EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2015211

AGINDUA, 2015eko urriaren 7koa, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena. Esp.: 14.0034.20.01.01.02 (163/40334/13). Arau-hauste akta: I202013000040334.

Xedapenaren data: 2015-10-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201504677
Maila: Ebazpena
Gurtek Rehabilitaciones, S.L.P. enpresari irekitako espedientea ikusi da (IFK: B20941332; helbidea: Mons Pasealekua 101 – Lokaleko eskailera, atzeko atea, 20015 Donostia- Gipuzkoa) eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2013ko abenduaren 19n emandako 40334/2013 arau-hauste akta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2014ko martxoaren 14ko ebazpen bidez, Gurtek Rehabilitaciones S.L.P. enpresari berrogei mila, bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euroko zehapena jarri zitzaion laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larria egiteagatik. Arau-hauste hori Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dago: «Gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean».
Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2015eko irailaren 1etik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bakarra.– Honako hauetan ezarritakoaren arabera dauka Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honek espedienteaz arduratzeko eskumena: 191/2013 Dekretua, apirilaren 9koa (2013-04-24ko EHAA), 928/98 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa (98-06-03ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (2012-12-04ko EHAA).
Aipatutako lege-arauak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusirik, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, emandako eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuak:
– Sozietatearen izena: Gurtek Rehabilitaciones, S.L.P.
– Zer sektoretan diharduen: Bizitegi-eraikinen eraikuntza.
– Identifikazio fiskaleko kodea: B20941332.
– Sozietatearen helbidea: Mons Pasealekua, 101 – 20015 Donostia (Gipuzkoa).
– Eragindako lantokia: Donostiako Egia kaleko 3.eko bizitegi-eraikina.
– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 artikulo Gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean.
– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila, bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euro.
– Arau-hauste aktaren data: 2013ko abenduaren 19a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2014ko martxoaren 14a.
– Zehapena irmo egin zen eguna: 2015eko irailaren 1a.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zehapenen erregistroan inskribatzea –Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honi lotutakoan–, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ezarritako zigorrari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 7a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.