztietan, ibai-korridore ekologikoaren iragazkortasunerako irtenbide tekniko zehaztuak erabiliz, Lea ibaiko Industria Paisaiko aparteko kultura ondarean eragin txikia edo inongo eraginik ez dutenak.
Lekeitioko Udalaren alegazioa, zeinak Lazunarriko Malekoia Monumentu Multzoan sartzea eskatzen duen, zati batean onartzen da, eta horregatik babes-araubidean funtsezko aldaketak egin behar dira eta interesdunei entzuteko izapidea berriz egin behar da. Hori dela eta, egoki iritzi zitzaion jarduketak leheneragotzeari, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Lea ibaiko Industria Paisaia Kalifikatutako Kultura Ondasun, Monumentu Multzo kategoriarekin, izendatzeko espedientea hasteko eta jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko ebazpena berriz eman dezan.
2015eko martxoaren 12koa Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez (martxoaren 26ko EHAA, 58. zk.) berriro ere hasiera eman zitzaion Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia monumentu multzoaren kategoriarekin Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari.
Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideak egin ondoren, ondorengo alegazioak aurkeztu ziren: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Natura Ingururunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Prozedura bigarren aldiz hasi ondoren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren alegazio-idazkia onetsi egiten da, baita berarekin eta Ur Agentzia «URA»-rekin ibai-paisaien ondare-babeserako espedienteen testuinguruari lortutako akordioak ere eta teknikoki egoki irizten zaio Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia, Monumentu Multzo kategoriarekin, Kalifikatutako Kultura Ondasun izendatzeko Dekretu berrian aldaketa hauek egiteari: 8. eta 13. artikuluak aldatzea zenbait paragrafo gehituz, baita 55. artikulua babes-araubidetik kentzea, ingurugiro- eta ondare-aginduak bateratze aldera.
Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenaz eta Gobernu Kontseiluak 2015eko azaroaren 10eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Lea ibaiko (Bizkaia) Industria Paisaia sailkatutako kultura ondasun deklaratzea, monumentu-multzo kategoriarekin.
2. artikulua.– Ondasunaren mugaketa dekretu honen I. eranskinean ezarritakoa izango da, bertan adierazitako arrazoiak oinarri dituela.
3. artikulua.– Sailkatutako ondasunaren deskribapena egitea, kultur ondarearen alorrean indarrean dauden legeek diotenaren arabera, dekretu honen II. eranskinean adierazitako eran.
4. artikulua.– Dekretu honen III. eranskinean agertzen den babes-araubidea onartzea.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du Leia ibaiko Paisaia Industriala.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Gizaburuaga, Aulesti, Amoroto, Ispaster, Mendexa eta Lekeitioko udalei, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura eta Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskaera egingo dio Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Gizaburuaga, Aulesti, Amoroto, Ispaster, Mendexa eta Lekeitioko udalei udal hirigintza-araudia egokitu dezaten multzo horren babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialen, jende guztiak horren berri izan dezan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Udal planeamendua dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen zaion arte eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren oniritzia izan arte, monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko azaroaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
AZAROAREN 10EKO 212/2015 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
MUGAKETA
Mugaketaren esparrua.
Mugaketaren esparrua I. eranskin honetako dokumentazio grafikoan adierazita dago, eta Lea ibaiaren ibilbidean zehar kokatutako 13 azalera-unitatek osatzen dute, unitate bakoitza azpi-eremu batez edo gehiagoz osatuta egon badaiteke ere.
Unitate bakoitzean kultura-intereseko honako eremu, ondasun higigarri eta higiezin hauek (edo hauetako batzuk) aurki daitezke, batera multzo produktiboa eratzen dutela:
1.– Sistema hidraulikoa: presak, kanalak, gainezkabideak eta uhateak, erregulatzeko deposituak edo anteparak, tunel hidraulikoak, estoldak, ur-irteerak, errotetatik ibaira doan ur-hustubidea eta Lekeition den «Lazunarri malekoiaren» zati bat.
2.– Eraikinak:
2.1.– Ekoizpen-sistema industrialen eraikinak: burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak eta zerrategiak.
2.2.– Beste egoitza- eta erlijio-eraikin batzuk, ekoizpen-sistemetatik gertukoak: dorrek, jauregiak, baserriak eta baselizak.
2.3.– Ondasun higigarriak edo ekoizpen-sistema industrialen edo sistema hidraulikoen erabilerarekin lotutako makinak: gurpil hidraulikoak eta errota-gurpilak, zurezko ardatzak, ura erregulatzeko mekanismoak, kanoiak, sifoiak, besoak, turbinak, ehotze-bankuak, errotarriak, gurpilak, toberak, kurrikak, hauts-babesak, balantza eta pisuak, zerrategietako makinak, ogia egiteko osagailua eta labea, txirrika-sistemak eta ontzitegi-gurdiak.
3.– Obra zibila: zubiak, errepideak, komunikazio-bideak, pistak eta «Lea Ibilbidea» izeneko basabidea.
4.– Bitarteko eta inguruko eremuak: ibaia bera eta horren ertzak, ibaian gora dauden urloak, estuario-eremua, padurak eta nekazaritza- zein baso-lurrak.
Udalen arabera:
– Munitibar-Arbatzegi-Gerrikatz: 1., 2., 3. eta 4. mugaketak.
– Aulesti: 5. mugaketa.
– Gizaburuaga: 6., 7., 8. eta 9. mugaketak.
– Amoroto: 10. eta 11. mugaketak.
– Mendexa-Lekeitio-Ispaster: 12. eta 13. mugaketak.
Mugaketaren arabera:
1. mugaketa:
– Agorriako errota
– Agorriako zubia 1
– Agorriako zubia 2
– Goikolako burdinola eta errota
2. mugaketa:
– Olatxuko burdinola eta errota
– Ganotxeko zubia
– Bengolako burdinola eta errota
– Elortza errota
– Zubialdea zubia
3. mugaketa:
– Kubo errota
– Uribeiko errota
4. mugaketa:
– Munitibarko zubia 6
5. mugaketa:
– Goikoerrota burdinola eta errota
– Bekoerrota errota
– Bekoerrota zubia
– Zetokiz burdinola eta errota
– Ibarrola zubia
– Zetokiz zubia
– Torreko Errota errota eta zerrategia
– Aulestiko dorrea
– Ibekatz zubia
– Oinezkoen zubia
– Casa-Torre zubia
– Ibetako errota
– Amuluako errota
– Amuloaga zubia
– Angizko burdinola eta errota
– Angiz Nagusi baserria
– Torretxu dorrea
– Antzior zubia
6. mugaketa:
– Errotatxu errota
– Errotatxu zubia
7. mugaketa:
– Bengoleako burdinola- eta errota-multzoa:
– Bengoleako errota
– Bengoleako burdinola
– Bengoleako iragandako urezko errota
– Bengoleako dorrea
– Bengolea zubia
– Oibarko Andre Mariaren baseliza
8. mugaketa:
– Errotabarri errota. Azpiegitura hidraulikoa.
9. mugaketa:
– Erezako burdinola eta errota
– Ereza dorrea
– Ereza zubia
– Errotazar errota
– Lariz-Oleta burdinola eta errota
– Lariz Oleta baserria
– Lariz Oleta zubia
10. mugaketa:
– Boluako errota
– Boluko zubia
– Errotabarri errota
– Errotabarri zubia
11. mugaketa:
– Olaldeko presa
12. mugaketa:
– Leabeko Zubia
13. mugaketa:
– Isuntzako errota
– Guerediaga, Iturriza y C.ª galdategia
– Mendieta ontziola
– Lekeitio-Ondarroa bideko zubia
– Eguiguren y Achurra ontziola
– Murelaga ontziola
– Goyogana ontziola
– Akurtuko Madalenaren baseliza
– Lazunarri malekoia, hondartza lehorrari dagokion zatian eta lehenengo zabalgunera arteko tartean.
Mugaketaren justifikazioa.
Gorago zerrendatutako ondasunak, guztiak ere Lea ibaiari lotuak, eta horien kultura- eta ingurumen-balioak, balio estetikoak eta bisualak babestu behar direlako justifikatzen da proposatutako mugaketa.
Ondasun horiek babesteko eta horien garrantzia nabarmentzeko, ezinbestean babestu beharra dago multzoa osatzen duten elementuen arteko eta inguruko eremuak; bestela, ezin baitira ulertu horien ekoizpen-prozesua, berezko izaera, kokalekua, osaketa, eginkizuna ez eta bilakaera ere. Bitarteko eta inguruko eremu horiek beharrezkoak dira ekoizpen-unitateak osatzen dituzten osagaien arteko ikusizko loturei eusteko, bai eta unitate horien ageriko jarraitasunari ere.
Azaldutako horregatik guztiagatik, mugaketa honen barruan sartzen dira ez bakarrik burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak eta zerrategiak, baizik eta baita horiei lotutako azpiegitura hidraulikoak, gune horietatik gertu dauden egoitza- zein erlijio-eraikinak, zubiak, komunikazio-bideak eta, oro har, ingurumaria; izan ere, guztiek batera industria aurreko eta industria garaiko burdinolen, erroten eta ontziolen jardueraren lekuko bat sortzen dute.
1. mugaketa:
Marraio errekaren ezkerreko ertzak markatzen du mugaketa, urari goiti, Z280 m sestra-kurbatik hasita, X532905,168 m Y4788919,411 m puntutik, mugaketak 200 metro jarraitzen du lerro zuzenean X533015,241 m Y4789085,236 m punturaino; hor Z275 m sestra-kurbarekin elkartzen da, eta hortik jarraitzen du X533119,457 m Y4789199,307 m punturaino; azken horretatik 84 metroko lerro zuzen bat marrazten du Z250 sestra-kurbaraino, X533195,400 m Y4789239,094 m puntuan; eta hortik, Z250 sestra-kurban zehar doa, X533327,584 m Y4789404,592 m punturaino.
Marraio errekaren eskuineko ertzean, urari goiti, mugaketa Z270 m sestra-kurbatik hasten da, X532978,320 m Y4788882,279 m puntutik, eta sestra-kurbarekin bat jarraitzen du X533019,145 m Y4788957,082 m punturaino; hortik, Marraio errekaren ubidetik paraleloan urruntzen da, errekatik 40 metrora, X533316,619 m Y4789228,603 m punturaino, eta gero zuzen jarraitzen du Goikola errotako kanalaren eta Beaskoa baserriaren artetik, kanaletik 13 metro ingurura; ondoren, Beaskoa baserriko lursailaren mugatik jarraitzen du X533393,519 m m Y4789292,171 m punturaino.
Marraio errekaren urari goiti, mendebaldean, mugaketa 82 metroko lerro zuzen batez ixten da, Marraio errekaren ezkerreko ertzean dagoen Z280 sestra-kurbatik, X532905,168 m Y4788919,411 m puntuan, eskuineko ertzean, dagoen Z270 sestra-kurbaraino, X532978,320 m Y4788882,279 m puntuan, presaren burutik 30 metro ingurura.
Marraio errekaren urari beheiti, ekialdean, mugaketa 130 metroko lerro zuzen batez ixten da, Marraio errekaren ezkerreko ertzean dagoen Z250 sestra-kurbatik, X533327,584 m Y4789404,592 m puntuan, Beaskoa baserriaren lursaileko mugaraino, Z245 m sestra-kurbatik gertu, X533393,519 m Y4789292,171 m puntuan, Marraio errekaren eskuineko ertzean.
Horrela, bi erroten eta zubien arteko ikusizko harremanari eusten zaio, eta multzoaren irakurketa ziurtatzen da, baita urloen eremua eta ibaiaren goi-ibilgua hautematea ere; horretarako, esparru honen barruan sartzen dira Agorriako errota eta horren azpiegitura hidraulikoak, Goikola burdinola eta errota, bere garaian horren ur-hustubideko kanalak hartzen zuen eremua eta horren azpiegitura hidraulikoak eta, azkenik, Agorria 1 eta Agorria 2 zubiak.
2. mugaketa:
Mugaketa Garro baserria Olatxu errotarekin lotzen duen bideak markatzen du hegoaldean, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, urari goiti hasita, X533550,321 m Y4789637,974 m puntutik X533407,219 m Y4789679,643 m puntura; hortik X 533371,621 m Y 4789703,382 m puntura igarotzen da eta 150 metro inguru jarraitzen ditu Z220 sestra-kurban zehar Artibaiko hondakinetaraino, X533263,026 m Y4789707,892 m puntuan. Modu horretan, Olatxuko burdinola eta errotaren azpiegitura hidraulikoaren hondakinak sartzen dira mugaketa honetan. Hortik, mugaketak Olatxu errotatik Gerrikaitz etxerako bidean zehar jarraitzen du, X533245,298 m Y4789768,116 m puntutik X533179,273 m Y4789905,555 m puntura; hortik, Bengoleako burdinola eta errotarako bidearen mendebaldeko ertzetik, eraikin-multzoaren atzetik igarota, ondoko lursail pribatuen hormen ondotik igaro eta Z200 m sestra-kurban zehar jarraitzen du. Ondoren, BI-3231 errepidearen eskuineko mugan zehar luzatzen da X533035,790 m Y4790210,049 m punturaino, Zubialdea zubiraino, hain zuzen ere. Zubi hori mugaketaren barruan sartzen da, bai eta horren azpian dauden azpiegitura hidraulikoaren hondakinak ere. X533035,790 m Y4790210,049 m puntu horretatik, Zubialdea zubiaren zabalera osoa sartzen da mugaketan, Z190 m sestra-kurbarekin bat etorrita, X533028,697 m Y4790210,276 m punturaino, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean.
Ekialdean, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, urari goiti, mugaketa X533578,701 m Y4789641,847 m puntutik hasi eta errepidearen ertzak markatzen du, X533599,885 m Y4789647,042 m punturaino; hor, 2. partzelaren mugan aurrera jarraitzen du, eta ondoren Z225 m sestra-kurban zehar; hortik, Lea ibaiaren eskuineko ertzeko 6. poligonoko 266., 269. eta 270. partzelen mugan aurrera jarraitzen du, azken horretatik, garaiera galtzen duela, Z205 m sestra-kurbaraino doa, sestra-kurbatik bertatik, BI-2224 errepidearekin topo egin arte, X533145,786 m Y4790108,453 m puntuan; ondoren, BI-2224 errepidean aurrera jarraitzen du mugak, Z195 m sestra-kurbaraino, X533047,914 m Y4790230,345 m puntuan.
Lea ibaian gora, hegoaldean, mugaketa Ganotxeko zubiaren kanpoko ertzarekiko paraleloa den lerro batez ixten da mugaketa, ibaian gorako 25 metro ingurura, eta zubia mugaketaren barruan utzita; horrela, «U» itxurako lerro bat sortzen da Lea ibaiaren eskuineko ertzean dagoen Z215 m sestra-kurbatik, X533578,701 m Y4789641,847 m puntuan, Garro baserria Olatxuko errotarekin lotzen duen bideraino, X533550,321 m Y4789637,974 m puntuan, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean.
