EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015213

EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita eta argitara ematen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 19ko Aginduan xedatutako laguntzen emakida. Agindu horren bidez arautzen da informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak ematea.

Xedapenaren data: 2015-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201504776
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/07an argitaratutako 2015/06/19ko AGINDUA [201503003]

2015eko uztailaren 7ko EHAAn (126. zk.) argitaratu zen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 19ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak ematea.
Agindu horren 6.1 artikuluan xedatuaren arabera, 2015eko irailaren 7an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea: 33 eskabide sartu ziren. Horietatik 3 Garikoitz Gorostiaga Larrea, Ana Jesús Zabala Garmendia eta Xabier Irazabalenak dira, baina uko egitea eskatu dute.
Gainontzeko 30 eskaeretatik, denek betetzen dituzte agindu arautzailearen 5. artikuluan eskatzen diren betekizunak, eta eskaera horietatik 15ek (% 50), gainera, mapa paperean inprimatzeko eskaria egin dute.
Agindu horren 9.2 artikuluan xedatuaren arabera, 2015eko urriaren 14an kudeaketa-organoa eratu zen, zeinak ebazpen proposamena-prestatu baitu. Horretarako, aintzat hartu du agindu arautzailearen 7.2 artikuluan xedatuaren arabera kalkulatu izana proposatutako diru-laguntzen zenbatekoa; artikulu horretan bildutako formulak erabiliz kalkulatu da emateko diru-laguntzen gehienekoa, eta, zenbateko osoa deialdi hau finantzatzera bideratutako dotazio ekonomikoa baino handigoa baita, 8.2 artikuluan xedatutako hainbanaketaren edo proportzio-erregelaren irizpidea aplikatu da.
Aipatutako aginduaren 9. eta 10. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz eta kudeaketa-organoak prestatutako emate-proposamena aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean adierazitako erakundeei ematea informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak.
Bigarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala badagokio, kontratatzeko eta egiteko gehieneko epeak 2015eko ekainaren 19ko Aginduaren 10.2 artikuluan ezarritakoak dira.
Hirugarrena.– Diru-laguntzaren ordainketa agindu horren 11. artikuluan ezarritako epe eta baldintzen arabera egingo da.
Laugarrena.– Erakunde onuradunei ematea ebazpen honen berri agindu honen 9.3 artikuluan zehaztu eran eta zehaztu ondorioetarako.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, erakunde interesdunei jakinarazteko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 19ko Aginduaren 9.4 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betetzeko.
Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,
MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.