EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2015212

EDIKTUA, 2015eko urriaren 26koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, jakinarazi egiten dituena diru-laguntzei buruzko espedienteen gora jotzeko errekurtsoen dokumentazio-errekerimenduak.

Xedapenaren data: 2015-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201504747
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, honako hau ematen du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.
Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa kontuan hartuta) eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 15 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.