Lea ibaian behera, iparraldean, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen X533028,697 m Y4790210,276 m puntuan, mugaketa beste 25 metro inguru zabaltzen da zubiaren ekialdeko muturretik, urari beheiti, eta 11. poligonoko 1. partzelaren zati bat barruan hartuta, X533047,914 m Y4790230,345 m punturaino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, Z195 m sestra-kurban.
Horrela, esparru honen barruan sartzen dira Olatxuko errota, Bengolea burdinola eta errota, Elortza errota eta horren azpiegitura hidraulikoak edo hondakinak, eta Ganotxeko eta Zubialde zubiak, azken horren azpian gelditzen diren azpiegitura hidraulikoen hondakinekin, bai eta komunikazio-bideen zati bat ere. Gainera, ekoizpen-gune ezberdinen arteko ikusizko harremanari eusten zaio eta ibai-paisaia ongi hauteman daiteke.
3. mugaketa:
Mendebaldean, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, eta urari goiti hasita, mugaketa Lea Ibilbidea basabideak markatzen du mugaketa, Ibilbidea mugaketaren barruan dela, X532807,686 m Y4790863,535 m puntutik Z170 m sestra-kurbaraino, X532882,088 m Y4791004,215 m puntuan; hortik, 120 metro inguru egiten du aurrera Lea ibaiaren ibilguarekiko paraleloan, ibaitik 25 metro ingurura, berriro ere Z170 sestra-kurbarekin topo egin arte, X532866,629 m Y4791116,932 m puntuan. Hor, Z170 m sestra-kurban zehar jarraitzen du X532880,331 m Y4791250,644 m puntura arte eta azken horretatik 114 metroko lerro zuzenean aurrera egiten du BI-2224 errepidera arte, X532989,659 m Y4791284,216 m puntuan, gero BI-2224 errepidean aurrera jarraitzeko Lea ibairaino, X 532969,098 m Y 4791384,271 m puntuan.
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, ekialdean, mugaketa Z175 m sestra-kurban hasten da, X532867,943 m Y4790835,610 m puntuan, eta sestra-kurbatik bertatik jarraitzen du BI-2224 errepidera arte, X532953,503 m Y4791039,208 m puntuan; hortik, BI-2224 errepidean aurrera egiten du Lea ibairaino, X532997,340 m Y4791214,616 m puntuan, eta hortik aurrera Lea ibaian zehar X532966,746 m Y4791394,840 m punturaino.
Ibaian behera, iparraldean, mugaketa Lea ibaiarekin ixten da, X 532969,098 m Y 4791384,271 m puntutik X532966,746 m Y4791394,840 m puntura.
Ibaian gora, hegoaldean, 2. poligonoko 91. partzelaren mugak ixten du mugaketa, Z175 m sestra-kurbatik, X532867,943 m Y4790835,610 m puntuan, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, Lea Ibilbidera iritsi arte, X532807,686 m Y4790863,535 m puntuan, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean.
Horrela, mugaketaren barruan daude Kubo errota, Uribei errota eta horien azpiegitura hidraulikoak, baita lur azpiko zatiak ere, eta Lea ibaia bera. Erroten arteko ikusizko harremana gordetzen da, eta behar bezala hautematen dira erroten ekoizpen-eremua eta horien osagai guztiak.
4. mugaketa:
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, honako muga fisiko hauek markatzen dute mugaketa: BI-3447 errepidearen mendebaldeko ertzak, X532758,391 m y Y4791939,174 m puntutik X532776,538 m Y4791962,152 m punturaino; sarbide baten trazadurak; zubiaren ondoko egoitza-eraikin baten lorategiko hesiak; eta, azkenik, ibaiaren ekialdeko ertzetik 15 metro ingurura doan lur-zerrenda batek, X532752,105 m Y4791991,588 m punturaino.
Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, mendebaldean, Z135 m sestra-kurbatik, X532723,088 m Y4791939,176 m puntuan, X532718,560 m Y4791986,507 m punturaino doa muga.
Lea ibaian gora, hegoaldean, mugaketa 35 metro inguruko lerro zuzen batekin ixten da, Z135 m sestra-kurbatik, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, X532723,088 m Y4791939,176 m puntuan, BI-3447 errepidearen ertzeraino, X532758,391 m Y4791939,174 m puntuan, zubitik 25 metro ingurura horren hegoaldeko muturrarekiko lerro paralelo bat marraztuz.
Lea ibaian behera, iparraldean, mugaketa 34 metro inguruko lerro zuzen batekin ixten da, Z135 m sestra-kurbatik, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, X532718,560 m Y4791986,507 m puntuan, X532752,105 m Y4791991,588 m punturaino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, zubitik 25 metro ingurura horren iparraldeko muturrarekiko lerro paralelo bat marraztuz.
Horrela, 4. mugaketa honek Munitibar 6 zubia eta horren inguruko eremua biltzen ditu, behar bezala hauteman daitezen.
5. mugaketa:
Mugaketa hau Lea Ibilbideak markatzen du Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, urari goiti hasita eta Ibilbidea mugaketaren barruan hartuta, X533558,440 m Y4792705,539 m puntutik X534225,727 m Y4793481,558 m punturaino; azken horretatik 35 metroko lerro zuzenean egiten du aurrera, Lea ibairantz, X534245,826 m Y4793453,200 m punturaino; hemen Lea ibaiarekiko lerro paraleloan jarraitzen du, ibaitik 10 metro inguruko distantziara, X534294,221 m Y4793478,977 m punturaino; hemendik lerro zuzen bat marrazten du Lea Ibilbideraino, X 534303,823 m Y 4793486,768 m puntuan; hor, Lea Ibilbidearen hegoaldeko muturretik X534789,648 m Y4793622,822 m punturaino luzatzen da eta hortik 55 metroko lerro zuzen batean aurrera egiten du Z85 m sestra-kurbaraino, X534823,760 m Y4793578,345 m puntuan; hortik 28 metroko beste lerro zuzen bat hasten da Z80 m sestra-kurbaraino, X535187,142 m Y4793543,917 m puntuan, eta Z80 m sestra-kurbatik jarraitzen du X535315,356 m Y4793500,818 m punturaino. Hor, 48 metroko lerro zuzen batean egiten du aurrera, ibaitik 10 metro ingurura, X535361,367 m Y 4793488,055 m punturaino, Makurre eta Ibekatz baserrietarako bidera arte, eta bide horren ekialdeko muturrean zehar jarraitzen du X535399,492 m Y4793610,194 m punturaino; hor, Torreko Errotara doan bidean zehar jarraitzen du Z85 m sestra-kurbaraino, X535423,191 m Y4793649,197 m puntuan, eta Z85 m sestran-kurban aurrera egiten du X535444,904 m Y4793704,187 m punturaino. Azken horretatik 56 metroko lerro zuzen bat marrazten du BI-3448 errepideraino, X535488,419 m Y4793754,090 m puntuan; eta hortik aurrera jarraitzen du, BI-3448 errepidetik, Z80 m sestra-kurbaraino, X535518,568 m Y4793736,111 m puntuan; hor, Z80 m sestra-kurbatik jarraitzen du X535589,867 m Y4793792,521 m punturaino eta azken horretatik 55 metroko lerroa marrazten du Z75 m sestra-kurbaraino, X535637,741 m Y4793819,898 m puntuan. Hortik, Z75 m sestra-kurban aurrera egiten du X535748,609 m Y4793936,589 m punturaino, eta puntu horretatik 7 metroko lerro zuzen bat marrazten du X535755,681 m Y4793935,107 m punturaino; ondoren, 94 metroko lerro zuzen batean aurrera egiten du X535770,524 m Y4794028,643 m punturaino, eta azken horretatik 17 metroko beste lerro zuzen bat Z70 m sestra-kurbaraino, X535787,745 m Y4794032,102 m puntuan; gero, Z70 m sestra-kurban aurrera jarraitzen du X535968,042 m Y4794221,068 m punturaino, eta hortik, BI-3447 errepidetik jarraitzen du X536276,360 m Y4794298,107 m punturaino. Azken horretatik Z65 m sestra-kurbara jaisten da, X536387,078 m Y4794283,654 m puntuan, eta Z65 m sestra-kurbatik jarraitzen du X536454,440 m Y4794413,358 m punturaino. Azkenik, puntu horretatik BI-3447 errepidean aurrera egiten du Aulesti eta Gizaburuaga udalerrien arteko mugaraino, X537207,437 m Y4795275,815 m puntuan.
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, hegoaldean, urari goiti hasita, mugaketa BI-3447 errepideak markatzen du, X533612,706 m Y4792677,885 m puntutik X534326,670 m Y4793413,263 m puntura. Azken horretatik 50 metroko lerro zuzen bat marrazten du X534308,422 m Y4793459,886 m punturaino, eta hortik 311 metroko beste lerro zuzen bat Z90 m sestra-kurbaraino, X534584,364 m Y4793594,569 m puntuan; hortik, Z90 m sestra-kurban aurrera egiten du Zabalbeaskoa etxeko ipar-mendebaldeko erpineraino, X534769,051 m Y4793547,266 m puntuan, eta hortik, 21 metroko lerro zuzen batean egiten du aurrera, Zabalbeaskoa etxearen mendebaldeko murruarekiko paraleloan, BI-3447 errepideraino, X534771,261 m Y4793525,648 m puntuan. Hortik, BI-3447 errepidetik jarraitzen du Goxeaskoa baserrirako bidera arte, X534755,262 m Y4793515,835 m puntuan, eta puntu horretatik Goxeaskoa baserrirako bidean aurrera egiten du Z95 sestra-kurbara arte, X534796,120 m Y4793461,979 m puntuan. Ondoren, Z95 sestra-kurbarekin batera jarraitzen du X534923,200 m Y4793416,472 m punturaino, eta hortik 150 metroko lerro zuzen bat marrazten du Z85 m sestra-kurbaraino, X535071,647 m Y4793431,460 m puntuan, gero Z85 m sestra-kurbarekin batera jarraitzekoX535280,268 m Y4793418,930 m punturaino, eta hortik, 28 metroko lerro zuzen bat marrazten du, Ibekatx baserriaren mendebaldeko hormarekiko paraleloan, Ibekatx baserrirako bidexkaraino, X535326,935 m Y4793461,289 m puntuan. Hortik, Ibekatx baserrirako bidexkan aurrera jarraitzen du X535353,245 m Y4793425,839 m punturaino eta puntu horretatik 49 metroko lerro zuzenean doa Z80 sestra-kurbaraino, X535399,351 m Y4793422,506 m puntuan; puntu horretatik Z80 sestra-kurban aurrera jarraitzen du Lea Ibilbidearekin topo egin arte, X535451,010 m Y4793517,367 m puntuan. Azkenik, puntu horretatik BI-3448, errepidea zeharkatzen du Lea Ibilbidean aurrera eginez, azken hori ere mugaketaren barruan sartzen delarik, Amuluako errotaraino. Mugaketak Aulesti eta Gizaburuagako udalen arteko mugaraino jarraitzen du, X537264,178 m Y4795269,275 m puntuan.
Ekialdean Lea ibaian behera, mugaketaren itxierak bat egiten du Aulesti eta Gizaburuagako udalen arteko mugarekin, X537264,178 m Y4795269,275 m puntutik, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X537207,437 m Y4795275,815 m punturaino, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean.
Lea ibaian gora, ekialdean, mugaketa 61 metroko lerro zuzen batek ixten du, BI-3447 errepidetik, X533612,706 m Y4792677,885 m puntuan, Learen eskuineko ertzean, Lea Ibilbideraino, X533558,440 m Y4792705,539 m puntuan.
5. mugaketak Aulestin kokatutako ondasun guztiak biltzen ditu, hau da: Goikoerrota eta Bekoerrota errotak. (Bolintxu errota), Bekoerrota zubia, Zetokiz burdinola eta errota, Ibarrola zubia, Zetokiz zubia, Torreko Errota errota eta zerrategia, Aulestia Dorrea, Ibekatz zubia, Oinezkoen zubia, Dorretxeko zubia, Ibetako errota, Ibeta zubia, Amuluako errota, Amuloaga zubia, Angizko burdinola eta errota, Angiz Nagusi baserria, Torretxu dorrea eta Antzior zubia.
Esparru honetan, Lea ibaian zehar kokatutako ekoizpen-unitate ugari babestea lortzen da, horien zabaltzeko joera, jarraitasuna eta ibaiaren guztizko aprobetxamendua erakusten du, baita ibaiak ekoizpenaren eta historiaren eragile gisara duen garrantzia ere, ibai-paisaia finkatzera iritsi arte.
6. mugaketa:
Esparru honen mugaketa Lea ibaiaren ezkerreko ertzean hasten da, mendebaldean, urari goiti, Aulestitik igarotzen den BI-3447 errepidearekin, baina errepidea mugaketatik kanpo dagoela, X537265,179 m Y4795502,936 m puntutik X537250,217 m Y4795665,910 m puntura.
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, ekialdean, Lea Ibilbidearen ertzetik (Ibilbidea bera mugaketatik kanpo dagoela), X537333,162 m Y4795499,712 puntutik X537361,611 m Y4795657,964 m puntura doa esparruaren muga.
Lea ibaian gora, hegoaldean, mugaketa 65 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen BI-3447 errepidetik, X537265,179 m Y4795502,936 m puntuan, Lea Ibilbidea basabidearen ertzeraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X537333,162 m Y4795499,712 m puntuan, Errotatxu zubiaren kanpoko aldetik 50 metro ingurura, urari goiti.
Lea ibaian behera, iparraldean, mugaketa 110 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen BI-3447 errepidetik, X537250,217 m Y4795665,910 m puntuan, Lea Ibilbidea basabidearen ertzeraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X537361,611 m Y4795657,964 m puntuan.
Mugaketa horren barruan gelditzen dira Errotatxu errota, horren azpiegitura hidraulikoa eta Errotatxu zubia, baita horren ingurunea ere, ibai-paisaiaren osagai gisara, modu horretan elementu bakoitza eta ekoizpen-eremua behar bezala hauteman dadin.
7. mugaketa:
Esparru honen mugaketa Lea ibaiaren ezkerreko ertzak markatzen du, mendebaldean, ibaiaren goiko aldetik, Gizaburuagatik igarotzen den BI-3447 errepidearekin (errepidea bera mugaketatik kanpo dela), X537060,134 m Y4797073,622 m puntutik X537104,191 m Y4797655,719 m puntura.
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, ekialdean, ibaiaren goiko aldetik hasita, muga Lea Ibilbidetik igarotzen da (Ibilbidea bera mugaketaren barruan dagoela), X537150,863 m Y4797089,108 m puntutik X537142,139 m Y4797591,040 m puntura.
Lea ibaian behera, hegoaldean, mugaketa 70 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen BI-3447 errepidetik, X537104,191 m Y4797655,719 m puntuan, Lea Ibilbideraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X537142,139 m Y4797591,040 m puntuan.
Lea ibaian gora, iparraldean, mugaketa 85 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen BI-3447 errepidetik, X537038,515 m Y4797549,904 m puntuan, Lea Ibilbideraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X537106,147 m Y4797521,663 m puntuan.
