EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2015212

01/10-2015 EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Haurreskolak Partzuergoaren Gerentziarena, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2015eko ekainaren 15eko 04/06-2015 Erabakiaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrendako akatsak zuzentzeko dena.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2015-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201504736
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/06/23an argitaratutako 2015/06/15eko AKORDIOA zuzentzen du [201502782]

Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2015eko ekainaren 15eko 04/06-2015 Erabakiaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.
Erabaki horren azken xedapenetatik lehenak ezartzen du Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaiola onartutako zerrendetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.
Lanpostu-zerrenda hori 2015eko ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 116. zenbakian. Zerrendan, zenbait akats atzeman dira, ebazpen honen bidez zuzenduko direnak.
Horren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoak hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Ekainaren 15eko 04/06-2015 Erabakian egindako akatsak zuzentzea, I. eranskinean jasotako xehetasunaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Eibar, 2015eko urriaren 20a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.