EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015213

EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen emakida ebatzi eta argitara ematen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen dira, paisaiarako ekintza-planak presta ditzaten.

Xedapenaren data: 2015-10-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504777
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/22an argitaratutako 2015/07/22ko AGINDUA [201503285]

2015eko uztailaren 22an, 137. zenbakiko EHAAn argitaratu zen
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaitu zen, aipatutako aginduaren 4.1. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, 30 eskaera egin dira, eta zerrenda honetan jasota daude:
Diru-laguntzen eskaeren zerrenda horretatik, Agurainek eta Legazpik eginikoak epez kanpo sartu dira; izan ere, bi eskaera horiek irailaren 24an erregistratu dira.
Diru-laguntza hauek arautzen dituen uztailaren 22ko Agindu horretako 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, urriaren 27an horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedeaz, kontuan hartuta artikulu horretako 2. atalean xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.
Arestian aipatutako 2015eko uztailaren 22ko Agindu horretako 15. artikuluak xedatzen du diru-laguntzak emateko kopurua guztira 280.000 euro dela, 13. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza planak idazteko ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.
Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, ondorio gisa, 2015eko urriaren 27an, 7.3. artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta I. eranskinean adierazitako puntuazioa, barnean hartuta zein udal edo kontzeju den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, aipatutako proposamenean zerrendatzen dira ukatzeko diren eskaerak, zergatik ukatzen diren adierazita.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horretarako deialdia egiten baita, paisaiarako ekintza planak presta ditzaten; eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Paisaiarako ekintza planak idazteko diru-laguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta kontzejuei, adierazitako zenbatekoan:
Bigarrena.– Paisaiarako ekintza planak egiteko diru-laguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta kasuan kasu ukatzeko arrazoiak:
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko ondorioetarako.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.
Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,
Miren Izaskun Iriarte Irureta.