Mugaketa horrek Lea ibaiaren eraginpeko eremuan kokatutako burdinola- eta errota-multzo handienetako bat inguratzen du, hots, Bengoleako burdinola- eta errota-multzoa. Honako osagai hauek osatzen dute: Bengoleako errota, Bengoleako burdinola, horren azpiegitura hidraulikoa, Bengoleako iragandako urezko errota, Bengoleako dorrea, Bengolea zubia eta Oibarko Andre Mariaren baseliza, bai eta horien ingurua ere, ibaia-paisaiaren zati gisara, modu horretan osagai bakoitza behar bezala hauteman eta interpretatzeko.
8. mugaketa:
Esparru honen mugaketa bat dator ekainaren 11ko 362/2013 Dekretuak, Gizaburuagako (Bizkaia) Errotabarri errotako presa kultura ondasun, monumentu kategoriarekin, kalifikatzeko denak, zehaztutakoarekin.
Lea ibaiaren ezkerreko ertzean du muga bat, urari beheiti, ipar-ekialdean, eta Lea ibaiaren eskuineko ertzean bestea, hego-mendebaldean, presatik 5 metroko distantziara alde banatan, horren estribuen kanpoko ertzetatik hasita.
Lea ibaian gora, iparraldean, presaren itxieratik 20 metrora dago muga, X537258,509 m Y4797636,562 m puntutik X537277,884 m Y4797649,289 m puntura.
Lea ibaian behera, hegoaldean, presaren itxieratik 20 metrora dago muga, X537290,954 m Y4797606,769 m puntutik X537309,084 m Y4797619,983 m puntura.
Horrela, Errotabarri errotako presak eratutako urloen eremua eta errotaren eraikinak hauteman daitezke.
9. mugaketa:
Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, mendebaldean, ibaiaren goiko aldetik hasita, esparrua Z40 m sestra-kurbak markatzen du, X537601,264 m Y4797909,930 m puntutik, BI-3347errepideraino, X537750,544 m Y4797998,149 m puntuan. Hortik 10 metroko lerro zuzen bat marrazten du, BI-3347 errepidea gurutzatu eta Erezako errotarako bidera arte; ondoren, Erezako errotarako bidetik jarraitzen du Z30 m sestra-kurbaraino, X537889,097 m Y4798000,609 m puntuan, eta Z30 m sestra-kurban aurrera egiten du Errotazar zubira iritsi arte, hortxe Z35 m sestra-kurbatik pasa eta Lea Ibilbidearen mendebaldeko ertzetik jarraitzen baitu (Ibilbidea mugaketaren barruan dagoela), berriro ere Z30 m sestra-kurbara itzultzeko, X538079,139m Y4798394,716 m puntuan, BI-3347 errepideraino, X538218,412 m Y4798498,668 m puntuan. Azken puntu horretatik BI-3347 errepidean aurrera jarraitzen du X538383,128 m Y4798563,912 m punturaino.
Lea ibaiaren eskuineko ertzean, hegoaldean, urari goiti hasita, mugaketa Lea Ibilbideak markatzen du, Ibilbidea bera mugaketaren barruan dagoela, X537649,684 m Y4797846,741 m puntutik X537776,381 m Y4797942,076 m punturaino. Azken horretatik, Z35 m sestra-kurba hartzen du, X537871,805 m Y4797932,492 m punturaino, eta hortik lerro zuzen bat marrazten du Erezako errotarako bidera arte, X537934,815 m Y4797938,660 m puntuan. Hortik aurrera, Z35 m eta Z30 m sestra-kurbetatik jarraitzen du X538422,663 m Y4798455,988 m punturaino.
Lea ibaian behera, hegoaldean, mugaketa 70 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren eskuineko ertzean dagoen Lea Ibilbidetik, X537649,684 m Y4797846,741 m puntuan, Z40m sestra-kurbaraino, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, X537601,264 m Y4797909,930 m puntuan.
Lea ibaian gora, iparraldean, mugaketa 115 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren eskuineko ertzean dagoen Z30 m sestra-kurbatik, X538422,663 m Y4798455,988 m puntuan, BI-3347 errepidera, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, X538383,128 m Y4798563,912 m puntuan.
Esparru horren barruan osagai hauek daude: Erezako burdinola eta errota, horien azpiegitura hidroelektrikoa, Ereza dorrea, Ereza zubia (5. zubia), Errotazar errota, horren azpiegitura hidroelektrikoa, Lariz-Oletako burdinola eta errota eta horren azpiegitura hidroelektrikoa, Lariz Oleta baserria eta Lariz Oleta zubia. Horrela, osagai bakoitzaren interpretazio osoa egin ahal izatea nahi da, burdinolek inguru honetan zuten garrantziarena eta Lea ibaiaren energia hidraulikoa baliatzeko izan duten jarraitasunarena, baita horiek guztiek hartzen duten tokiarena ere.
10. mugaketa:
Esparru honen mugaketa Lea ibaiaren eskuineko ertzean hasten da, urari goiti, Z25 m sestra-kurbarekin, X539076,569 m Y4798422,409 m puntutik Bolunburua baserrirako bidera arte, X539182,418 m Y4798188,878 m puntuan; hortik, Bolunburuarako bidetik jarraitzen du X539243,535 m Y4798141,630 m punturaino eta, ondoren, 25 metroko lerro zuzen bat marrazten du Z15 m sestra-kurbaraino, X539257,614 m Y4798121,291 m puntuan, eta Z15 m sestra-kurbatik jarraitzen du X539421,927 m Y4798746,111 m punturaino.
Lea ibaiaren ezkerreko aldean, goiko aldetik hasita, Lea Ibilbideak zehazten du muga (ibilbidea bera mugaketaren barruan dela) X539102,493 m Y4798442,272 m puntutik X539197,118 m Y4798286,837 m punturaino; hortik, bidexkaren hegoaldeko ertzetik baserri-gunearen aurretik igarotzen da, horien artean Abitara baserria dela, baina baserriak mugaketatik kanpo utzita, eta lanabesen etxea inguratzen du horren mendebaldeko, hegoaldeko eta ekialdeko hormekiko paraleloan, X539382,555 m Y4798278,493 m punturaino. Azken horretatik Lea Ibilbidea jarraitzen du (Ibilbidea bera mugaketaren barruan dela) Errotabarriko zubiraino, eta ondoren Z20 sestra-kurban aurrera doa X539387,499 m Y4798808,638 m punturaino.
Lea ibaian behera, mugaketa 71 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen Z20 m sestra-kurbatik, X539387,499 m Y4798808,638 m puntuan, Z15 m sestra-kurbaraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X539421,927 m Y4798746,111 m puntuan.
Lea ibaian gora, iparraldean, mugaketa 36 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren eskuineko ertzean dagoen Z25 m sestra-kurbatik, X539076,569 m Y4798422,409 m puntuan, Lea Ibilbideraino, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, X539102,493 m Y4798442,272 m puntuan.
Esparru honen barruan daude Boluako errota, horren azpiegitura hidraulikoa, Bolu zubia, Errotabarri errota eta Errotabarri zubia. Horrela, antzeko ezaugarriak dituzten eta garai berekoak diren bi ekoizpen-unitateri jarraitasuna ematen zaie, baita horiek babestu ere.
11. mugaketa:
Esparru honen mugak, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, iparraldean, Lea Ibilbideak zehazten ditu, Ibilbidea bera esparruaren barruan sartzen dela, X540456,060 m Y4799552,516 m puntutik X540375,777 m Y4799579,432 m punturaino.
Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, hegoaldean, Z5 m sestra-kurbatik, X540443,501 m Y4799522,687 m puntuan, X540368,167 m Y4799544,284 m punturaino doa muga.
Lea ibaian behera, mendebaldean, mugaketa 35 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen Z5 m sestra-kurbatik, X540368,167 m Y4799544,284 m puntuan, Lea Ibilbideraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X540375,777 m Y4799579,432 m puntuan.
Lea ibaian gora, ekialdean, mugaketa 30 metroko lerro zuzen batek ixten du, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen Z5 m sestra-kurbatik, X540443,501 m Y4799522,687 m puntuan, Lea Ibilbideraino, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, X540456,060 m Y4799552,516 m puntuan.
Horrela, Olaldeko presak eratutako urloen eremua eta horko eraikinak hauteman daitezke.
12. mugaketa:
Iparraldean, Lea ibaiaren ezkerreko ertzean, esparru hau BI-2238 errepideak mugatzen du, X540087,856 m Y4800047,045 m puntutik X540144,259 m Y4800073,833 m punturaino.
Hegoaldean, Lea ibaiaren eskuineko ertzean, Lea Ibilbidearen iparraldeko ertzak (Ibilbidea bera esparrutik kanpo dela) eta Leabekoa baserrirako bideak mugatzen dute esparrua, X540102,738 m Y4800019,661 m puntutik X540159,723 m Y4800047,277 m puntura.
Mendebaldean eta ekialdean, Lea ibaian gora eta behera, lerro zuzen batek ixten du mugaketa, zubiaren kanpoko mutur banatik 30 metrora, gutxi gora behera.
Horrela, mugaketa honek Leabeko zubia eta horren inguruko eremua biltzen ditu, behar bezala hauteman daitezen.
13. mugaketa:
Azken esparru honen muga, urari goiti, X540337,382 m Y4800294,482 m puntuan hasten da eta Z5 m sestra-kurban zehar Lea ibaiaren ezkerreko ertzetik jarraitzen du eta araztegia inguratzen du, handik X540208,464 m Y4800348,606 m puntura heltzeko eta aurrerago BI-2404 errepideraino (errepidea esparrutik kanpo dela). Mugaketak errepide horrekiko paraleloan jarraitzen du X540001,172 m Y4800472,287 m punturaino. Hortik Madalena azuzoan, eta erreferentziatzat hartuta Lekeitio eta Ispasterreko udalen arteko muga, ibaiaren ertzetik jarraitzen du X540557,062 m Y4800981,094 m punturaino. Ondoren 24 metroko lerro zuzenean egiten du aurrera X540580,643 m Y4800978,580 m punturaino, eta bertatik BI-4449 errepidean zehar jarraitzen du X540580,297 m Y4801100,613 m punturaino. Jarraian 19 metroko lerro zuzena marrazten du X540598,034 m Y4801107,654 m punturaino. Azkenik, 31 metroko lerro zuzenean zehar X540604,596 m Y4801139,075 m puntura iristen da.
Lea ibaian beherago, mugaketak Lazunarri malekoiaren zati bi egiten ditu bere: batetik hondartza lehorrari dagokion zatia eta, bestetik, dikearen lehenengo zabalgunerainoko tartea, haren alde banatako 5 metroko banda-perimetrala barne. Lerro hau zehazteko koordenatuak hauexek dira: X540602,712 m Y4801167,879 m, X540579,379 m Y4801196,526 m, X540568,491 m Y4801202,748 m, X540572,446 m Y4801210,470 m, X540624,726 m Y4801339,698 m, X540638,779 m Y4801333,444 m, X540587,225 m Y4801208,731 m eta X540633,736 m Y4801157,981 m.
Puntu horretatik, mugaketak Lea ibaia gurutzatu eta eskuineko ertzeko X540746,030 m Y4801120,162 m puntura zuzenean jotzen du. Hortik Z5 m sestra-kurban eta etxebizitza-eraikinaren hego-ekialdeko horman zehar doa, X540713,171 m Y4801048,274 m punturaino. Ostera ere egiten du aurrera Z5m sestra-kurban, X540673,084 m Y4801011,375 m punturaino eta eraikinaren ipar-mendebalde eta ipar-ekialdeko hormatik X540655,336 m Y4801006,505 m punturaino. Hortik eta 28 metroko lerro zuzenean X540650,773 m Y4800978,732 m puntura ailegatzen da. Azkenik, mugaketak BI-4449 errepidea gurutzatu eta X540641,525 m Y4800940,116 m puntura heltzen da.
Mugaketaren azken zatiak, ibaiaren eskuineko ertzean zehar, «Lea Ibilbidea» basabidetik egiten du (Ibilbidea bera mugaketaren barruan sartzen da) X540439,875 m Y4800346,371 m punturaino, eta bertatik, 94 metroko lerro zuzena marrazten du X540368,134 m Y4800287,520 m punturaino. 30 metroko lerro zuzen batek ixten du mugaketa hasieran deskribatutako X540337,382 m Y4800294,482 m puntuan.
Lea ibaiaren azken zatiari edo estuarioari dagokion esparru honen barruan elementu hauek daude: Lazunarri Malekoia hondartza lehorrari dagokion zatian eta lehenengo zabalgunera arteko tartean, Isuntzako errota, Guerediaga, Iturriza y C.ª galdategia, Lekeitio-Ondarroa errepideko zubia, Mendieta ontziola, Eguiguren y Achurra ontziola eta Murelaga y Goyogana ontziolak, eta Akurtuko Madalenaren baseliza. Esparru honek hainbat motatako osagaiak biltzen ditu, hala nola, mineralen garraioari lotutakoak, Lea ibaiko industri-paisaiaren barruan, bai eta ibaiarekin ez ezik Kantauri itsasoarekin eta ontzigintza-industriarekin lotutako ekoizpen-unitateak ere; horrela, horien ezaugarri bereziak, ondasunen arteko ikusizko harremanak eta kultura- zein paisaia-balioak gorde eta interpretatzea ziurtatzen du.
AZAROAREN 10EKO 212/2015 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
DESKRIBAPENA
Lea ibaiko Industria Paisaia Bizkaiko iparraldean dago, Lea-Artibai eskualdean. Hainbat ondasun higiezin, higigarri eta ondare-baliodun espaziok osatzen dute; horiek guztiak industria aurreko garaian eta industria garaian Lea ibaiaren inguruan garatu zen burdinola-, errota- eta ontzigintza-jarduerari lotuta daude.
Lea ibaia Oiz mendiko ipar isurialdean jaiotzen da, 5 udalerri zeharkatzen ditu eta, 24 kilometro inguruko ibilbidea egin ondoren, Kantauri itsasora iristen da, kostaldeko Lekeitio eta Mendexa herrien artean. Bere ibilbidean hainbat errekaren urak jasotzen ditu eta, oro har, landa-ingurunea zeharkatzen du, menditsua, komunikazio zailekoa eta biztanleria-dentsitate urrikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasadarren artean eraldaketa gutxien jaso duena dela esan daiteke; horrela, bere uren kalitate ona nabarmentzekoa da.
Industria-paisaia honen kultura-ondasuna Lea ibaiaren haranean aztarna utzi duten hainbat ekoizpen-unitatek osatzen dute. Unitate bakoitza askotariko eraikinez osatuta dago, hala nola, burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak eta zerrategiak. Horrez gainera, mota ezberdinetako azpiegitura hidraulikoak daude, besteak beste: presak, ura bideratzeko kanalak, deposituak, estoldak, tunel hidraulikoak eta ur-hustubideak,Lea ibaiko ura ekoizpen-unitate bakoitzera eraman eta, energia hidraulikoaren bidez, horiek ibilarazteko eginkizuna zutenak.
