EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2015211

IRAGARKIA, herritarrek gai soziopolitikoei buruz duten iritzia jakiteko xedez, informazioa etxez etxe biltzeko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 02LHK/02S/2016).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-10-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504696
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 02LHK/02S/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: herritarrek gai soziopolitikoei buruz duten iritzia jakiteko xedez, informazioa etxez etxe biltzeko zerbitzua.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 140.495,87 euro; 29.504,13 euroko BEZa (% 21). Guztira: 170.000 euro.
5.– Bermeak: Administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2015-11-20, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Aurkeztuko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzen irekiera:
B gutun-azalak irekitzea: 2015-11-27an,12:00etan.
a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba).
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez da bidali.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 28a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.