EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2015212

EBAZPENA, 2015eko urriaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzen da.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-10-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201504729
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/24an argitaratutako 2015/06/30reko EBAZPENA [201503314]

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2015eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Sariaren deialdia egin da (uztailaren 24ko EHAA, 139. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo euren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.
Dekretu horretako 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Saria emateko Ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.
Horren ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 20.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2015ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:
Mahaiburua:
Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.
Idazkaria:
Ana Alberdi Zubia andrea.
Epaimahaikideak:
Ramiro González Vicente jauna.
Teresa Laespada Martínez andrea.
Maite Peña López andrea.
Ibon Uribe Elorrieta jauna.
Raquel Raposo Acevedo andrea.
M.ª Luz Esteban Galarza andrea.
Maggi Barrere Unzueta andrea.
Rafael Pérez Jiménez jauna.
Manoli Cubero Lejarza andrea.
Ordezko epaimahaikideak:
Nekane Zeberio Ganzarain andrea.
Maria Guijarro Ceballos andrea.
Miren Elgarresta Larrabide andrea.
M.ª Jose Biurrun Olano andrea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.