Burdinola, errota eta ontziolen ondoan, unitateak beste eraikin batzuekin osatzen dira, hots, etxebizitzak eta erlijio-eraikinen bat edo beste; mota horietako eraikinen kopuru eskasa, baina, haran hauetako biztanleria urriaren eta komunikatzeko zailtasunaren erakusgarri da. Garai hartako komunikazio-bideen lekuko gisara, badaude obra zibileko osagai batzuk, zubiak, batik bat. Harlanduz zein harlangaitzez eraikitako zubi horiek gehienak konkortuak dira, baina badaude soslai zuzenekoak ere, eta hainbat motatakoak: arku eskartzanoan edo puntu erdiko arkuan eraikitako begi bat, bi edo hiru begikoak. Beste batzuek hiruki edo laukizuzen formako zubi-bularra daukate, asfaltatutako galtzadarekin edo ibaiko harri-koskorrekin zolaturik. Ibilguan zehar hainbat presa-mota daude, grabitateko presa zuzenak, adibidez, edo arku-itxuran eginak. Azken horiek Juan Villareal de Berrizek diseinatu zituen, eta presen diseinuan, materialen erabileran zein ekoizpenean izandako bilakaera eta hobekuntza erakusten dute. Torreko Errotako presa edo Uribeikoa presa zuzenaren adibideak dira; Munitibar udalerriko Agorriako errotakoa, berriz, puntu erdiko arku itxurakoa da. Gizaburuagan, ostera, hainbat arkuko presa bat dago, Errotabarrikoa. Lea ibaiaren azken aldean ontziolak daude. Oro har, eraikinaz gainera, aldapak eta graden aldea ere gordetzen dute, Mendieta ontziolan edo Eguiguren y Achurra izenekoan bezala. Ibaiaren estuarioan, Isuntzako hondartzaren eta San Nikolas uhartearen artean, Lazunarri malekoiaren zati bat dago, XVIII. mendean eraikitako sistema hidraulikoa, itsasadarraren bokalaren norabidea aldatzeko sortua. Horri esker jitoan doan hondarrak ez zuen ibai-ahoan barrarik sortzen eta ontziek ibaian gora egin ahal zuten.
Industria-paisaiako ekoizpen-unitateetako makina batzuk ere gelditu dira, hala nola, turbinak, gurpilak, errotarriak eta toberak, ekoizpen-prozesua nola zebilen ulertzeko beharrezkoak direnak.
Burdinola- eta errota-multzoetan sistema hidraulikoak erabiltzen ziren tresnak mugiarazteko; ura kanalen bidez eramaten zen presetatik burdinola eta erroten aurrean kokatutako erregulatze-deposituetara. Burdinoletan, ura tunel hidraulikoen gainean kokatutako anteparetara igarotzen zen, eta hortik gurpil hidraulikoetara isurtzen, labea bizitzen zuten edo mailua mugiarazten zuten hauspoei eraginez. Mailuak burdin goria kolpatzen zuen zikinkeriak kendu eta kalitatezko produktu bukatua bilakatu arte. Oro har, burdinolak hainbat esparrutan banatuta zeuden: lantegia, mineralak edota ikatza gordetzeko beste toki bat, kontrol-bulegoa eta egoitza-aldea edo olagizonaren etxebizitza. Errotetan, ura anteparatik isurtzen da eta estoldatik igarotzean turbinak mugiarazten ditu; azken horien ardatzak ehotze-gelan dauden errotarriei transmititzen diete mugimendua, aleak ehotzeko. Azpiegitura horietako batzuek jatorrizko makinak gordetzen dituzte oraindik. Hainbat motatako errotak daude: presadun edo depositu gabeko errotak eta errepresadunak, Errotazar errota, Lariz-Oleta burdinola eta errota edo Bengoleako burdinola- eta errota-multzoa bezala, Gizaburuagan; itsasaldi-errotak, Isuntzakoa bezala, Mendexan; kubo motako errotak, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko Kubo errota bezala.
Ontziolak Lea ibaiaren bi aldeetan daude, ertzetako areatzetan, plataforma artifizialen gainean eraikita. Eraikin-multzo tradizional hauek ez dute gune itxirik, askotariko eginkizunetarako tokiak baitira, osagai hauez osatuak: harlangaitzezko plataforma, muntaia-harmaila gainean duena (harmaila horretan bikeztatutako zeharragak jartzen ziren, itsasontzi bilakatuko zen horren gila jartzeko); ontzira igo eta handik jaisteko zurezko pasabideak; horma-arte bat edo gehiagoko pabilioiak, zurezko tijerez egindako estalkiari eusten zioten zurezko horma eta zutabeez eginak; teilaz edo xaflaz eginiko teilatuak, bi isurkikoak; harrizko zoruak; eta sarbideak. Ontziak egiteko beharrezko makinak soilak ziren: txirrika-joko batzuk, petakak, eskorak eta dibidietak. Ontziola gehienak pribatuak ziren, eta arrantza-ontziak eta kostaldeko trafikorako ontziak eraikitzen zituzten, hala nola, patatxeak, txanelak eta mea-ontziak. XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran eraiki ziren, baina horiek eraikita duden tokietan badaude aurretiaz ere ontziolak egon zireneko aztarnak. Ontziola batzuk eraberritu egin dituzte, beste erabilera batzuetarako, adibidez, egungo teknikaz baliatuta itsasontziak eraikitzeko.
Ekoizpen-gune horiek eraikuntzarik gabeko espazioen bitartez lotzen dira eta horrek osagai bakoitzaren arteko ekoizpenezko edo ikusizko harremana ulertzen laguntzen du, baita horien natur ingurunea ere. Inguruko eta ondo-ondoko horien artean daude Lea ibaiaren ibilgua bera, horren ertzak eta inguruko lursail batzuk.
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Aulesti, Gizaburuaga, Ispaster, Amoroto, Lekeitio eta Mendexa udalerrietan aurkitzen ditugu ondasun hauek, estrategikoki kokatuta eta Lea ibaiaren bidez bata bestearekin lotuta, haran hauetako orografia aldapatsura moldatutako egituren segida bat osatuz eta, horrela, multzoaren interpretazioa egiteko aukera emanez.
Hortaz, paisaia hau bikaina da, industria aurreko garaian eta industria-garaian garatu zen espazioaren eta giza jardueraren arteko harremana gordetzen baitu, bai eta jatorrizko osagaietako asko ere; izan ere, industria-iraultzaren garaiak eragin urria izan zuen inguru honetan, Euskal Herriko beste arro hidrografiko batzuetan ez bezala.
AZAROAREN 10EKO 212/2015 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
BABES ARAUBIDEA
I. KAPITULUA
OROKORTASUNAK
1. artikulua.– Babes-araubidearen helburua.
Babes-araubide hau Lea Ibaiko Industria Paisaia Monumentu Multzo Kalifikatutzat jotzeko deklarazioaren zati bat da. Honen idazketa uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, justifikatzen du, 12. artikuluan, eta loteslea da kultur ondarea gordetzeko edo berreskuratzeko edozein eragiketaren gainean, hala xedatzen baitu aipatutako Legearen 28.1 artikuluak eta ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 199. artikuluan. Nolanahi ere, beste plangintza-tresna aplikagarri batzuek baldintza mugatzaileagoak ezarri ahalko dituzte ondarea gordetzeko neurriak hartzeko moduari dagokionez.
Babes-araubide honen helburua da Lea ibaiko Industria Pasaiaren barruan kokatutako kultura-ondasunen eta espazioen multzoa babestea eta horren balioa goraipatzea, bai eta industria aurreko eta industria garaiko jarduera bati lotutako toki gisa behar bezala interpretatzea, jarduera horiek lehen mailako balioa ematen baitiote.
2. artikulua.– Aplikazio eremua.
2.1.– Hemen zehazten den babes-araubidea aplikatuko zaio Lea ibaiko Industria Paisaiaren Monumentu Multzo Kalifikatuaren esparruan sartzen diren elementu guztiei –makinak, higiezinak eta espazioak–.
2.2.– Babes-maila ezberdinetan sartutako elementu guztiak uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoan, ezarritakoaren mende egongo dira baimen-araubidea, erabilera, jarduera, defentsa, zehapen, arau-hauste, esku-hartze eta bestelakoei dagokienez.
2.3.– Monumentu edo monumentu-multzo kategoriarekin kultura-ondasun kalifikatutzat aitortuta dauden elementuei edo etorkizunean halakotzat jotzen direnei eta, gorabehera horren ondorioz, babes-araubide xehatua ezarrita dutenei, araubide hori aplikatuko zaie, eta araudi hau aplikazio osagarrikoa izango da.
3. artikulua.– Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko elementuak.
Lea ibaiko Industria Paisaia Monumentu Multzoaren esparruko elementutzat joko dira beheko hauek:
a) Sistema hidraulikoak: presak, kanalak, gainezkabideak eta uhateak, erregulatzeko deposituak edo anteparak, tunel hidraulikoak, estoldak, ur-irteerak, eta errotetatik ibaira doan ur-hustubidea eta Lekeitioko Lazunarri malekoiaren zati bat.
b) Ekoizpen-sistema industrialen eta sistema hidraulikoen erabilerari lotutako ondasun higiezinak eta higigarriak:
– burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak, zerrategiak eta erlijio zein egoitza-eraikinak, hala nola, dorreak, jauregiak, baserriak eta baselizak.
– lotutako makinak: gurpil hidraulikoak eta errota-gurpilak, zurezko ardatzak, ura erregulatzeko mekanismoak, kanoiak, sifoiak, besoak, turbinak, ehotze-bankuak, errotarriak, gurpilak, toberak, kurrikak, hauts-babesak, balantza eta pisuak, zerrategietako makinak, ogia egiteko osagailua eta labea, txirrika-sistemak eta ontzitegi-gurdiak.
c) Obra zibilak: zubiak, errepideak, komunikazio-bideak, pistak eta «Lea Ibilbidea» izeneko bidea.
d) Bitarteko eta inguruko eremuak: ibaia bera eta horren ertzak, ibaian gora dauden urloak, estuario-eremua, padurak eta nekazaritza- zein baso-lurrak.
4. artikulua.– Garrantzi bereziko elementuak.
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.1 e) artikuluan jasotzen dena betetze aldera, garrantzi bereziko elementutzat joko dira babes bereziko zerrendan jasotako Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko elementuak. Zerrenda hori babes-araubide honen eranskin gisa jasota dago.
5. artikulua.– Hirigintza-planeamenduarekiko lotura.
5.1.– Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko ondarea babesteari dagokionez, babes-araubide honek xedatzen ditu lurralde-plangintzak bete beharreko baldintza orokorrak zein babes-araubide honek garatuko dituen hirigintza-plangintzak bete beharrekoak, baita etorkizunean egingo zaizkien berrikusketek bete beharrekoak ere.
5.2.– Babes-araubide honetan sartuta dauden ondasunei aplika dakiekeen hirigintza-plangintzak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen aipatutako 28.1. artikuluak aipatzen duen txostena beharko du. Txosten horretan edozein esku-hartzeren harmonizazio-maila jasoko da, oin berriko eraikuntzena barne.
5.3.– Harik eta babes-araubide hau garatuko duten hirigintza-tresnak onartzen ez diren bitartean, zorrozki bete beharko da aipatutako Legearen 28.2 artikulua.
6. artikulua.– Kontserbatzeko betebehar orokorrak.
6.1.– Lea ibaiko Industria Paisaiaren barruan babestutako edozein elementuri emango zaien erabilerak elementu horren kontserbazioa bermatu beharko du, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak III. tituluan xedatzen dituen zehaztapenak urratu gabe.
6.2.– Kultura jarduerekin eta tokiaren zein horren ondare-balioen berri ematera bideratutako jarduerekin lotutako erabilerak onartuko dira.
6.3.– Elementu jakin batzuei dagokienez, babes-araubide hau aplikatzeak aukera ematen badu babestutako ondasunen ezaugarri tipologikoak edo formalak alda ditzaketen esku-hartzeak, erabilera-aldaketak edota jarduera-aldaketak egiteko, eraginpeko Foru Aldundiko organo eskudunak ezarritakoa bete beharko da, hala xedatzen baitu uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, 29. artikuluan.
6.4.– Honako babes-araubide honen eraginpean dauden ondasunen jabeek nahitaez bete beharko dituzte arau hauetan xedatutako kontserbazioko, zaintzako eta babeseko betebeharrak: uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 20., 35. eta 37. artikuluetan, zehazki; eta ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 24. artikuluan.
7. artikulua.– Kultura-ondasunari buruzko informazioa eta hura ikusteko eskubidea.
Uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 24. artikuluan dioenez, Lege hori aplikatzeko ezinbestekoa den informazioa eman beharko diete agintari eskudunei araubide honek babestutako elementuen jabeek, edukitzaileek zein elementu horien gaineko eskubide errealen titularrek.
Era berean, aurreko puntuan aipatutakoek ondasunok ikusten utziko diete agintariei, azken horiek aldez aurretik baimena eskatuz gero eta ondasunak ikuskatzeko beharrezkoa izanez gero. Horrez gainera, ikertzaileei ere utziko diete ondasunok aztertzen, dagokion Foru Aldundiak emandako baimena erakutsirik.
Ondasun horiek bisitariei erakusteko, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 24.3 artikuluan xedatutakoari men egingo zaio.
8. artikulua.– Agindu orokorrak.
8.1.– Esku-hartze oro Lea ibaiko Industria Paisaiaren kultura-ondasuna eta paisaia antropikoaren balioespen egokitik abiatuta egin beharko da, eta kulturaren eta inguruaren arteko etengabeko harremana aintzat hartuta.
8-2.– Esku-hartze guztiek bermatu beharko dute ingurunearen paisaiak eta ingurumen-ezaugarriak bere horretan geldituko direla, babestutako ondasunaren irudia eta adierazkortasuna ahuldu edo lorrindu gabe.
8.3.– Eremu horretan kokatutako interes kulturaleko ondasun eta espazio guztiak babestu eta zaindu beharko dira; era berean, zor zaien balioa emango zaie eta behar bezala ikusaraziko dira.
8.4.– Lea ibaiko Industria Paisaiaren kultura-adierazpen ukigarria zein ukiezina zaindu beharko da, hura ulertzeko eta behatzeko bidea erraztuta.
8.5.– Espazio irekietan gauzatu beharreko jarduera orok espazio horien landa-izaera eta egitura indartuko ditu, eta, halaber, hiri-altzariak multzo osoaren ingurune-izaerarekin integratuko eta harmonizatuko ditu.
8.6.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, xedatutakoak izango dira babes-araubide honek aipatzen dituen eraberritzeko esku-hartzeen motak.
8.7.– Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29 artikuluak dioenez, kalifikatutako kultura-ondasunetan eta horien inguruan egin beharreko lanak dagokion foru-aldundiko organo eskudunak baimena ematearen mende egongo dira; baimen hori lortu ondoren emango da udal-baimena. Erlijio-kulturako kultura-ondasunak direnean, erabilera horrek eskatzen dituen baldintzak ere hartu beharko dira aintzat.
