EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015215

EBAZPENA, 2015eko urriaren 8koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución SAUri, Araban, Artzeniegako udal-mugartean, gas natural kanalizatua banatzeko.

Xedapenaren data: 2015-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201504805
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/22an argitaratutako 2015/07/13ko IRAGARPENA [201503287]

Espediente-zk.: 01-CG-F-2015-3.
Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:
AURREKARIAK
Bat.– 2015eko ekainaren 15ean, Naturgas Energía Distribución SAUk aldez aurretiko baimena eskatu zuen, Artzeniegako (Araba) udal-mugartean gas naturala banatzeko instalaziorako.
Bi.– Arabako lurralde-ordezkariak, 2005eko uztailaren 13ko iragarkiaren bitartez, aipatu eskabidea jendaurrean erakutsi zen, izan zitekeen lehiaren ondorioetarako; eta 2015eko uztailaren 22ko 19ko EHAAn (137. zk.) eta 2015eko uztailaren 27ko ALHBOn (88. zk.) eman zen argitara.
Hiru.– 2015eko uztailaren 29an, Repsol Butano, SAk alegazioak aurkeztu zituen, eta eskatu zuen Naturgasek aurkeztutako eskaera ukatzeko; eta, baimentzen bazen, zenbait murriztapen ezartzeko; besteak beste, instalazioaren onura publikoa ukatzea, eta kanalizazioak gauzatzeari buruzko baldintzapenak; guztia ere, honako argudio hauetan oinarriturik:
1.– Gaur egun, Repsol Butano, SAk Artzeniegako etxebizitzetarik ehuneko 80-90 hornitzen ditu gasez.
2.– Hirigunearen egitura eta sareen egungo konfigurazioa kontuan izanik, aurretiaz ikus daiteke proposatutako sareek eta lehendik direnek ehuneko 100ean kointziditzea. Hortaz, proiektuak ez du planteatzen gas-zerbitzua hedatzea Artzeniegako hiriguneko auzo edo enpresa gehiagotara.
3.– Gas naturalaren garraio primarioko eta sekundarioko azpiegiturak kontuan izanez gero, gas naturalaren garraio-sarea Artzeniegara heltzeko aurreikuspenik ez dago; eta gas natural likidotua biltegiratu eta birgasifikatzeko planta satelite bat instalatzeak zeharo konplikatzen du instalazioa, eta planta hori eta banaketa kapitaleko sarea ezin dira baimendu aldi berean, ezpada gas naturala birgasifikatu, garraiatu eta biltegiratzeko jardueren markoan barruan.
4.– Hidrokarburoen Legearen arabera, gas propanoa biltegiratze-zentro bi instalatzeak ez du zentzurik, ezta –lehendik GLP depositu bat bada– GNL planta bat instalatzeak ere.
5.– Artzeniegara gas naturala ailegatzeak ez lekarkete bizi-kalitatea hobetzerik, zeren biztanleek badute kontagailuz neurtutako gas kanalizatua; eta, bestalde, ez luke ekarriko kostu energetikoa gutxitzerik, zeren, gaur egun, kontagailuz neurtutako gas propanoa merkeagoa baita gas naturala baino.
6.– Enpresa banatzaileek uste dute ezen, udalerri baten gas-merkatu bat bada, lehendik diren sareak hedatzea dela abantailatsuena; baina, lehendik badagoen udalerrietara joan ezkero, ez dute inbertsiorik egiten halako sarerik ez daudenetan, nahiz eta inbertsio hori izan onuragarriena gizartearentzat.
7.– Osotasunean kontsideratuta, merkaturen eragimenaz arduratzea Administrazioaren eskumena da.
8.– GNL biltegiratze-zentroen bitartez egindako inbertsioak ez dira eragingarrienak, eta horrez gain, karutu egiten dute sistema, sistemaren kostuak eta tarifako defizita emendatuaz, eta bai, luzarora, maila nazionalean gasaren prezioa ere.
9.– Artzeniegan, gas kanalizatuaren azpiegiturak 2004an ipini ziren martxan; beraz, Repsol-ek ez du izan inbertsioaren itzulkin arrazoizkorik.
10.– Bestalde, honako hau ere alegatzen du: beste irizpide tekniko batzuen arabera, GLP biltegiratze-zentroek baino abantaila gutxiago dituzte GNl plantek: deposituaren edukiera dela-eta segurtasun-ratio txikiagoak; merkantzia arriskutsuan errepidez garraiatzea; GNL eskabideak frakzionatzeko ezintasuna; GNL plantetarako eskakizun zorrotzagoak; handiagotzea egiteko konplexutasuna.
11.– Instalazioak herri-onurako deklaratu ezina, zeren ez dakarte onurarik herritarrentzako.
