EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015213

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2015. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko zen 2015eko maiatzaren 4ko Ebazpena aldatzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201504764
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/06/04an argitaratutako 2015/05/04ko EBAZPENA aldatzen du [201502467]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2015. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko.
2014ko abenduaren 9ko Ebazpenaren 12.1. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bitartez, 2015. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak eman eta ukatu ziren. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko ziren, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 11ko Ebazpenaren bitartez onartu zen Asociación Entremanos para la promoción sociolaboral elkarteak 2015. urtean emandako diru-laguntzei egindako ukoa. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko diru-laguntzei.
2014ko abenduaren 9ko Ebazpen horren 14. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak –Emakundek estali ez dituenak ere bai– justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza, jardueraren guztizkora iritsi arte; horretarako, 2015eko azaroaren 30a baino lehen (egun hori barne), agiriak aurkeztu behar dira.
Adierazitakoagatik, diru kopuru berriak banatu ostean Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei emandako diru-laguntzak aldatzea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz; guztira, ehun mila (100.000) euro eman dira. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatu ordezkoen zerrenda aldatzea. Gehienez jaso dezaketen zenbatekoa ere zehazten da.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.