8.8.– Babes-araubide honetan ezarritako edozein babes-mailan sartuta dauden ondasunak osorik edo hein batean eraisteko, honako bi lege-arauetan xedatutakoa bete beharko da: uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 36. artikuluan ezarritakoa eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzko eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa. Eraikinen barne-hustuketa eraiste partzialtzat hartuko da eta, beraz, xedapen honen mende geratzen da.
8.9.– Monumentu multzoari atxikitako ondasunen gainean egitea nahitaezkoa den edozein sektore-izaerako lanek bete beharko du 3. artikuluan aurreikusitako tipologietako bakoitzarentzat jarraian definitutako babes-aruabide xehekatua. Honako kasu hauek egiaztatatzen badira: araubide horrekin irtenbide bateragarri bat bideragarria ez izatea, araubideak berrikuntza teknologikoak ez aurreikustea edo biztanleentzat arrisku onartezinak egotea; orduan salbuespengisa beste irtenbide batzuk onartu ahalko dira, babes-araubide hau aldatu ondoren.
8.10.– Aurreko puntuan aurreikusitako ohiz kanpoko irtenbide teknikoak erabiliko dira, edozein kasutan, esku-hartze minimo, itzulgarritasun eta babestutako ondasunen osotasuna eta benetakotasuna mantentzeko irizpideekin; erraz identifikatu daitezkeen materialak erabiliko dira, elementu bereziak ezkutatu gabe, eta guztiz irakurgarriak izango dira.
9. artikulua.– Esku-hartzeko proiektuak.
9.1.– Babes maila berezia, ertaina edo oinarrizkoa duten eraikinetan esku-hartzerik egin nahi izanez gero, esku hartzeko proiektu bat onartu beharko da aldez aurretik. Azken horrek honako eduki hauek jaso beharko ditu:
a) Kultura-ondasunaren egoerari buruzko azterketa analitiko bat, hau da, eraikinaren deskribapena, eta kontserbazio-egoerari buruzko azterketa, diagnosi-txostena, ondorioak eta esku-hartzeko oinarrizko gomendioak biltzen dituena.
Azterketa analitikoaren zati deskriptiboak dokumentazio grafikoa jaso beharko du 1/50eko eskalan, gutxienez, oinplanoak, altxaerak eta sekzioak adierazteko, eta honako hauek erantsiko ditu: xehetasun arkitektonikoak 1/20ko eskalan, gutxienez, argazki-dokumentazio osoa, azterlan historikoa eta plano historikoak, eta egiturazko sistemaren altxamendu xehekatua, dimentsionatua eta akotatua. Aipatutako dokumentazio horrekin batera, azalpen-memoria bat erantsiko da, eta, behar izanez gero, dagokion bibliografia.
Kontserbazio-egoeraren azterketa. Azterketa horretan, besteak beste, honakoak jasoko dira: egitura-sisteman eragiten duten edo eragin dezaketen patologiei buruzko azterketa bat eta osagaiak babesteko erabaki diren neurriak.
Azterketa analitikoa Proiektuaren eranskin gisa jaso ahalko da.
b) Dokumentazio grafikoa, egin beharreko esku-hartzeak, erabiliko diren materialak, lanak egiteko faseak eta bukaerako egoera azalduko dituena. Hori guztia eskala egokietan irudikatuko da, aurreko atalean eskatutakoen antzekoetan, gutxienez.
c) Esku-hartzearen helburuak, egingo diren lanak eta erabiliko diren teknikak adierazten dituen dokumentazio idatzia. Agiri horietan zer material erabiliko diren adieraziko da, material horien egonkortasuna eta gainerako osagarriekin duten elkarreragina aztertuta.
d) Kultura-ondasunaren bizitza ziurtatzeko eta behar bezala mantentzeko beharrezko teknikak eta baliabideak zehaztea.
e) Esku-hartzearen aurrekontua, esku-hartze hori babes-araubide honek ezarritako aginduen arabera egikaritzeko behar diren teknika eta bitarteko guztiak barnean hartzen dituena.
f) Esku-hartzeak eraikuntza-atalen bat edo elementu zehatzen bat ezabatzea proposatzen badu, eragindako aldeari buruzko azterketa estratigrafiko bat egin beharko da, halako eran, non atalaren edo elementuaren oraingo egoeraren egiaztapena geratuko den, bai eta esku-hartzearen justifikazioa ere. Agindu hau bera aplikatuko da azterketa analitikoak hala eskatzen duen kasu eta eremuetan.
9.2.– Lanak edo esku-hartzea higiezinaren zein aldetan egingo diren, hari buruzkoa izango da proiektuen dokumentazioa; nolanahi ere, zerikusia duten alderdi orokorrei dagozkien erreferentzia grafiko eta idatzizkoak ere egin beharko dira, edota hedadura handiagoko esparruei edo are ondasun guztiari dagozkienak ere, hala nola, esku-hartzearen kokapen erlatiboaren planoak eta esku-hartzearen jardueraren izaera dela-eta beharrezko irizten zaizkion beste batzuk.
Teknikoki ahalik eta bermerik gehienarekin egiteko gai direla egiaztatzen duten profesional eta enpresa espezializatuei emango zaizkie Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko ondasun babestuetan egin beharreko lanak.
II. KAPITULUA
LEA IBAIKO INDUSTRI PAISAIAREN ERAGINPEKO SISTEMA HIDRAULIKOAK
10. artikulua.– Eremua.
Babes-araubide honen ondorioetarako, sistema hidraulikotzat joko dira Lea ibaiko ura horren ibilguan kokatutako elementuetara edo ekoizpen-sistemetara eramaten duten azpiegitura guztiak, energia hidraulikoaren bidez horiek ibilarazteko, hala nola: presak, kanalak –lurrazalekoak zein lurrazpikoak–, gainezkabideak eta uhateak, erregulatzeko deposituak edo anteparak, tunel hidraulikoak, estoldak, ur-irteerak, eta errotetatik ibaira doazen ur-hustubideak. Era berean, sistema hidraulikotzat jotzen da Lekeitioko Lazunarri malekoia, hondartza lehorrari dagokion zatian eta lehenengo zabalgunera arteko tartean.
11. artikulua.– Agindu orokorrak Erabilera eta mantentze-lanak.
– Sistema hidraulikoak osatzen dituzten elementuen morfologiari, osaketa bolumetrikoari, sestrei, trazadurari eta kokapenari eutsi beharko zaio.
– Ondasun horien gaineko esku-hartze oro material identifikagarriekin egin beharko da, ondasunen osagai bereziak ezkutatu gabe eta horien osotasun eta egiazkotasunari eragin gabe.
– Sistema hidraulikoen erabilerek lagungarriak izan beharko dute Lea ibaiko Industria Paisaiako ekoizpen-unitate industrial tradizionalak ibilarazteko sistema gisara zaindu, behatu eta uler daitezen. Horrela, berariaz debekatuta dago helburu horren aurkako beste erabilerarik ezartzea. Salbuespen gisara, Lea ibaiaren ur-emariarekin lortutako energia hidraulikoa baliatzera bideratutako erabilerak ezarri ahalko dira, Industria Paisaiaren ondare-balioekin bat datorren baina tradizionala ez den beste produktibitate bat lortzeko, baldin eta, betiere, dagokion foru-aldundiaren organo eskudunak horretarako baimena ematen badu.
– Esku-hartzeren bat egin aurretik ikerlan bat prestatu beharko da, gauzatu beharreko ekintza guztiak zehazten dituena, ibai-konektibitaterako neurriek, ingurumen-lanek edo arlo jakinei begira egindako esku-hartzeek ez dezaten inolako eragin kaltegarririk izan aipatutako ondareotan. Lazunarri malekoiaren tarte babestuari dagokionez, ikerlan horrek altxamendu estratigrafikoa jasoko du, historian zehar egindako esku-hartzeen berri emango duena, jatorrizko elementuak identifikatze aldera.
12. artikulua.– Agindu orokorrak. Debekatutako esku-hartzeak.
– Oro har, ekintza hauek debekatuta egongo dira: lanak arbitrarioki eraberritzea, eraikin, hornidurak edo hesiak jartzea ondo-ondoko inguru babestuan, eta oraskak eta eskailerak eraikitzea.
– Ezingo dira berreraiki guztiz galdu diren edo osagai nagusiak galduta dituzten ondareak azken horren egiazkotasuna faltsutzen duten gehikuntza mimetikoak baliatuta. Hala eta guztiz ere, dokumentazioan oinarrituta osagai jakin batzuk berreraikitzeak ondarea hobeto interpretatzen lagun dezake.
– Lazunarri malekoaiaren inguru babestuan ez da baimenduko ez lur-mugimendurik, ez hondar-dragatzerik, dikearen zimendua kaltetua izan ez dadin, gerta baitaiteke lurra askatzea edo egituran asentuak sortzea.
13. artikulua.– Babes-mailak.
I. kapituluko xedapenez gainera, hiru babes-maila ezarri dira Lea ibaiko Industria Paisaiako sistema-hidraulikoak osatzen dituzten elementuen balio arkitektonikoa, historikoa eta artistikoaren arabera eta horien kontserbazio-egoeraren arabera: babes berezia, babes ertaina eta oinarrizko babesa.
13.1.– Babes berezia.
Babes-maila honek ekintza hauek egiteko modua ematen du:
a) Arkitektura-itxura zaharberritzea eta aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratzea, ondokoen bitartez:
– Sistema hidraulikoa osatzen duten zati hondatuak eraberritzea, jatorrian baliatutako material eta tekniken bitartez.
– Eraitsi edo erraustutako eraikinaren zati baten edo batzuen berreraikitze filologikoa, dauden jatorrizko materialekin eta teknika berdinekin.
– Eraikuntza-unitatearen jatorrizko espazio-banaketa eta haren zati diren eraikitako lursailen antolaketa zaintzea edo lehengoratzea.
b) Berreskuratu ezin diren zatiak ordezkatuz sendotzea, sistema hidraulikoak osatzen dituzten elementu hauen kokapena edo kotak aldatu gabe:
– Presen osagai guztiak: paramentuak, koroa, alboetako estribuak, kontrahormak, ur-hustubideak, etab.
– Kanalen osagai guztiak: abio-uhatea, sendotze-hormak, gainezkabideak, etab.
– Anteparak edo erregulazio-deposituak.
– Tunel hidraulikoak, estoldak eta ur-irteerak.
– Itzulerako ubideak.
c) Gehigarri degradatzaileak eta azkenaldiko garaietan egindako edozein obra ezabatzea, betiere interesik ez badute edo sistema hidraulikoen edo horien inguruaren jatorrizko arkitektura-ezaugarriekin kontraste negatiboa egiten badute.
Esku-hartze ororen xedea sistema hidraulikoen ezaugarriei –tipologikoak, eraikuntzakoak, morfologikoak eta teknologikoak– eustea izango da, sistema osatzen duten zati guztiak osotasunean babestuz.
Ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira osorik transmititzea da.
Babes bereziko presak iragazkor bihurtzea onartuko da, dagokion ingurugiro-araudian aurreikusitako bioaniztasun eta/edo ibaiak lotzeko helburuak betetze aldera, eta ubide osagarrien bidez gauzatuko dira; abiapuntua uretan gora eta elkargunea uretan behera alboko estributik nahikoa distantziara izango dituzte, horien materialak eta ezaugarriak sistema hidraulikoaren kultura-balioekin bateragarriak izango dira eta, ahal dela, deribazio-kanalaren beste ertzean egongo dira; edo, hori posible ez balitz, harengan eragin minimoa izango dute, haren irakurgarritasun osoa eta ur fluxuaren jarraitasuna ahalbidetzen dituztelarik.
Ondasun hauek ondare-babesa izan aurretik eraikitako arrain-eskailerak mantendu ahalko dira, eragotzi gabe kenduak izan daitezkeela ondare-nahiz ingurugiro-babesa bermatzen duen beste lotura-bide posibleko ordezko bitarteko bat dagoen kasuan.
13.2.– Babes ertaina.
Babes-maila honen arabera, ekintza hauek gauza daitezke, aurreko atalean aipatutakoez gainera:
a) Alderdi arkitektonikoari balioa ematea, hau da, jatorrizko egoera berreskuratzea, ondoren adierazitakoak eginez:
– Ondasunen zatiak eta, bereziki, fabrikazko hormak zaharberritzea. Azken horietako zati batzuk aldatu ahalko dira, betiere osaketaren batasuna hausten ez den eta balio estilistiko bereziko elementuak errespetatzen diren bitartean.
– Eraikuntza-unitatearen jatorrizko espazio-banaketa eta haren zati diren eraikitako lursailen antolaketa eraberritzea, baldin eta arkitektura- edo kultura-garrantzia nabarmena badute.
b) Egoera txarrean dauden osagaiak sendotzea edo, hala badagokio, elementu berriekin ordezkatzea.
Esku-hartze ororen xedea sistema hidraulikoen ezaugarriei –tipologikoak, eraikuntzakoak, morfologikoak eta teknologikoak– eustea izango da, sistema osatzen duten zati guztiak ahal den heinean babestuz.
Kultura-ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira ahal bezain osoen transmititzea da.
Babes ertaineko presak iragazkor bihurtzea onartuko da, dagokion ingurugiro-araudian aurreikusitako bioaniztasun eta/edo ibaiak lotzeko helburuak betetze aldera, eta arrain-eskailera edo ubide osagarrien bidez gauzatuko dira; horien materialak eta ezaugarriak sistema hidraulikoaren kultura-balioekin bateragarriak izango dira eta, ahal dela, deribazio-kanalaren beste ertzean egongo dira; edo, hori posible ez balitz, harengan eragin minimoa izango dute, haren irakurgarritasun osoa eta ur fluxuaren jarraitasuna ahalbidetzen dituztelarik.
13.3.– Oinarrizko babesa.
Babes-maila honen arabera, ekintza hauek gauza daitezke, aurreko ataletan aipatutakoez gainera:
– Oinarrizko egituraren itxura eta tipologiari eustea, egituraren material generikoa aldatu gabe.
– Eraikinaren egonkortasuna hobetzea fabrikak sendotuz; egoera txarrean dauden osagaiak ordezkatu ahalko dira, ahal dela antzeko materialekin eta jatorrizkoetatik erraz bereizten direnekin.
Esku-hartze ororen xedea sistema hidraulikoen ezaugarri tipologikoei eustea izango da, sistema osatzen duten zati guztiak ahal den heinean babestuz.
Kultura-ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira ahal bezain osoen transmititzea da.
Oinarrizko babeseko presak iragazkor bihurtzea onartuko da, dagokion ingurugiro-araudian aurreikusitako bioaniztasun eta/edo ibaiak lotzeko helburuak betetze aldera, eta arrain-eskailera edo ubide osagarrien bidez gauzatuko dira; horien materialak eta ezaugarriak sistema hidraulikoaren kultura-balioekin bateragarriak izango dira eta, ahal dela, deribazio-kanalaren beste ertzean egongo dira; edo, hori posible ez balitz, harengan eragin minimoa izango dute, haren irakurgarritasun osoa eta ur fluxuaren jarraitasuna ahalbidetzen dituztelarik. Zati bateko eraisketak ere baimenduko dira, behar den bezala justifikatzen badira, haien eragina ahal bezain beste murrizten denean; halaber, baimenduko da presaren hondoko hustubidea edo gainezkabidea egokitzea, halakorik balego, eta edozein kasutan presaren bi aldeetako estribuak mantendu beharko dira.