Ebazpen hau ondoko oinarrietan bermatzen da:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).
Bi.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (199810-08ko BOE), gasa banatzeko sareak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.
Hiru.– 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa (2002-12-31ko BOE), gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.
Lau.– 107/1998 Dekretua, ekainaren 9koa (1998-06-26ko BOE), gas kanalizatuko zerbitzu publikoaren instalazioak jarri eta baimentzeari buruzkoa.
Bost.– Repsol Butano SA enpresak egindako alegazioak aztertu eta gero, ezetsi egin behar dira; izan ere, gas naturala banatzeko baimenak ez du baztertzen jarduera horretakoak ez diren beste instalazio batzuk baimentzea, PGL soltea kanalizazio bidez banatzeko sareak, hain zuzen.
Sei.– Arlo hau erregulatzen duen araudian ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatuta geratu da, espedientearen izapideetan.
Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak Aztertu Ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldez aurretiko administrazio-baimena ematea Naturgas Energía Distribución SAUri Araban, Artzeniegako udal-mugartean, gas naturalaren horniketa eta banaketarako instalazioak egin ditzan.
Aurkeztutako proiektua Joaquín Costa Moreno ingeniari industrialak sinatu du, eta proiektu horren memorian eta planoetan deskribatzen dira ezaugarri nagusiak. Hauek dira:
● GNL Planta: edukiera 40 m
● Banaketa-sarea (MOP < 5 bar):
Bigarrena.– Administrazio-baimen honek baldintza hauek bete beharra dakar:
1.– Baimentzen den instalazioa honako proiektu honi egokituko zaio: «Gas naturalaren banaketarako aldez aurretiko administrazio-baimenaren proiektua. NNP Artzeniegako udal-mugartea», zeinaren egilea baita Joaquín Costa Moreno ingeniari industriala.
2.– Instalazioak gauzatu aurretik, GNl plantaren eta banaketa-sarearen proiektu zehaztua aurkeztu beharko da, eta eraginpeko erakundeentzako separatak erantsi beharko zaizkio.
3.– Instalazioak honako hauek bete beharko ditu: Gas Erregaien Banaketa eta Erabilerari buruzko Araudi Teknikoan (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) ezarritakoa eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, eta dagozkion xedapen eta arau teknikoak.
4.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, bi hilabeteko epean, Naturgas Energía Distribución SAUk hamar mila bostehun eta hiru euro eta hogeita hamahiru zentimoko (10.503,32) fidantza aurkeztu beharko du, egin beharrekoak gauzatuko dituela bermatzeko. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, fidantza hori, eskudiruan, Estatuaren titulutan edo banku-abaletan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kutxa Nagusian aurkeztu beharko da. Instalazioak ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, eskudun lurralde organoak instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Naturgas Energía Distribución, SAUri fidantza itzuliko zaio.
5.– Instalazioak martxan ipintzeko epea: aldizkari ofizialetan baimena azkenekoz argitaratzen den egunetik harako 3 hilabetetik beherakoa. Eta hori betetzen ez bada, baimena iraungi egingo da.
6.– Baimen hau gorabehera, obrak burutzeari dagokionez, beharrezko izango dira udalaren eta probintziaren eskumenpeko baimenak, edo behar diren beste batzuk.
7.– Indarrean diren xedapenen arabera, instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dizkio Naturgas Energía Distribución, SAUk Arabako Lurralde Ordezkaritzari.
8.– Martxan jarri ahal izateko, dagozkion Obra Zuzendaritzako egiaztagiriak eta proben aktak eraginpeko erakundeen erregistro grafiko eta baimenekin aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan, baita as-built planoak ere, horietan sarearen kokapena eta sarea beste zerbitzuekin nola gurutzatzen den zehaztuta.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.