EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2015217

42/2015 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2015eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzak edo diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500042
Xedapenaren data: 2015-10-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201504860
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen laguntzak edo diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzen edo diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 30a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.