14. artikulua.– Sistema hidraulikoak osatzen dituzten elementuen babes-zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude aipatutako hiru babes-mailek (berezia, ertaina edo oinarrizkoa) eragindako elementuak.
Gainera, babes bereziko mailan sartuta daude Ondasun Kalifikatuaren kategoriarekin Monumentutzat jo diren ondasunak.
Sistema hidrauliko horiek I. eranskinean jasotako planoetan ageri dira, hainbat mugaketa-unitatetan multzokatuta.
15. artikulua.– Babes-eremuak.
Industria Paisaia osoaren barruan mugatutako unitate bakoitzari dagokion eremua izango da ondasun horientzako babes-eremua, I. eranskineko dokumentazio grafikoak jasotakoaren arabera.
III. KAPITULUA
LEA IBAIKO INDUSTRI PAISAIAREN ERAGINPEKO ONDASUN HIGIGARRI ETA HIGIEZINAK
1. ATALA
AURRETIAZKO GAIAK
16. artikulua.– Eremua.
Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko ondasun higigarri eta higiezintzat joko dira babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatutakoak.
Ondasun horiek hainbat ekoizpen-eremutan biltzen dira. Azpi-eremu horiek osagai hauetako batzuk dituzte:
1.– Ekoizpen-sistema industrialen ondasun higiezinak: burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak eta zerrategiak.
2.– Ekoizpen-sistemetara lotutako egoitza- eta erlijio-erabilerako ondasun higiezinak: dorreak, jauregiak, baserriak eta baselizak.
3.– Ekoizpen-sistema industrialen edo sistema hidraulikoen erabilerarekin lotutako ondasun higigarriak: gurpil hidraulikoak eta errota-gurpilak, zurezko ardatzak, ura erregulatzeko mekanismoak, kanoiak, sifoiak, besoak, turbinak, ehotze-bankuak, errotarriak, gurpilak, toberak, kurrikak, hauts-babesak, balantza eta pisuak, zerrategietako makinak, ogia egiteko osagailua eta labea, txirrika-sistemak eta ontzitegi-gurdiak.
17. artikulua.– Babes-mailak.
Lea ibaiko Industria Paisaiaren esparruan sartutako ondasun higiezin eta higigarri guztiei aplikatzen zaizkie, I. kapituluan aipatutako xedapenez gainera, honako babes-maila hauek:
– Babes berezia, babes ertaina eta oinarrizko babesa.
Ondasunok aurkitzen diren higiezinaren babes-maila edozein direlarik ere, babes-araubide honek babesten dituen eraikinen zenbait zati edo eratze-elementu bana-bana aztertu ahal izango dira, eta, horretarako, beste maila hau ezarri da:
– Diskordantzia partziala
Babesteko moduko arkitektura-, historia- edo arte-balio aipagarririk ez duten elementuak, berriz, izendapen hau jasotzen dute:
– Babesik gabeko elementuak.
Azkenik, Lea ibaiko Industria Paisaiaren beste ondasun higiezin babestu batzuei funtzionalki lotutako makinen babesa honela adierazi da:
– Ondasun higigarrien babesa: lotutako makinak.
18. artikulua.– Babes-eremuak.
Industria Paisaia osoaren barruan mugatutako unitate bakoitzari dagokion eremua izango da ondasun horientzako babes-eremua, «Mugaketa» izenburupean I. eranskinean jasotako dokumentazio grafikoaren arabera.
2. ATALA
BABES BEREZIA
19. artikulua.– Babesaren xedea.
Babes bereziko elementutzat hartuko dira, izaera berezia eta arkitektura-, arte-, historia- edo kultura-balio apartekoak izanik, eta beren jatorrizko arkitektura-ezaugarriak berreskuratzeko aukera ematen duen kontserbazio-egoeran egonik, babes-araubide honen estaldurarik zabalena merezi dutenak.
20. artikulua.– Babes bereziko mailan sartutako elementuei buruzko agindu orokorrak.
– Babes bereziko elementuei maila goreneko babesa dagokie; horietan gauzatzen diren eraberritze-jarduerek eta baimendutako gainerako esku-hartzeek elementuon egitura eta ezaugarriak errespetatu beharko dituzte, eta ezin izango dute inolaz ere asmatutako edo diseinu berriko ekarpenik egin.
– Babes bereziko ondasunaren zatiren bat edo ondasuna osorik eraitsi behar izanez gero, arau hauetan ezarritakoaren arabera baimendu ahalko da: uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa eta, zehazki, horren 36. artikulua; eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta beroiek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.
– Elementu horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango dira aldatu konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak.
– Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, III. tituluan xedatutako zehaztapenak inolaz ere urratu gabe.
– Elementu horietan, bestalde, kontserbatzeko eta zor zaien balioa emateko eraikuntza-lanak egitea baimenduko da, eta, horretarako, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare Urbanizatua Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzkoan, zaharberritze zientifikorako ezarritako lanak egitea ere baimenduko da.
21. artikulua.– Babes bereziko elementuen zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude babes bereziko mailak eragindako elementuak.
3. ATALA
BABES ERTAINA
22. artikulua.– Babesaren xedea.
Babes ertaina eman beharko zaie jarraian adierazitako baldintzaren bat betetzen duten elementuei:
a) Aparteko arkitektura- edota kultura-balioa duten arren, horiek berreskuratzeko esku-hartzeak ezin direnean sartu babes bereziko elementuentzat ezarritako ekintzetan.
b) Garrantzi bereziko arkitektura-baliorik ez duten arren, kanpoko akaberaren bidez edo tipologiaren ikuspegitik ondare eraikiaren osagai interesgarriak direnean beren barne-banaketagatik, banaketa bertikaleko elementuen antolaeragatik, lursailaren gaineko okupazio eta antolaeragatik edo beste edozein ezaugarri morfologikoengatik.
Gainera, babes ertaineko mailan sartuta daude Zerrendatutako Ondasunen kategoriarekin Monumentutzat edo Monumentu Multzotzat jo diren ondasunak.
23. artikulua.– Babes ertainaren mailan sartutako elementuei buruzko aginduak.
– Ondasun horiek osorik edo hein batean eraisteko, arau hauetan ezarritakoari men egin beharko zaio: uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarrari buruzkoa eta, zehazki, 36. artikulua; eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, Kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.
– Elementu horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango dira aldatu konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak.
– Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezinaren kontserbazioa bermatu beharko dute, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, III. tituluan xedatutako zehaztapenak urratu gabe.
– Babes ertaina duten eraikin eta elementuetan baimendutako esku-hartzeek kontserbazioa eta funtzionalitatea bermatzeko helburua izango dute, eta elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatu beharko dituzte. Babes bereziko araubidean baimendutakoak ez ezik, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, Zaharberritze kontserbatzailearen A eta B kategorietan xedatzen dituen lanak egin ahalko dira, eraikinen kontserbazio-egoera aintzat hartuta.
24. artikulua.– Babes ertaineko elementuen zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude babes ertaineko mailak eragindako elementuak.
4. ATALA
OINARRIZKO BABESA
25. artikulua.– Babesaren xedea.
Oinarrizko babesa eman beharko zaie jarraian adierazitako baldintzaren bat betetzen duten elementuei:
a) Arkitektura-, historia- edo arte-balio garrantzitsuak izanik, berreskuratzeko lanak babes handiagoko elementuetarako tipifikatutako ekintzen barruan sartu ezin direnean.
b) Arkitektura-, historia- edo arte-balio berezirik ez izan arren, elementuok finkatzea egokitzat jotzen denean ikuspegi tipologikotik edo ingurumenetik ondare eraikiaren alderdi interesgarriak direlako, baina ez dutenean nahikoa interes babes ertaineko mailan sartuta zaharberritzeko lanak egiteko.
26. artikulua.– Oinarrizko babes-mailan sartutako elementuei buruzko agindu orokorrak.
– Ondasun horiek osorik edo hein batean eraisteko, arau hauetan ezarritakoari men egin beharko zaio: uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarrari buruzkoa eta, zehazki, 36. artikulua; eta azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua, Kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri egoeraren deklarazioari buruzkoa eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.
– Elementu horiei eragiten dien edozein lan edo esku-hartzetan ezin izango dira aldatu konfigurazio bolumetrikoa eta lerrokadurak.
– Higiezin horiei ematen zaien erabilerak haien kontserbazioa bermatu beharko du. Hala eta guztiz ere, erabilera- edo jarduera-aldaketek babestutako ondasun horien ezaugarri tipologikoak edo formalak aldatzea eragiten badute, eraginpeko Foru Aldundiko organo eskudunak ezarritakoa bete beharko da, hala xedatzen baitu uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, 29. artikuluan.
– Babes maila gorenetan sartutakoez gainera, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, xedatzen diren eraikuntzako esku-hartze mota hauek baimendu ahalko dira higiezin eta elementu hauetan: «Sendotzea» eta «Zaharberritzea» a) atalean zehaztutakoari dagokionez soilik.
27. artikulua.– Oinarrizko babeseko elementuen zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude oinarrizko babes-mailak eragindako elementuak.
5. ATALA
DISKORDANTZIA PARTZIALA
28. artikulua.– Balioespenaren xedea.
Diskordantzia partzialaren xedetzat joko dira eraikin baten zati edo alderdi jakin bat osatzen duten elementuak baldin eta, jasotako balioespen txarraren ondorioz, osatzen duten eraikinerako ezarritakoaz besteko babes-maila ezartzen bazaie.
Diskordantzia partziala hainbat arrazoik eragin dezakete:
– Lea ibaiko Industria Paisaian nagusiak diren kanpoko akaberen ondoan, kontraste itsusia eragiten duten kanpoko akaberek.
– Ekoizpen-unitateetako elementuen gainean atal edo eranskin apalgarriak egotea, elementu horiek behar bezala ikustea eragozten dutenak edo atal horien azpiko jatorrizko eraikina erabat ezkutatzen dutenak.
– Monumentu-multzoan barne hartuta dauden gainerako eraikinekin bat ez datozen eraikuntzak izatea, dauden tokiaren inguruneari oinarrizkoan egokitu gabe.
29. artikulua.– Diskordantzia partzialaren mailan sartutako elementuei buruzko agindu orokorrak.
Beste babes-mailetan sartutako eraikinen barruan diskordantzia partzialaren mailan sailkatutako elementuren bat badago, azken horien gaineko esku-hartzeak elementuok kendu edo ordezkatzera bideratuko dira, babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzan zehaztuko diren baldintzetan. Horrez gainera, Lurzorua eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 24. artikuluan, higiezinak kontserbatzeko betebeharrari buruzkoan, ezarritakotik eratorritako esku-hartzeak ere baimenduko dira.
Babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintza onartzen ez den artean, 317/2002 Dekretuak, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, zehazten dituen kontserbazio eta apaindurako esku-hartzeak aplikatuko dira.
30. artikulua.– Babes edo diskordantzia partzialeko elementuen zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude babes edo diskordantzia partzialeko elementuak.
6. ATALA
BABESIK GABEA
31. artikulua.– Xedea.
Babesteko moduko arkitektura-, historia- edo arte-balio aipagarririk ez dutenak dira babesik gabeko elementuak.
32. artikulua.– Babesik gabeko elementuei eta eraikinei buruzko aginduak.
Eraikin hauetan edozein esku-hartze egin ahal izango da, ordezkatzea barne, babes-araubide hau garatuko duen hirigintza-plangintzan zehaztuta geratuko den moduan.
Harik eta hirigintza-plangintza onartzen ez den bitartean, babes-araubide honetako 34. artikuluan xedaturikoa aplikatuko da eraberritzeko eta ordezkatzeko esku-hartzeetan.
33. artikulua.– Babesik gabeko elementuak.
Dokumentu honetan jasotako zerrendetan ageri ez direnak dira monumentu-multzoan babesik gabekotzat jo diren higiezinak eta hiri-elementuak.
34. artikulua.– Eraberritze- eta ordezkatze-lanak.
Harik eta honako babes-araubideari egokitutako hirigintza-plangintza onartzen ez den bitartean, eta ondasun jakin baterako ezarritako babes-araubidearen arabera aplikagarriak diren esku-hartze baldintzei eragin gabe, ez da onartuko elementuen antolaera bolumetrikoan aldaketarik egiterik Lea ibaiko Industria Paisaiaren barruko eraberritze- eta ordezkatze-lanetan. Gainera, horretako jarduerek honako irizpide hauek bete beharko dituzte:
a) Lehendik zeuden teilatu-hegalen eta gailurren altuerei eutsiko zaie, salbu eta altuera horiek monumentu-multzoaren mugaketaren barruko higiezinen batez besteko garaiera gehiegi gainditzen badute, bai eta inguruneko eraikinena ere.
b) Estalkia Industria Paisaian adierazgarriak diren ingurumen-ezaugarrien araberakoa izango da.
c) Fatxadak egiteko modua eta horien osaera higiezin bakoitzaren ezaugarri berezietara doituko da eta, hala badagokio, inguruko funtsezko ezaugarrietara, hala nola:
– Fatxada soil eta lauak, dauden harlanduzko zein harlangaitzezko hormak eta harrizko apareiluak aldatu gabe; osaketa ordenatua, ardatz bertikalen inguruan lerrokatutako hutsuneekin; eta fatxada osatzen duten elementuen irakurketa hierarkikoa.
– Balkoien defentsak egiteko, ahal dela ohiko materialak erabiliko dira, metalezkoak eta/edo zurezkoak, eta aurretik zegoen diseinua berreskuratzen saiatuko da. Hori posible izango ez balitz, soiltasuna bilatuko da eta imitazio desegokiak baztertuko dira.
– Sistema tradizionalekin bat datozen eraikitze-piezak imitatzen dituzten xaflaketak baztertuko dira ateburu faltsuetan, baita leihoetako birmarkoak eta izkinako indargarri edo harlandu faltsuak ere.
– Fatxadako akaberak zarpiatuetan, enfoskatuetan edo entokatutan egingo dira, ahal dela, harlanduzkoak ez diren edozein horma egiteko, edo beste edozein kokalekutan dauden harrizko elementu adierazgarrietarako (leihoburu eta ateburuak, harkantoiak, kantoiak, etab.).
d) Babesik gabe dauden higiezinen ordezkapena lurpeko hondakinen kontserbazioari kalterik egin gabe gauzatuko da, kasuan kasuko foru-aldundiak hala erabakitzen duenean, bidezko esku-hartze arkeologikoak eskaintzen dituen emaitzen arabera.
7. ATALA
ONDASUN HIGIGARRIAK: LOTUTAKO MAKINAK
35. artikulua.– Babesaren xedea.
