EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2015217

EBAZPENA, 2015eko urriaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución S.A.U.ri, Urkabustaizeko udal-mugartean (Araba) gas natural kanalizatua banatzeko.

Xedapenaren data: 2015-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201504862
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/08/06an argitaratutako 2015/07/13ko IRAGARPENA [201503450]

Espediente-zk.: 01-CG-F-2015-2.
Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
AURREKARIAK:
Bat.– 2015eko uztailaren 6an, Naturgas Energía Distribución SAUk aldez aurretiko baimena eskatu zuen, Urkabustaizeko udal-mugartean gas naturala banatzeko instalaziorako.
Bi.– Arabako lurralde-ordezkariak, 2005eko uztailaren 23ko iragarkiaren bitartez, aipatu eskabidea jendaurrean erakutsi zen, izan zitekeen lehiaren ondorioetarako; eta 2015eko abuztuaren 6ko EHAAn (147. zk.), eta 2015eko uztailaren 27ko ALHBOn (88. zk.) eman zen argitara.
Hiru.– 2015eko uztailaren 29an, Repsol Butano SAk alegazioak aurkeztu zituen, eta eskatu zuen Naturgasek aurkeztutako eskaera ukatzeko; eta, baimentzen bazen, zenbait murriztapen ezartzeko; besteak beste, instalazioaren onura publikoa ukatzea, eta kanalizazioak gauzatzeari buruzko baldintzapenak. Guztia ere, honako argudio hauetan oinarriturik:
1.– Gaur egun, Repsol Butano, SAk Izarrako etxebizitzetarik ehuneko 80-90 hornitzen ditu gasez.
2.– Hirigunearen egitura eta sareen egungo konfigurazioa kontuan izanik, aurretiaz ikus daiteke proposatutako sareek eta lehendik direnek ehuneko 100ean kointziditzea. Hortaz, proiektuak ez du planteatzen gas-zerbitzua hedatzea Izarrako hiriguneko auzo edo enpresa gehiagotara.
3.– Gas naturalaren garraio primarioko eta sekundarioko azpiegiturak kontuan izanez gero, gas naturalaren garraio-sarea Izarrara heltzeko aurreikuspenik ez dago; eta gas natural likidotua biltegiratu eta birgasifikatzeko planta satelite bat instalatzeak zeharo konplikatzen du instalazioa, eta planta hori eta banaketa kapitaleko sarea ezin dira baimendu aldi berean, ezpada gas naturala birgasifikatu, garraiatu eta biltegiratzeko jardueren markoan barruan.
4.– Hidrokarburoen Legearen arabera, gas propanoa biltegiratze-zentro bi instalatzeak ez du zentzurik, ezta –lehendik GLP depositu bat bada– GNL planta bat instalatzeak ere.
5.– Izarrara gas naturala ailegatzeak ez lekarkete bizi-kalitatea hobetzerik, zeren biztanleek badute kontagailuz neurtutako gas kanalizatua; eta, bestalde, ez luke ekarriko kostu energetikoa gutxitzerik, zeren, gaur egun, kontagailuz neurtutako gas propanoa merkeagoa baita gas naturala baino.
6.– Enpresa banatzaileek uste dute ezen, udalerri baten gas-merkatu bat bada, lehendik diren sareak hedatzea dela abantailatsuena; baina, lehendik badagoen udalerrietara joan ezkero, ez dute inbertsiorik egiten halako sarerik ez daudenetan, nahiz eta inbertsio hori izan onuragarriena gizartearentzat.
7.– Osotasunean kontsideratuta, merkaturen eragimenaz arduratzea Administrazioaren eskumena da.
8.– GNL biltegiratze-zentroen bitartez egindako inbertsioak ez dira eragingarrienak, eta horrez gain, karutu egiten dute sistema, sistemaren kostuak eta tarifako defizita emendatuaz, eta bai, luzarora, maila nazionalean gasaren prezioa ere.
9.– Izarran, gas kanalizatuaren azpiegiturak 2002an ipini ziren martxan; beraz, Repsol-ek ez du izan inbertsioaren itzulkin arrazoizkorik.
10.– Bestalde, honako hau ere alegatzen du: beste irizpide tekniko batzuen arabera, GLP biltegiratze-zentroek baino abantaila gutxiago dituzte GNl plantek: deposituaren edukiera dela-eta segurtasun-ratio txikiagoak; merkantzia arriskutsuan errepidez garraiatzea; GNL eskabideak frakzionatzeko ezintasuna; GNL plantetarako eskakizun zorrotzagoak; handiagotzea egiteko konplexutasuna.
11.– Instalazioak herri-onurako deklaratu ezina, zeren ez dakarte onurarik herritarrentzako.
Laugarrena.– 2015eko abuztuaren 4an, Izarrako Administrazio Batzarrak erabateko ezezkoa adierazten du, banaketa-sare berri baten obrak burutzeari dagokionez; eta honako hau dio:
1.– Izarrak badu gasa banatzeko sarea, eta kanalizazioak diseinatuta daude Izarrako biztanleei zerbitzuak emateko, eta ez enpresen interesei erantzuteko.
2.– DOBk emandako datuen arabera, gas naturala eta GLP konparatzearen ondoriozko datuek erakusten dute zenbatetsitako aurrezpenak ez duela halako muntako obra bat gauzatzeko zenbateko nahikorik.
Ebazpen hau ondoko oinarrietan bermatzen da:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
Bat.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).
Bi.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.
Hiru.– 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.
Lau.– 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko BOE), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.
Bost.– Repsol Butano SA enpresak egindako alegazioak aztertu eta gero, ezetsi egin behar dira; izan ere, gas naturala banatzeko baimenak ez du baztertzen jarduera horretakoak ez diren beste instalazio batzuk baimentzea, PGL soltea kanalizazio bidez banatzeko sareak, hain zuzen.
Sei.– Administrazio Batzarraren alegazioak aztertutik, ezetsi egiten dira; izan ere, instalazioaren burutzapen-fase aurreratuagoetan ezarri ahal izango dizkie bere baldintzak hirigunean egin beharreko obrei; betiere bereizirik izango dira-eta administrazio-baimenetik.
Zazpi.– Aipatutako legeetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatuta geratu da espedientearen izapideetan.
Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución SAUri Araban, Urkabustaizeko udal-mugartean, gas naturala hornitzeko eta banatzeko instalazioak egin ditzan.
Aurkeztutako proiektua Joaquín Costa Moreno ingiebari industrialak sinatu du, eta proiektu horren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak. Hauek dira:
● GNL Planta: edukiera 105 m
● Banaketa-sarea (MOP < 5 bar):
Bigarrena.– Administrazio-baimen honek baldintza hauek bete beharra dakar:
1.– Baimendutako instalazioa aipatu proiektuari egokituko zaio: «Gas naturalaren banaketarako aldez aurretiko administrazio-baimenaren proiektua. NNP Izarrako hirigunea, Urkabustaizeko udalerria», zeinaren egile baita Joaquín Costa Moreno ingeniari industriala.
2.– Instalazioak gauzatu aurretik, GNl plantaren eta banaketa-sarearen proiektu zehaztua aurkeztu beharko da, eta eraginpeko erakundeentzako separatak erantsi beharko zaizkio.
3.– Erregai gaseosoak erabiltzeari eta banatzeari buruzko Erregelamenduan eta horren jarraibide tekniko osagarrietan (uztailaren 28ko 919/2006 ED) ezarritakoa bete beharko ditu instalazioak, eta bai egoki diren xedapen eta arau teknikoak ere.
4.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epean, Naturgas Energía Distribución SAUk hamabi mila berrehun eta berrogeita hamasei (12.256,85) euro eta laurogeita bost zentimoko fidantza aurkeztu beharko du, egin beharrekoak gauzatuko dituela bermatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Gordailuen Kontu Nagusian aurkeztu beharko da aipatu fidantza, eskudirutan, estatutuaren titulutan, edo banku-abaletan, uztailaren 21eko 1775/67 Dekretuko 11. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz. Instalazioak ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, halaber, eskudun lurralde organoak instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Naturgas Energía Distribución, SAUri fidantza itzuliko zaio.
5.– Instalazioak martxan ipintzeko epea: aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitaratzen den egunetik harako 3 hilabetetik beherakoa. Eta hori betetzen ez bada, baimena iraungi egingo da.
6.– Baimen hau gorabehera, obrak burutzeari dagokionez, beharrezko izango dira udalaren eta probintziaren eskumenpeko baimenak, edo behar diren beste batzuk.
7.– 4. Indarrean diren xedapenen arabera, instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dizkio Naturgas Energía Distribución, SAUk Arabako Lurralde Ordezkaritzari.
8.– Instalazioak martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, eraginpeko erakundeen baimenekin eta erregistro grafikoekin; baita as-buit planoak ere, sarea non dagoen eta beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuta.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.