Lea ibaiko Industria Paisaiako ondasun higigarritzat jo dira ekoizpen-sistema industrialen edo sistema hidraulikoen erabilerarekin lotutako elementu guztiak, hala nola: gurpil hidraulikoak eta errota-gurpilak, zurezko ardatzak, ura erregulatzeko mekanismoak, kanoiak, sifoiak, besoak, turbinak, ehotze-bankuak, errotarriak, gurpilak, toberak, kurrikak, hauts-babesak, balantza eta pisuak, zerrategietako makinak, ogia egiteko osagailua eta labea, txirrika-sistemak eta ontzitegi-gurdiak.
36. artikulua.– Agindu orokorrak.
Ondasun higigarri hauen gainean egin nahi diren esku-hartze guztietan nahitaez beteko dira 7. atal honen xedapenak, eta horren arabera kontserbatu beharko dira uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Ondareari buruzkoak, 37.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
37. artikulua.– Kultura-ondasunari buruzko informazioa, eta hura ikusteko zein jendaurrean erakusteko modua.
Babestutako higigarriei buruzko informazioa eta horiek ikusteko zein bisita publikoen esku jartzeko modua uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 24. artikuluan ezarritakora moldatu beharko da. Administrazioak ondasunen bat gordailuan jasotzen duen bakoitzean, jendaurrean erakusteko eskubidea ere jasoko du, esandako legearen 40.2 artikuluak dioenez.
38. artikulua.– Kokapena.
Higigarriak ezingo dira horiek atxikita dituzten higiezinetatik banatu eta, hortaz, azken horien erabileraren pean gelditu beharko dute. Banantzekotan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren baimena beharko da aurretiaz, hala xedatzen baitu uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 37.2 artikuluan.
Jatorrizko tokian eta ingurunean jarraitu beharko dute, kokapen horretara atxikita baitaude; horrela, ez dira beren testuingurutik aterako, ekoizpen- zein industria-prozesuetara lotutako elementuak direla aintzat hartuta.
Hala eta guztiz ere, dagokion foru-aldundiak agindu ahal izango du ondasunak aldi baterako beste norabait eramatea, ezohiko arrazoiengatik jatorrizko kokapenak ez baditu betetzen higigarria behar bezala kontserbatzeko baldintzak, halaxe baitio uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondareari buruzkoak, 39.2 artikuluan.
39. artikulua.– Baimendutako erabilerak.
Babestutako higigarrien kontserbazio egokia bermatzen duten erabilerak baimenduko dira, haien industria- eta ekoizpen-izaera gordetzen badute.
40. artikulua.– Baimendutako eta debekatutako jardunak.
a) Ondasun higigarriotan baimendutako esku-hartzeek haiek gordetzera, etorkizunera osoki igarotzera eta haien jatorrizko izaerari eustera bideratuta egon beharko dute, adibidez:
– Prebentziozko kontserbazioa: batetik, zeharkako jarduerak, ondasuna erabili eta ondasunaz gozatu ahal izateko, baldintzarik onenetan, eta aldaketak saihesteko eta narriadura murrizteko behar den guztia eginez; eta, bestetik, ondasuna egoera onean gordetzeko aldiro-aldiro behar diren zuzeneko jarduerak. Foru-aldundiak babestutako higigarrientzako mantentze-lanen plan bat egin ahalko du, horien egoera ikuskatu eta kontrolatzeko. Plan horretan aldian aldiko berrikusketak agindu ahalko ditu garbiketarako, herdoiltzea, izurriak eta ingurumen-baldintzak kontrolatzeko, edota aurre hartzeko tratamenduak egiteko.
– Kontserbazioa: esku-hartze tekniko zuzenak burutzea, babestutako higigarria konpontzera bideratuta, horren narriadura ahalik eta gehien atzeratzeko.
– Eraberritzea: babestutako higigarriaren gaineko ekintza zuzenak ondasunaren eginkizuna hobeto uler dadin, beti ere bere osaera formala, fisikoa eta historikoa aintzat hartuta.
b) Erabilitako materialek ahalik eta itzulgarritasun-mailarik handiena izan beharko dute.
c) Higigarriak honda ditzaketen prozedura bortitzak erabiltzea debekatuta dago.
d) Babestutako higigarriaren balioa murrizten duten osagai bateraezinak eta erantsiak kenduko dira.
Esku-hartzeek ez dute kaltetu beharko higigarri horien jatorrizko xedea –energia igortzea– ez eta makinek eta horien elementu osagarriek osatzen duten multzo produktiboa ere; hori dela eta, makinak ibiltzeko behar diren osagai guztiak gorde beharko dira eta, oro har, beste bitarteko osagarririk ez erabiltzen saiatu beharko da. Esku-hartze guztiak kontserbazio- eta eraberritze-arloko profesionalek egin beharko dituzte.
41. artikulua.– Esku-hartzeen proiektu teknikoa.
Ondasun higigarrien gaineko esku-hartzeak esku-hartzeen proiektu tekniko batean jasoko dira. Proiektu hori higigarri hauen diagnosian eta tratamenduan espezialistak diren profesionalez osatutako diziplina anitzeko talde batek egingo du. Hona hemen proiektuak jaso beharreko edukiak:
a) Diagnostikorako ikerketa. Horren barruan:
– Makina osotasunean irudikatzen duen argazki- eta plano-dokumentazioa.
– Makinaren ikerketa historiko eta teknikoa, historia materiala barne, eta pieza bakoitzaren txosten historiko eta artistiko osoa, fitxa teknikoekin.
– Ondasunaren kontserbazio-egoeraren azterketa eta diagnostikoa, patologiak eta kalteen jatorriak ere azalduta.
b) Esku hartzeko jarduerak gauzatzeko proiektua. Horren barruan:
– Esku-hartze bakoitzaren proposamena. Horretan adieraziko dira egin beharreko lanak, erabiliko diren materialak eta teknikak, eta jarduketen balorazio justifikatua.
– Jardueraren kronograma, egitasmoa betetzeko aldiak eta epeak deskribatuko dituena.
– Ondasunaren mantentze-lanetarako eta haren prebentziozko kontserbaziorako teknikak eta baliabideak.
– Beharrezkoa balitz, ondasuna desmuntatzeko egitasmoa.
42. artikulua.– Ondasuna desmuntatzea.
Ondasun higigarriaren kontserbazio- eta eraberritze-lanetarako hura desmuntatzea beharrezkoa balitz, esku-hartzeen proiektu teknikoaren barruan jaso beharko da desmuntatzeko proiektua ere. Hona hemen gutxieneko edukiak: argazki-dokumentazioa jasotzea, planoak egitea, eta siglak eta oharrak zein maila edo kota orokorrak jartzea, ondoren ondasuna behar bezala muntatu ahal izatea ziurtatzeko.
Proiektu horrek aurreikusi beharko ditu, orobat, desmuntatze-epeak, ondasuna nola eraman eta itzuliko den, non gordeko den eta zer baldintzatan egon beharko duten higigarria osatzen duten piezek.
43. artikulua.– Esku-hartzearen memoria.
Lanak bukatu eta gero, esku-hartzearen memoria egingo da, prozesu osoa dokumentatzeko eta jasota gera dadin. Memoria hori dagokion foru-aldundiko kultura-zerbitzuetara igorri beharko da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko Zuzendaritzara ere, uztailaren 3ko 7/1990 Legeak, Euskal Kultura Ondoreari buruzkoak, 38.1 artikuluan ezartzen dituen baldintzetan.
44. artikulua.– Ondasun higigarrien zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskineko zerrendan jasota dago.
IV. KAPITULUA
OBRA ZIBILA
45. artikulua.– Eremua.
Kapitulu honetan arautzen dira Lea ibaiko Industria Paisaiaren mugaketaren barruan sartuta dagoen obra zibilean baimendutako eraikuntzako esku-hartzeak eta erabilerak. Xedapen honen eraginetarako, obra zibiltzat joko dira zubiak, errepideak, komunikazio-bideak eta pistak, baita «Lea Ibilbidea» izeneko basabidea ere. Elementu horiek mugarriztatutako unitate bakoitzaren barruan sartuko dira, I. eranskineko dokumentazio grafikoan jasotako eran.
46. artikulua.– Obra zibileko elementuen zerrenda.
Lea ibaiaren Paisaia Industrialaren mugaketaren barruan dagoen aipatu obra zibilak hainbat arazo dituenez bide-motaren eta berau igarotzen den zoruaren arabera eta kasu bakoitzean babes-neurri egokia ezartze aldera, obra zibilen sailkapen hau egin da:
a) Zubiak.
b) Komunikazio-bideak eta pistak. Aitorpenaren unean landa-lurretan kokatuta dauden bide-trazadurak dira, asfaltatuak nahiz asfaltatu gabeak, hirigintzari buruzko indarreko legedian aurreikusitakoa aplikatuz trazadura horiei lurzoruaren beste sailkapen bat aplikatzeko aukera baztertu gabe, eta sektore-legediak errepide gisa sailkatuta ez dauzkanak.
c) Errepideak, hiru lurralde historikoetako foru-arauek araututako kategorien arabera.
d) «Lea Ibilbidea» izeneko basabidea.
47. artikulua.– Zehaztapen orokorrak.
I. kapituluan aipatutako xedapenez gainera, mugatutako unitatean errepide, zubi, bide edota pista publikorik badago, horien gainean baimendutako esku-hartzeek zehaztapen hauei men egin beharko diete:
– Azpi-eremu bakoitzaren arteko loturari eustea.
– Babestutako elementuen, mugatutako unitateen eta paisaiaren arteko koherentziari eta harremanari eustea.
– Bide historikoak eta daudenak gordetzea eta horiei lehentasuna ematea bide berrien aurretik.
– Edozein zerbitzu-azpiegitura ezartzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren baimena beharko da.
Era berean, jarduera hauek debekatuta daude:
– Mehatze-ustiategiak eta harrobiak.
– Babestutako elementuen arteko ikusgaitasuna eta elkarreragina galtzea dakarten lur-mugimenduak.
48. artikulua.– Zubientzako araubide aplikagarria.
I. kapituluko xedapenez eta kapitulu honetako zehaztapen orokorrez gainera, hiru babes-maila ezarri dira Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko zubien balio arkitektoniko, historiko, artistiko eta kulturalaren arabera eta horien kontserbazio-egoeraren arabera: babes berezia, babes ertaina eta oinarrizko babesa.
48.1.– Babes berezia.
Babes-maila honek ekintza hauek egiteko modua ematen du:
a) Arkitektura-itxura zaharberritzea eta aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratzea, ondokoen bitartez:
– Zubiaren zati hondatuak eraberritzea.
– Eraitsi edo erraustutako eraikinaren zati baten edo batzuen berreraikitze filologikoa, dauden jatorrizko materialekin eta teknika berdinekin.
b) Berreskuratu ezin diren zatiak ordezkatuz sendotzea, horiek osatzen dituzten elementu hauen kokapena edo kotak aldatu gabe:
– Profila.
– Arkuak.
– Estribuak, zubi-bularrak, zutabeak eta errefortzuak.
– Taulak.
c) Gehigarri degradatzaileak eta azkenaldiko garaietan egindako edozein obra ezabatzea, betiere interesik ez badute edo zubiaren edo inguruaren jatorrizko arkitektura-ezaugarriekin kontraste negatiboa egiten badute.
– Esku-hartze ororen xedea zubien ezaugarriei –tipologikoak, eraikuntzakoak, morfologikoak eta teknologikoak– eustea izango da, hura osatzen duten zati guztiak osotasunean babestuz.
– Ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira osorik transmititzea da.
48.2.– Babes ertaina.
Babes-maila honen arabera, ekintza hauek gauza daitezke, aurreko atalean aipatutakoez gainera:
a) Alderdi arkitektonikoari balioa ematea, hau da, jatorrizko egoera berreskuratzea, ondoren adierazitakoak eginez:
– Fabrikak zaharberritzea; horietako zati batzuk aldatu ahalko dira, betiere osaketaren batasuna hausten ez den eta balio estilistiko bereziko elementuak errespetatzen diren bitartean.
b) Egoera txarrean dauden osagaiak sendotzea edo, hala badagokio, elementu berriekin ordezkatzea.
– Esku-hartze ororen xedea zubien ezaugarriei –tipologikoak, eraikuntzakoak, morfologikoak eta teknologikoak– eustea izango da, hura osatzen duten zati guztiak ahal den heinean babestuz.
– Kultura-ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira ahal bezain osoen transmititzea da.
48.3.– Oinarrizko babesa.
Babes-maila honen arabera, ekintza hauek gauza daitezke, aurreko ataletan aipatutakoez gainera:
– Oinarrizko egituraren itxura eta tipologiari eustea, material generikoa aldatu gabe.
– Eraikuntzaren egonkortasuna hobetzea fabrikazko hormak sendotuz; egoera txarrean dauden osagaiak ordezkatu ahalko dira, ahal dela antzeko materialekin eta jatorrizkoetatik erraz bereizten direnekin.
– Taulan bertan lanak egitea, handik igarotzen den trafikoa optimizatu eta egokitzeko, hegalkin zabalago bat eraikiz.
– Esku-hartze ororen xedea zubien ezaugarri tipologikoei eustea izango da, sistema osatzen duten zati guztiak ahal den heinean babestuz.
– Kultura-ondasunean zuzenean edo zeharka egiten diren esku-hartze guztien helburua ondasun hori «in situ» babestea eta gerora begira ahal bezain osoen transmititzea da.
49. artikulua.– Zubien zerrenda.
Babes-araubide honen IV. eranskinean zerrendatuta daude aipatutako hiru babes-mailek (berezia, ertaina edo oinarrizkoa) eragindako elementuak.
Zubi horiek I. eranskinean jasotako planoetan daude irudikatuta, hainbat mugaketa-unitatetan multzokatuta.
50. artikulua.– Errepideentzako araubide aplikagarria.
I. kapituluko xedapenez eta kapitulu honetako zehaztapen orokorrez gainera, mugarriztaturiko unitateren batean errepide publikoren bat badago, dagozkien foru-arauek ezarritako edozein mailatan, arau horietan xedatutakoari men egingo zaio alderdi hauetan: babes-eremuak, egin daitezkeen eta debekatuta dauden erabilera eta jarduerak, eraikuntza-lerroa, etab.
51. artikulua.– Araubide aplikagarria komunikazio-bide eta pistetan.
I. kapituluko xedapenez eta kapitulu honetako zehaztapen orokorrez gainera, mugarriztaturiko eremuan dauden komunikazio-bide eta pistetan bide-zorua mantentzeko eta hobetzeko lanak egin ahalko dira.
Oinezkoek, bizikletek edo zaldiek izango dute lehentasuna bideotan, baina baimendutako ibilgailuek ere igaro ahalko dute.
Nekazaritza eta basogintzako makinek pista horiek erabiltzeari dagokionez, tokiko administrazioek bermeak eskatu beharko dituzte dagozkien baimenak eman aurretik, bide-zorua bere onera ekarriko dela ziurtatzeko, baldin eta beren jardunean kalteak eragiten badituzte.
52. artikulua.– Araubide aplikagarria Lea Ibilbidea izeneko bidexkan.
I. kapituluko xedapenez eta kapitulu honetako zehaztapen orokorrez gainera, bide-zorua mantentzeko eta hobetzeko lanak egin ahalko dira.
Oinezkoek, bizikletek edo zaldiek izango dute lehentasuna; horrela, motordun ibilgailuek debekatuta izango dute horietatik igarotzea.
Babes bereziko sistema hidraulikoen mugakide diren bidexkaren tarteetan, zabalera, sestrak eta/edo zoruaren materialak aldatu ahal izango dira, ibai-korridore ekologikoa iragazkor bihurtzeko ingurumena babesteko neurriak betetzea ahalbidetze aldera; neurriok bidexkaren babes araubide espezifikoan onartuta daude, eta, betiere bidexkaren ibilbidea gordeko da.
V. KAPITULUA
LEA IBAIKO INDUSTRI PAISAIAREN ERAGINPEKO ONDARE-ONDASUNEN ARTEKO ETA ONDOKO INGURUNEAK
53. artikulua.– Eremua.
Kapitulu honetan arautzen dira Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko ondare-ondasunen arteko eta ondoko inguruneetan egin daitezkeen eraikuntzazko esku-hartzeak eta ingurune horiek izan ditzaketen erabilerak. Hala, bada, ondare-ondasunen arteko eta ondoko ingurunetzat joko dira espazio ireki eraiki gabeak, erabilera publikokoak izan daitezkeenak edo ez, hau da: ibaiaren ertzak, nekazaritza-lursailak eta basoak, presetako urloak eta ekoizpen-elementu eta -unitateen arteko ikusizko elkarreragina sortzen duten espazioak.
Espazio horiek mugarriztatutako unitate bakoitzaren barruan sartuko dira, I. eranskineko dokumentazio grafikoan jasotako eran.
54. artikulua.– Lea ibaiko Industria Paisaiaren eraginpeko ondasunen inguruarentzako araudi aplikagarria.
Ondasun hauen inguruan baimenduta dauden jarduerei dagokienez, I. kapituluko xedapenez gainera beste hauek aintzat hartu beharko dira:
– Hirigintza-antolamenduko beharrizanen ondorioz monumentu-multzoaren mugaketan sartutako lurzoruen sailkapena aldatu beharko balitz, sailkapen berria berehala doitu beharko da babes-araubide honetara.
– Mugaturiko eremuan egiten diren esku-hartzeek ingurunearen ezaugarriak –morfologikoak, paisaiarekin lotutakoak eta ikuspegiarekin zein ingurumenarekin lotutakoak– gordeko direla bermatu beharko dute, eremu horretan kokatutako ondasunen irudia, hautematea eta elkarreragina ahuldu edo lorrindu gabe.
Jarduera hauek egin ahalko dira:
– Eremuari irisgarritasuna emateko jarduerak, erabilitako materialak jatorrizkoetatik erraz bereizteko modukoak izanik, imitaziorik egin gabe, ondasunen aparteko osagaiak estali gabe eta ondasunaren osotasunari eta egiazkotasunari eutsita.
– Hiri-altzari txikiak jartzea.
– Sastrakak eta zuhaixkak garbitu eta moztea.
– Babestutako elementuetatik gertu dauden zuhaitzak moztea, baldin eta gertutasun horrek ondasunei kalte egiten badie sustraien bidez, eta behar bezala hori ziurtatu ondoren; gainera, debekatuta dago motzondoak eta sustraiak ateratzea.
– Multzo osoa zein osagai babestuak interpretatzea zailtzen duen edozein eranskin kentzea.
Jarduera hauek debekatuta daude:
–Mehatze-ustiategiak eta harrobiak.
– Babestutako elementuen arteko ikusgaitasuna eta elkarreragina galtzea dakarten lur-mugimenduak. Lur-mugimendu hauek bakarrik egin ahalko dira: Lea ibaiko Industria Paisaia kontserbatzeari eta hobetzeari lotutako azpiegiturak, zerbitzu-bideratzeak eta hornikuntzak. Nolanahi ere, dagokion foru-aldundiko kultura-sailaren berariazko baimena beharko da, eta proiektu batekin batera aurkeztu; azken horretan aztertu beharko dira lan horiek izango duten eragina eta zer neurri hartu behar diren lanen ondotik ingurunea baldintza egokietan uzteko.
– Debekatuta dago babes-araubide honen xedearen aurkako ibai-kanalizaziorako lanak egitea, monumentu-multzoaren inguruko edo babes-eremuko ingurumen- eta ondasun-ezaugarriei kalterik egiten badiete.
– Ezingo da eraikuntza-jarduerarik egin babestutako sistema hidraulikoen aldeetatik 5 metro baino gutxiagoko distantziara.
– Bide berriak eraikitzea.
AZAROAREN 10EKO 212/2015 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
ZERRENDAK
Beheko zerrenda hauetan sartu dira, informazio gisara, aldez aurretik aitorpenen bat duten elementuak. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zireneko dataren bidez adierazi dira bai Lea ibaiko Industria Paisaia Monumentu Multzoaren 13 esparruetako batzuetan dauden Ustezko Arkeologia Eremuak, bai bana-banako aitorpena duten ondasun arkitektonikoak ere.
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrian kokatutako elementuak:
1. mugaketa:
– Agorriako errota
23.– Ehotzeko eraikina: ehotzeko gelaren hormak eta espazioa. Oinarrizko babesa.
23.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, antepara eta estoldako ur-hustubidea. Babes berezia.
– 138. Agorriako zubia 1. Oinarrizko babesa.
– 139. Agorriako zubia 2. Oinarrizko babesa.
– Goikolako Burdinola eta Errota: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-06
24.– Ehotzeko eraikina eta makina guztiak: ehotze-bankua, burdinazko gurpilak, zurezko bi ardatz, metalezko bi sifoi, bi tobera, bi errotarri pare, zurezko besoak eta burdinazko kurrikak. Oinarrizko babesa.
24.1 Azpiegitura hidraulikoa: presaren hondakinak, kanalaren zati bat, depositua edo antepara, estolda eta ur-irteera. Oinarrizko babesa.
2. mugaketa:
– Olatxuko burdinola eta errota: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-06
25.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
25.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanalaren zati bat, antepararen hondakinak, estolda eta ur-hustubidea. Oinarrizko babesa.
– 31. Ganotxeko zubia. Oinarrizko babesa.
– Bengolako burdinola eta errota: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-06
26.– Burdinolaren ageriko hondakinak. Oinarrizko babesa.
– Elortza errota
22.– Ehotzeko eraikina eta makina guztiak: ehotze-bankua, bi errotarri, bi tobera, pisu-jokoa eta besoa. EHAA 2012-01-27. Babes ertaina.
22.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhateak, gainezkabideak, antepara, estolda eta ur-irteera. EHAA 2012-01-27. Babes ertaina.
– 32. Zubialdea zubia EHAA 2012-01-27. Oinarrizko babesa.
– Munitibarko burdinola (ageriko egiturarik gabe): Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-06
3. mugaketa:
– Kubo errota
28.– Ehotzeko eraikina eta makinak: bi gurpilen eta errotarrien hondakinak. Babes berezia.
28.1 Azpiegitura hidraulikoa: presaren zati bat, kanalaren zatiak, antepara, estolda eta ur-hustubidea. Babes berezia.
– Uribei errota
27.– Ehotzeko eraikina eta makinak; bi errotarri, burdinazko gurpilak eta hauts-babesak. Babes ertaina.
27.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa eta kanala (hein batean lurrazpikoa). Babes ertaina.
4. mugaketa:
– 34. Munitibarko zubia 6. Babes berezia.
Aulesti udalerrian kokatutako elementuak:
5. mugaketa:
– Goikoerrota burdinola eta errota
31.– Ehotzeko eraikina, sartzeko zubia eta makinak: gurpilak, banku osoa, beso-habearen hondakinak eta errotarriak. Babes ertaina.
31.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhateak, gainezkabideak, antepara edo depositua, antepararen ur-hustubidea eta estolda eta tunel hidraulikoa (helezinak). Babes ertaina.
– Ibarrolako burdinola (ageriko egiturarik gabe): Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-05-29
– Bekoerrota errota
32.– Ehotzeko eraikina eta makinak: bi gurpil. Oinarrizko babesa.
Adreiluzko bolumen erantsia. Diskordantzia partziala.
32.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhatea, gainezkabidea, antepara, estolda. Babes ertaina.
– 34. Bekoerrota zubia. Oinarrizko babesa.
– Zetokiz burdinola eta errota: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-05-29
30.– Ehotzeko eraikina, zerrategi ohia eta makinak: turbina, ehotze-bankua, errotarriak, metazko irekieradun bi kanoi eta metalezko hodiak. Babes berezia.
30.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhate baten oinarria, antepara, tunel hidraulikoa, estolda eta ur-hustubidea. Babes berezia.
– 35. Ibarrola zubia. Babes ertaina.
– 37. Zetokiz zubia. Babes ertaina.
– Torreko Errota errota eta zerrategia
28.– Ehotzeko eraikina, zerrategia eta makinak: turbina bat, balantza eta pisuak, gurpilak, bi errotarri-joko, bankua, zerrategiko makinak. Oinarrizko babesa.
28.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhateak, gainezkabideak, estolda eta ur-irteera. Oinarrizko babesa.
– 8. Aulestiko dorrea. Oinarrizko babesa.
– 38. Ibekatz zubia. Oinarrizko babesa.
– 39. Oinezkoen zubia. Oinarrizko babesa.
– 40. Casa-Torre zubia. Oinarrizko babesa.
– Ibetako errota
27.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
27.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, gainezkabidea, uhatea, antepara, bi kanoi, estolda eta ur-irteera. Oinarrizko babesa.
– 41. Ibeta zubia. Oinarrizko babesa.
– Amulua errota
26.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
26.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, abio-uhatearen hondakinak, estolda, ondoz ondoko bi sifoi, ur-irteera eta itzulerako ubidea. Babes ertaina.
– 42. Amuloaga zubia. Oinarrizko babesa.
– Angizko burdinola eta errota
25.– Ehotzeko eraikina. Babes berezia.
25.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, abio-uhatea, antepara, estolda, ur-hustubidea. Babes berezia.
– 102. Angiz Nagusi baserria. Oinarrizko babesa.
– 15. Torretxu dorrea. Oinarrizko babesa.
– 43. Antzior zubia. Babes ertaina.
Gizaburuaga udalerrian kokatutako elementuak:
6. mugaketa:
– Errotatxu errota.
14.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
14.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, abio-uhatea, antepara edo kanal-zabalagotzea, gainezkabidea. Oinarrizko babesa.
– 15. Errotatxu zubia. Oinarrizko babesa.
7. mugaketa:
– Bengoleako burdinola eta errota multzoa: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-04
11.– Bengoleako errota eta makinak: burdinazko gurpil bat. Babes berezia.
12.– Bengoleako burdinola. Babes berezia.
12.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa eta kanala, antepara-kanala, estolda eta lurrazpiko ur-hustubidea (Bengoleako errota ibilarazteko), tunel hidraulikoa eta ur-irteera (burdinola ibilarazteko) eta iragandako urezko errotaren aurreko antepara. Babes berezia.
13.– Bengoleako iragandako urezko errota. Babes berezia.
2.– Bengoleako dorrea. Babes berezia.
17.– Bengolea zubia Babes berezia.
6.– Oibarko Andre Mariaren baseliza. Oinarrizko babesa.
8. mugaketa:
– Errotabarri errota
10.1 Errotabarri errotako azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, gainezkabidearen uhatea, depositua, estolda eta itzulerako ubidea.. Babes berezia.
Gizaburuagako Errotabarri errotako presa. Kalifikatutako monumentua. EHAA 2013-06-19
9. mugaketa:
– Erezako burdinola eta errota
9.– Ehotzeko eraikina eta makinak: ehotzeko mekanismoak, bi errotarri, besoa, sifoi bat eta burdinazko gurpila. Babes ertaina.
9.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, bi gainezkabide eta antepara. Babes ertaina.
– 5. Ereza Torre. Babes ertaina. Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-04
– 19. Ereza zubia (5. zubia). Oinarrizko babesa.
– Errotazar errota
41.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
41.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa eta ur-hustubidea. Babes berezia.
– Lariz-Oleta burdinola eta errota
7.– Ehotzeko eraikina eta makinak: alea ehotzeko hornikuntzak, turbina, osagailua, ogia egiteko labea eta txirrika-sistema. Babes berezia.
7.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, uhatearen hondakinak, torloju-uhatea, antepara, estolda eta ur-irteera. Babes berezia.
– 25. Lariz Oleta baserria. Oinarrizko babesa.
– 20. Lariz Oleta zubia. Oinarrizko babesa.
Amoroto udalerrian kokatutako elementuak:
10. mugaketa:
– Boluako errota
12.– Ehotzeko eraikina. Oinarrizko babesa.
12.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala, antepara, ur-irteera eta itzulerako kanala. Oinarrizko babesa.
– 14. Boluko zubia. Oinarrizko babesa.
– Errotabarri errota: Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-05-27
13.1 Azpiegitura hidraulikoa: presa, kanala eta antepara. Babes berezia.
– 15. Errotabarri zubia. Babes ertaina.
11. mugaketa:
– 71. Olaldeko presa. Oinarrizko babesa.
Ispaster eta Mendexa udalerrietan kokatutako elementuak:
12. mugaketa:
– 122 eta 10. Leabeko Zubia. Oinarrizko babesa.
Mendexa udalerrian kokatutako elementuak:
13. mugaketa:
– Isuntzako errota.
8.– Isuntzako errota.
8.1 Azpiegitura hidraulikoa: antepara eta estolda. Oinarrizko babesa.
– Gerediaga, Iturriza y C.ª galdategia
17.– Beheko solairua, harrizko basamendua barne. Oinarrizko babesa.
– Mendieta ontziola.
41.– Gradentzako plataforma eta aldapa. Oinarrizko babesa.
Mendexa eta Lekeitio udalerrietan kokatutako elementuak:
13. mugaketa:
– 42 eta 94. Lekeitio-Ondarroa bideko zubia. Babes ertaina.
Lekeitio udalerrian kokatutako elementuak:
13. mugaketa:
– Mendieta ontziola.
91.– Eraikinak, plataformak, aldapak, gradak eta ontzitegi-gurdiak. Babes ertaina. Zerrendatutako monumentua. EHAA 2010-03-17.
– Eguiguren y Achurra ontziola
92.– Eraikinak, plataforma, grada, aldapak eta ontzitegi-gurdiak. Babes ertaina.
Zerrendatutako monumentu-multzoa. EHAA 1998-11-06
– Murelaga ontziola
325.– Eraikinak osagai guztiekin, plataformak, gradak eta ontzitegi-gurdiak. Babes ertaina.
– Goyogana ontziola
93.– Eraikinak, plataformak, karga-tunelak, gradak eta ontzitegi-gurdiak. Babes ertaina.
– 1. Akurtuko Madalenaren baseliza Oinarrizko babesa.
Ustezko arkeologia-eremua. EHAA 1997-06-03
– Lazunarri malekoia.
326.– Hondartza lehorrari dagokion zatian, eta lehenengo zabalgunera arteko tartean. Babes ertaina.